Ozeano ez hain barean galduta

  • Coruña, 1525eko uztailaren 24a. Zazpi ontzik osatutako espedizioa abiatu zen, Moluka uharteak helburu. Santa María de la Victoria, Sancti Spiritus, Anunciada, San Gabriel, Santa María del Parral, San Lesmes eta Santiago ziren karabelak eta horietako lau Bizkaian eginak ziren.

Nagore Irazustabarrena @irazustabarrena
2017ko maiatzaren 07a
Moluka Uharteetako eskala handiko lehen mapa. 1640an egina, iparraldea eskuinean duena. Mende pasatxo lehenago euskaldunez jositako espedizioa abiatu zen Moluketara. (Irudia: Willem Janszoon Blaeu)
Moluka Uharteetako eskala handiko lehen mapa. 1640an egina, iparraldea eskuinean duena. Mende pasatxo lehenago euskaldunez jositako espedizioa abiatu zen Moluketara. (Irudia: Willem Janszoon Blaeu)

Molukei Espezieen Uharteak ere esaten zitzaien eta horixe zen espedizioaren xedea. Karlos V.ak han eta hemen piztutako gerrak ordaintzeko diru premia zeukan, Juan Sebastian Elkano getariarrak Ozeano Barera Amerika Hegoaldetik joan zitekeela frogatu berri zuen eta, hala, erregeak berehala agindu zuen diru-sarrera oparoak ekarriko zizkion abentura. Garcia Jofre de Loaisa (1490-1526) gaztelarra zen espedizio burua, eta Elkano bera haren bigarrena. Ez zen euskaldun bakarra; haren hiru anaia Elkanorekin joan ziren, baita beste asko ere: Gebara, Areizaga, Urdaneta, Uriarte, Gorostiaga...

Zazpi ontzietatik bi berehala hondoratu ziren eta hirugarren bat mutinatu eta Iberiar penintsulara itzuli zen. Beraz, lau karabela iritsi ziren Ozeano Barera. Santa María de la Victoria bakarrik iritsiko zen Moluketara. Magallanes itsasartea pasa eta berehala, beste ekaitz batek ontziak sakabanatu zituen eta San Lesmes, nagusiki euskaldunez osatua, betiko galdu zen. Robert Langdon historialari australiarrak The Lost Caravel lanean jaso zuenaren  arabera, ordea, ontzia ez zen hondoratu eta  marinelek arrastoak utzi omen zituzten Polinesian eta Zeelanda Berrian. XVII. mendean Domingo Bonaetxea getariarrak nahiz Cook kapitainak topatu omen zituzten arrasto horiek: mendebaldeko ezaugarriak bertako zenbait aurpegitan, agur esateko modua, itsasoan orientatzeko metodoak... Eta Bonaetxeak gurutze bat ere ikusi omen zuen.

Espedizioa irten eta urtebetera, 1526ko uztailaren 30ean hil zen Loaisa, eta handik astebetera, Elkano bera. Toribio Alonso de Salazar Enkarterrietako diruzaina izan zen haien ordezko eta irailaren 5ean Lapurren Uharteetara –egungo Marianak– iritsi zen. Magallanesen espedizioko kide bat topatu zuten han, ezustean. Gonzalo de Vigo galiziarra zen, biluzik zegoen, “ilea ipurmasailetaraino” iristen zitzaion eta bertakoen hizkuntza ikasia zuen.

Espedizioa abiatu eta hamaika urtera itzuli zen lehen marinela Iberiar penintsulara: Andres Urdaneta ordiziarra zen.

Kanal honetan artxibatua: Euskaldunak eta itsasoa

Euskaldunak eta itsasoa kanaletik interesatuko zaizu...
RTVEko presidentea: "Espainiak ez zuen Amerika kolonizatu, zibilizatu baizik"

“Espainia ez zen inoiz kolonizatzailea izan, ebanjelizatzailea eta zibilizatzailea izan zen”.  José Antonio Sánchez RTVE korporazioaren buruak bota ditu aurreko hitzak, non eta Madrilgo Amerikako Etxean emandako hitzaldian.


Buffalo Bill-en kontraesanak

Iowa (AEB), 1846ko otsailaren 26a. William Frederick Cody esploratzaile eta ehiztaria, Buffalo Bill ezizenez ezaguna, jaio zen. 14 urte besterik ez zituela, Pony Express mezularitza enpresa sortu berrian hasi omen zen lanean, eta zaldizko eta ehiztari trebe bihurtu zen. Sezesio Gerran parte hartu zuen, Batasunaren aldean. Eta gerra amaitutakoan Far West-a (mendebalde urruna) esploratzeari ekin zion berriro, Kansas Pacific Railroad trenbide enpresarentzat. Curriculum horrek heroi eta mito... [+]


2017-02-05 | Reyes Ilintxeta
"Uste baino lotura handiagoa izan dugu Kanadako herri indigenekin, aspaldi-aspalditik"

Kanadan dabil Iratxe Andueza. Euskal arrantzaleek  XVI. mendean hara eramandako tresnak aztertzen ari da. Euskara-algonkinoa pidgina gertutik ezagutzeko aukera izan du. Orain indigenok nola bizi diren ere badaki, eta ezin egin balorazio onik.


2017-01-29 | Jakoba Errekondo
Sagard eta huroiak

Kosmopolita da getozka, Portulaca oleracea. Munduan barrena hara eta hona hedatu dugu, jakinaren gainean edo azpian, eta toki askotan ondo bizi da. Noranahitarra da, eta edonon nonahikoa. Dakigun guztia bezala, ez dakigu oso ondo nongoa den. Landareez ari garenean, ikaragarrizko joera dugu: hau hemengoa da, hori hangoa, bestea haragokoa...


Espainiarren eta euskaldunen arteko gerra

Potosi (egungo Bolivia), 1622ko ekainaren 8a. Garai hartan Peruko Erregeorderriaren parte zen hirian, Juan Urbieta euskalduna hil zuten, eta bikuinen eta euskaldunen arteko gerra piztu zen. Bikuinak espainiarrak ziren, nagusiki gaztelarrak, andaluziarrak eta extremadurarrak; animalia horren ilez egindako txanoak eraman ohi zituztelako esaten zieten horrela.


Burgostik Pasaiara itzainen atzetik

Burgos, Errioxa, Araba, Nafarroa eta Gipuzkoan barrena heldu dira Pasai San Pedrora bike eta alkitran upelez betetako hiru gurdiak. Desagertzeko zorian dauden idi eta mendi-behiek (200 ale baino ez dira geratzen) tiratuta osatu dute ibilbidea, duela zenbait mende egiten zen bezala. Aurretik itzainak eta atzean hamaika lagun zutela sartu ziren hilaren 19an Albaolaren eraikinera. Han eraikitzen ari diren XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika zuten zain.


Helmugara iritsi ez ziren 50 gutunak

1757ko apirilaren 4a, Baionatik Kanadako Louisbourg-era abiatu da Le Dauphin itsasontzia. Frantzia eta Ingalaterraren arteko gerra eta, laugarren egunean, itsaso handian, lau ontzi ingelesen mende da Le Dauphin. Portsmouthera eraman dute ontzia, eskifaiarekin batera. Ondasun guztiak kendu dizkiete. Tartean, euskaraz idatziriko 50 eskutitz: Lapurdum agerkarian ikusi dute argia.


Pertsonaia gordea oholtzan

XVII. mendea. Donostiako domingotarren komentutik ihes egin du nerabeak, bizilekua kartzela zaiolako. Badoa Amerikara, Espainiako erregearen alde borrokatzera, bertako herritarrak zapaltzera. Hogeitaka urte egingo ditu Mundu Berrian ezpata dantzatzen. Ez da, ez, gizona, emakumea baizik. Jada ez da ordea Katalina Erauso, gizon jantzietan Frantzisko Loiola da donostiar abenturazalea. Aurpegi askoko pertsonaia polemikoa, etxean baino kanpoan ezagunagoa, pastoralera ekarri dute. Baionako saioaren... [+]


2016-09-02 | ARGIA
'Katalina de Erauso' pastorala irailaren 3an Donostiako Victoria Eugenian

Bigarren saioa izango da irailaren 3koa. Ekaina hasieran Baionan estreinatu zen Katalina de Erauso pastorala. 3.000 lagunetik gora izan ziren orduan. Irailaren 3an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, dezentez gutxiago sartuko dira. Baionako saioa nahikoa ez eta jendeak Ipar Euskal Herriko barnealdean saioren bat egitea eskatu duenez, irailaren 10ean Donibane Garazin hirugarren aldiz eskainiko dute pastorala. Maite Berrogain egileak pertsonaia ezezaguna eta aurpegi askokoa aukeratu du... [+]


A character hidden on stage

During the 17th century, an adolescent runs away from the Dominican convent in Donostia because it feels like a prison. Going to America, the adolescent fights for the king of Spain and oppresses the local people; spends decades shaking a sword around in the New World. No, it is not a man: it is a woman. But she is no longer Katalina Erauso: dressed as a man, she is Frantzisko Loiola, an adventurer from Donostia. A polemical, multifaceted personality, better known abroad than at home; but now... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude