Alfredo Lakuntza [MRA etxegileak kaltetua]

Goizetik gauera olio saltzaile bihurtu zen etxegilearen iruzurra

  • Alfredo Lakuntza Vicario naiz, 38 urteko iruindarra, eta beste hamalau lagunek bezala, dirutza galdu dut MRA Miguel Rico y Asociados Promocion S.L. enpresa etxegilearen erruz.

Eider Madina Berasategi @xaukenaxauk
2016ko abenduaren 04a
 Antzeko egoeran daudenei beraiekin harremanetan jartzeko dei egin die Alfredo Lakuntzak, horretarako sare sozialak baliatuz: Twitter (@MiguelRicoMRA) eta Facebook (MRA afectados). Antzeko egoeran daudenei beraiekin harremanetan jartzeko dei egin die Alfr
Antzeko egoeran daudenei beraiekin harremanetan jartzeko dei egin die Alfredo Lakuntzak, horretarako sare sozialak baliatuz: Twitter (@MiguelRicoMRA) eta Facebook (MRA afectados). Antzeko egoeran daudenei beraiekin harremanetan jartzeko dei egin die Alfredo Lakuntzak, horretarako sare sozialak baliatuz: Twitter (@MiguelRicoMRA) eta Facebook (MRA afectados) / Eider Madina

2011n etxebizitza babestua erosi nuen Iruñerriko Erripagaña auzoan. Urtebetera, langabezian gelditu eta etxea ordaindu ezinik ibiliko nintzela ikusita atzera egitea erabaki nuen, baina MRA taldeko higiezinen enpresak ez zidan salerosketari uko egiten utzi.

Beste hainbat erosle egoera berean zeudela ikusita auzitara jo genuen. Epaiketaren erabakia ezagutu artean bizilagun bakoitzak 30.000-40.000 euro ordaindu genituen sarrera gisa.

Iaz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia gure aldekoa izan zen. Baina, etxebizitzaren kontratua bertan behera utzi eta MRA enpresari zorrak ordaintzeko eskaria egin zionean, hartzekodunen konkurtsoan sartu zen; filiala desagerrarazi eta izenez aldatu zuen (Innoliva abizena gehituz), galerak eta ardurak saihesteko.

Oliba olioaren negozioan sartu da MRA enpresa, eta haien Iruñeko egoitzan, eraikuntza-enpresaren bulegoa zegoen lekuan, gaur egun olio botilak saltzen dituzte. Iraingarria da dirurik ez duela argudiatu duen enpresa batek inon diren zorrak utzi eta leku berean, langile berberekin, beste negozio bat ireki eta ezer pasako ez balitz bezala jarraitzea.

Bestalde, babes ofizialeko etxebizitzak diren heinean, Nafarroako Sustapen Departamentuak diru-laguntzak banatu zituen, baina ez erosleen artean, baizik eta zuzenean MRAri emanda. Bada, orain, Sustapen Sailak eskatzen digu diru hori bueltatzeko, atzeratutako interesen gainkostu eta guzti. Hori gutxi balitz, Ogasun Departamentuak urte hauetako errenta aitorpenean desgrabatutakoa ere eskatu digu.

Ate asko jo dugu laguntza eske, baina ohartu gara agintean daudenek ezer gutxi egiten dutela banketxe eta promotoreen aurka. Legea haien mesedetan erabiltzen da, ez herritarrak babesteko.

Gainera, jakin badakigu Nafarroako hainbat politikarik harremana izan duela enpresa talde horrekin. Esaterako, Luis Zarraluqui egungo UPNko parlamentari eta orduko Nafarroako Sustapen sailburuak ez zituen epaileen eta Arartekoaren eskariak aintzat hartu. Bada, Zarraluqui jauna MRAko zuzendari teknikoa zen enpresa horri diru-laguntza publikoak eman zitzaizkionean.

Saldu gabeko etxeak banketxeen esku geratu dira, nahiz eta etxeen %20 guk ordaindua den. Hortaz, Nafarroako Gobernuari eta Nasuvinsa Etxebizitza Kudeaketarako Sozietate Publikoari bitartekari lanak egin ditzatela eskatu diegu. Eta etxebizitzak erostea posible denean, eroslehentasun eta atzera-eskuratzeko eskubideak aplika ditzatela (10/2010 Foru Legeko 49. artikulua). Horrez gain, banketxeek etxebizitzak saltzen dituzten kasuetan sarrera gisa ordaindutakoa itzultzeko exijitzen dugu; etxebizitza sozialekin banketxeek etekinik atera ez dezaten.

Aldaketaren Gobernuari ere kritika egin behar diot, haiengandik beste jarrera bat espero nuelako, eta ez haien aurka epaiketetan jarraitu behar izatea.

Urte hauetan etxerik gabe egoteaz gain aurrezkiak galdu ditugu, alokairuan bizitzen egon gara eta, beraz, horren gastua ere gehitu behar zaio, hala nola, epaiketa eta abokatuetan utzitako dirua eta denbora. Baina, batez ere, lau urtetan pasatako sufrimendua eta kezka azpimarratuko nituzke.

Kanal hauetan artxibatua: Gure eskubideak  |  Nafarroa

Gure eskubideak kanaletik interesatuko zaizu...
"AHT modu paregabea da diru publikoa esku pribatuetara abiada handian pasatzeko"

Alfontso Gartziandia naiz, 45 urte ditut eta Aratzurin bizi naiz. Urteak daramatzat AHT Abiadura Handiko Trenaren kontra borrokatzen. Proiektu hori zentzu askotan da kaltegarria eta, nire ustez, ez dago nondik eutsi. AHTren kontrako mugimendua hoztu egin da Nafarroan, eta berpizteko asmoz, berriki Tren Sozialaren aldeko eta AHTren kontrako Iruñerriko plataforma sortu dugu Oltza Zendea, Itza, Egillor eta Orkoiengo hainbat bizilagunek.


"HMEIk egoera prekarioan utzi ditu familia asko"

Iñaki Colina naiz, 45 urteko donostiarra. Duela hamar bat urte Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea (HMEI) aplikatu zidan Kutxabankek eta, ondorioz, galera ekonomiko handiak izan ditut. Aukera paregabe gisa saldu zidaten HMEI baina, azkenean, ikusi dut beren negozioa elikatzeko amarrua besterik ez dela.


"Hirietako mugikortasuna gizarteko arazo askoren isla da"

Aitor Balbas dut izena, eta mugikortasun eredu berria nahi dut Iruñearentzat. Helburu horrekin dihardugu 8-80 plataformako kideok. Autoak dira hiriko erregeak, eta gure ustez, beren lekua garraio publikoak, oinezkoek eta bizikletek hartu beharko lukete. Modu horretan, Iruñea hiri askoz jasangarri eta seguruagoa izango litzateke.


"Bizitzako uneren batean, elkarren beharra izango dugula onartu behar genuke"

Inma Ruiz de Lezana naiz, Gasteizko EMAIZE sexologia zentroaren sortzaileetako bat. 20 urte baino gehiago daramatzat bertan sexu heziketa, terapia eta aholkularitza lanetan. Azken urteetan arauz kanpoko funtzionaltasuna duten pertsonen laguntzan espezializatu naiz, sexu heziketa inklusiboa beharrezkotzat jotzen dudalako.


Poliziaren jarduera grabatu, bai, baina nola?
MULTIMEDIA - erreportajea

Poliziaren jarduera grabatzeko aholku batzuk. Izan ere, polizia grabatzea zure eskubidea bada ere, eragozten saia daitezke. Zure eskubideez ondo informatuta egon eta segurtasunez jokatu. Esaiezu grabatzea legala dela, poliziaren jarduera grabatu dezakezula. Zure burua identifikatzea eskatzen badizute, ez esan ezetz. Baina jarraitu grabatzen.

Debekatzen saiatzen bada, salatu. Saiatu babestuta egoten, saiatu beti beste pertsona batekin grabatzen. Eta irudiak zabaltzen badituzu, egin modu... [+]


Polizia grabatzearen balioa
MULTIMEDIA - erreportajea

Poliziaren gehiegikeriak ezkutuan gelditu ohi dira askotan, eta horrek inpunitatez jokatzera bultza ditzake indar armatuak. Grabatzearen balioa azpimarratu nahi izan dugu Argia, Ahotsa, Ekinklik, Hala Bideo, Topatu eta Eleak/Libre mugimenduak elkarlanean egindako hirugarren bideo honetan.


Grabatzea ez da delitua, zure eskubidea da
MULTIMEDIA - erreportajea

Ahotsa, Argia, Topatu, Hala Bideo eta Ekinklik herri komunikabideok, Eleak/Libre mugimenduarekin batera, elkarlanean egindako 'Grabatzea ez da delitua' kanpainaren bigarren erreportajea.

Polizia grabatzea zure eskubidea da. Legeak onartuta ala ez, zure eskubidea da. Ez dezagun ahaztu: espazio publikoan eta lan orduetan egiten dutena funtzionario publikoen lana da. Mozal Legeak berak, gainera, irudiak hartzeko eskubide hori aitortzen du.

Mezu oker interesatu asko zabaldu dira eta... [+]


Polizia grabatzea herritar guztien eskubidea da
MULTIMEDIA - erreportajea

Teknologia berriek ematen dituzten aukerei esker, Poliziak egindako eskubide urraketen eta jardun biolentoen grabatzea eta sareratzea biderkatu egin da. Telefono mugikorren kamerekin irudiak jaso eta sare sozialen bitartez zabaltzen dira lehen ezkutuan mantendu izan diren zenbait bidegabekeriaren lekukotasunak.

Ahotsa, Argia, Topatu, Hala Bideo eta Ekinklik herri komunikabideok, Eleak/Libre mugimenduarekin batera, elkarlanean egindako “Grabatzea ez da delitua” kanpainaren lehen... [+]


2017-02-24 | ARGIA
Grabatzea ez da delitua

Azken urteotan, teknologia berriak ematen dituzten aukerei esker, Poliziak egindako eskubide urraketen eta jardun biolentoen grabatzea eta sareratzea biderkatu egin da. Telefono mugikorren kamerekin irudiak jaso eta sare sozialen bitartez zabaltzen dira lehen ezkutuan mantendu izan diren zenbait bidegabekeriaren lekukotasunak. Batzuetan herritar anonimoek ematen dute horien berri, eta bestetan herri mugimenduek eta herri komunikabideek.


"Beharturik gaude bizitza oso ongi antolatzera; zaila zaigu oraina bizitzea"

Sofia de Esteban Lizarbe naiz, 44 urteko iruindarra. ASORNA, Nafarroako Pertsona Gorren Elkarteko koordinatzaile gisa egiten dut lan. Sortzez naiz gorra, baina ez gor-mutua askok uste duen bezala.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude