"Egungo baldintzetan ezin dugu kalitatezko zerbitzurik eskaini"

  • Nerea Navarro naiz, 48 urte ditut, eta Amma-Amavir taldeak Betelun duen zahar-etxean egiten dut lan. Bertan ez dira bermatzen lan-baldintza duinak. Ataka estuan dago sektorea eta, hori gutxi balitz, jabeek gutxietsi egiten dute Beteluko egoitza. Ez dituzte gure eskubideak errespetatzen, eta horrek eragin oso kaltegarria dauka zerbitzuaren kalitatean.


2018ko urtarrilaren 14an

2013ko abuztuaren 1ean, PPk onartutako lan erreforma medio, Amma-Ammavirrek Espainiako Estatuko hitzarmen kolektiboa aplikatu zuen Betelu eta Erroko egoitzetan. Baldintza berriak –okerragoak– ezarri zizkigun defizitarioak ginelakoan. Horrek eragin nabarmena izan du gure patriketan. 2013az geroztik, langile bakoitzak 4.500 euro galdu ditu bataz beste. Gure soldatak ez dira 1.000 eurora iristen. Eta hori dena urtean 100 ordu gehiago lan eginda: 1.692 lanordu genituen 2013 aurretik eta 1.792 orain.

Nafarroako Amma-Ammavirreko gainontzeko egoitzei ez zaie halako neurririk aplikatu. Hortaz, ageriko diskriminazioa dago talde bereko langileon artean. Ez da bidezkoa guk gehiago lan egin eta diru gutxiago jasotzea. Gainera, ez gaude behar beste langile. Ezinezkoa da ordezkapenak egitea eta hainbat langilek txandak bikoiztu behar izaten dituzte. Betelun inor gutxi dago prest halako baldintzetan aritzeko. Eta kanpotik ere ez du inork etorri nahi. Finean, baldintzak askoz hobeak dira Iruñeko egoitzetan, eta jendeak nahiago du bertan aritu. Erizain bat topatu ezinik gabiltza, gurean 300 euro gutxiago kobratuko lukeelako; hartara, maiz guk hartu behar izaten dugu erizaintza lanen ardura.

Saiatu gara Amma-Amavirrekin solastatzen, baina entzungor egin digu behin eta berriro. Aurki hiru urte egingo ditut ordezkari sindikal bezala, eta ezer gutxi egin ahal izan dut. Ahaztuak eta baztertuak sentitzen gara. Enpresari urteroko kontuak eskatu izan dizkiogu defizitarioak garen ala ez frogatzeko. Bada, 2015eko kontuak pasa dizkigute soilik. Hor azaltzen denez, errentagarria da Beteluko egoitza; aitzitik, enpresak sekulako zorra dauka, eta xurgatu egiten du gure errentagarritasuna. Horrela, beti izango gara defizitarioak.

Izatez, Beteluko zahar-etxea enpresa independente bat da. Amma-Amavirrek %67ko parte hartzea dauka. Hark zehazten ditu baldintza guztiak, kudeaketa bere esku baitago. Udalak jabetzaren %33 dauka, eta azpimarratu beharra dago: diru publikoa bideratzen du langileak egoera prekarioan dituen enpresara. Estatuko hitzarmenean sartu gintuztenean, Udalak kolaboratu egin zuen Amavirrekin. Gerora, laguntza eskatu diogu hainbatetan, baina paso egin du gutaz.  

Bizkaian aurrerapauso handia eman dute. Bertako zahar-etxeetan hemen baino baldintza hobeak zituzten hitzarmena sinatu aurretik, eta orain egoera are hobean daude. Horra iristeak behar du gure helburua. Eurek Jaurlaritzaren babesa izan dute. Guk, ordea, ez dugu halakorik. Nafarroako Gobernuak 25 plaza ditu hitzartuta gure egoitzan, beraz, inplikatu egin beharko litzateke. Egungo gobernuak interesa omen du gurekin mintzatzeko baina, oraingoz, ezinezkoa da hitzarmena berritzea. Enpresariek nahiago zuten aurreko gobernua; harekin sinatutako akordioa medio, kontratuak 2018ra arte ditugu blindatuta.

Badakigu non gauden. Nafarroako Amma UPNk eta Nafarroako Kutxak sortu zuten. Gero Caixa Bankek erosi zuen eta hark Maisons de Famille enpresari saldu. Ororen aurretik jartzen dira mozkin ekonomikoak. Penagarria da. Guk gauza bakarra eskatzen dugu: diskriminaziorik ez izatea talde bereko egoitzen artean. Egungo baldintzetan ezin dugu kalitatezko zerbitzurik eskaini.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure eskubideak
2023-02-19 | Edu Zelaieta Anta
Norbera eskubide

Delacroix-en La Liberté guidant le peuple (Askatasuna, herriaren gidari) koadroa ageri da giza eskubideeen sarreran, Euskarazko Wikipedian. Ederki ekarria dago, nire iritziko, pintorearen irudi erromantikoa: askatasunarekin estuki lotuak dira giza eskubideak. Alabaina,... [+]


Azterketa egokitzeko eskatu duen ikasle itsuari ezetz erantzun dio irakasleak

Irati Egaña leioarrak 19 urte ditu eta itsua da. Psikologia karreran azterketa bat egokitzeko eskatu eta irakasleak esan dio ezin duela azterketa ONCEra bidali egokitzeko, hori egitea delitua dela. “Zur eta lur geratu nintzen”, kontatu digu. Ez da ikasle gisa... [+]


2020-10-26 | ARGIA
Euskal Herri osoan gauez kalean egotea debekatu dute estatuek ezarritako alarma egoerek

Ostiralean ezarri zen indarrean Ipar Euskal Herrian gaueko etxeratze agindua eta Frantziako Asanbladak larrialdi egoera otsailaren 26 arte luzatzea erabaki du. Espainiako Gobernuak ezarri berri duen alarma egoerak bi debeku hauek jarri ditu Hego Euskal Herrian: bai eremu publiko... [+]


Distortsioak

Gurean, eskubide historikoen inguruko nahasmen kontzeptual eta juridiko-politikoak ditugu gai horietako bat. Euskal/nafar eskubide historikoak alegia. Aztoraturik gaituen birus pozoi mikroskopiko horrezaz gain badaude bertzelako kontuak, zeinetaz ere ez zaigun komeni ahaztea... [+]


Eneko Fernandez [Elite mailako txirrindularia]
"Federazio batek zer eskubiderekin esaten dio kirolari bati ezin duela kirolik egin?"

Eneko Fernandez naiz, 41 urteko donostiarra, eta ziklismoa dut pasio. Elite mailako lizentzia dut, baina Euskadiko Txirrindularitza Federazioak ez dit lehiatzen uzten. Proba bakarra dago Elite mailan, Euskaldun Txapelketa, eta federazioak bertan lehiatzea galarazten digu 26... [+]


Eguneraketa berriak daude