XX. mende hasieran nazioarteko mugimendu sozialista gerraren aldeko eta kontrakoen artean zatitu zen. Mende bat beranduago gauzak ez dira gehiegi aldatu. 2003ko gerraren aurkako mobilizazioak oso handiak izan ziren. Mundu osoan milioika pertsonek hartu zituzten kaleak Irakeko inbasioaren aurka protestatzeko. Atzean geratu zen Mendebaldeko ezkerraren parte handi batek izan zuen jarrera inperialista, 1999an NATOk Jugoslaviaren aurka egin zuen gerra ilegala babestuz.
Ordutik AEBek asko ikasi du. NATOko kideen esku-hartze inperialistak ugaldu egin badira ere, ez dute errepikatu Irakeko akatsa. Nazioarteko legeak hausten jarraitzen dituzte bonbardaketekin eta unean uneko inbasio militarrekin, baina orain kontrolatu nahi dituzten herrialdeen aurkako erasoetan delegaturiko (proxy) gerrek irabazi dute protagonismoa. Hamarnaka milaka atzerritarrek borrokatu zuten Libiako estatu soberanoaren aurka eta hamarnaka milaka ari dira Siriako estatu soberanoaren aurka. Qatar, Saudi Arabia, Israel, Turkia, AEB, eta NATOko herrialdeen inplikazioa Ekialde Hurbileko gerretan sekulakoa da, noizbehinka Al Qaeda eta ISIS laguntzen edota zuzenean edo zeharka armatuz. Modu batera edo bestera, Clark jeneralak, McCain senatariak edo Hillary Clintonek ere onartu dute. Ez da berria inperialismo angloamerikarrak muturreko islamismoa erabiltzea, mendeak daramatza hori egiten.
Mendebaldeko ezkerrean jarrera inperialistak hartu du hegemonia. Honen arabera, gure sistema politikoak munduko guztien gainetik daude, gu gara eskubide indibidualak, askatasun zibilak eta demokrazia behar bezala gordetzen ditugunak. Garai batean jaungoikoa edo garapen sozioekonomikoa eramateko aitzakiapean herrialdeak inbaditu eta kontrolatzea justifikatzen zen bezala, orain ezker hegemonikoak joko bera egiten du demokrazia eta askatasun zibilen mantrarekin
Halere, orain ehun urte bezala, Mendebaldeko ezkerrean jarrera inperialistak hartu du hegemonia. Honen arabera, gure sistema politikoak munduko guztien gainetik daude, gu gara eskubide indibidualak, askatasun zibilak eta demokrazia behar bezala gordetzen ditugunak. Garai batean jaungoikoa edo garapen sozioekonomikoa eramateko aitzakiapean herrialdeak inbaditu eta kontrolatzea justifikatzen zen bezala, orain ezker hegemonikoak joko bera egiten du demokrazia eta askatasun zibilen mantrarekin. Kasu batzuetan Mendebaldeko herrialdeetan inperialismoaren propaganda masiboaren abangoardia bilakatu da, frogak eta protagonisten adierazpenak sinetsi gabe eta erasotzaileak eta eraso jasotzaileak (bide batez, nazioarteko legedia hausten ez dutenak) parekatu nahian.
Milaka pertsona batzuk mobilizatu eta bizpahiru astetan armak eta milaka borrokalari lortu ditzaketela sinetsarazi nahi digute, nahiz eta aldi berean sinetsarazi nahi diguten munduko “diktadura lazgarrienetako” batean gertatzen dela hori. Ez da inuzentekeria, kopeta handia dute. Esplika diezagutela bestela nola den posible inperialismorik gabe Qatarreko biztanleen aztarna ekologikoaren batez bestekoarekin bost planeta behar izatea eta AEBetako biztanleenarekin lau behar izatea. Hau horrela da munduko baliabideak kontrolatzen dituztelako eta hori lortu ahal izateko herrialde soberanoak suntsitu eta beraien kontrolpera eramateko edozer egiteko prest daudelako.
Hori bai, bitartean kontzientziak lasaitzeko ezkerra “Gerrarik ez” oihutik “Ongi etorriak errefuxiatuak” lelora pasa da. Horrela XXI. Mendeko Caritas berriaren antzera aritzen da, noski, errefuxiatuei behar bezalako harrera egin behar zaie, baina horiek ez dira meteorologiazko fenomeno baten ondorioa, Mendebaleko herrialdeen eta bere aliatuen estrategia inperialista baten ondorio baizik. Une zehatz batean pobreziari aurre egiteko limosna beharrezkoa izan daiteke, baina ez bada esplikatzen zergatik gertatzen den, eta ez bada borrokatzen egoera iraultzeko, betikotu daiteke. Herrialde bat suntsitzea eta populazioz hustea drama humanitarioa izateaz gain, herrialde horren soberania ostu eta bere garapen sozioekonomiko eta kulturala oztopatzeko biderik eraginkorrena da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Pasa den astean kontabilitatea egiteko software libreko programa instalatu nuen ordenagailuan. Ez dakit lurralde guztietan berdin izango den, baina Bizkaian jarduera ekonomiko bat garatzen dugunok Batuz atarian egin behar ditugu fakturak. Batuz ataria ondo dago, baina... [+]
Kooperatiben mugimenduak euskal nortasunaren sakoneko afektu bat esnatzen du gehienetan. Kontzeptuarekiko gertutasun, harrotasun, lurraldetasun bat. Eta bizirik dabil, kooperatibek gaurkotasun handia irabazi dutelako, ez da iraganeko historiako ekimen euskaldun bat... [+]
Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak.
Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]
Kooperatibismo bat komunitateari begira UEUko topaketek, komunitatea ahaldundu eta lurraldeetako beharrei erantzuteko tresna direla gogorarazi ziguten. Halaxe da, bai, baina ekaina ez da kooperatibetan idealizaziorako garai egokiena, ez behintzat kooperatibetako kudeaketa... [+]
Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]
Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]
Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]
“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]
Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.
Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]
2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.
Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]
Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]