Zer demontre egiten du argazki zuzendari batek?

  • “Film horren argazkia bikaina da”. “Argazki zuzendaritzaren arloa ikaragarria iruditu zait”. Pastazko betaurrekoak jantzita ditugula, askotan esan edo entzun ditugu esaldi horiek, ezta? Baina, esaten ari zareten une berean, zenbatetan pentsatu duzue “ez dakit zer arraio den film batek argazki on bat izatea, baina tira…”. Jakin, argazki zuzendari baten lana ezinbestekoa dela film bat aurrera eramateko. Eta ez, bere lana ez da film konkretu horri buruzko promozio argazki tipiko horiek egitea.

Nestor Almendros, Vittorio Storaro, Christopher Doyle, Roger Deakings, Gordon Willis, Gregg Doland… Zazpigarren arteak eman dituen argazki zuzendari onenetarikoak izan arren, ziur oso gutxitan (agian inoiz ez) entzun dituzuen izenak direla. Baina, zer izango lirateke adibidez Terrence Malick eta Alejandro González Iñarritu, Emmanuel Lubezki gabe? Zer Steven Spielberg, Janusz Kaminski gabe? Bai, zuzendari askoren eskutik, gehienetan argazki zuzendari berdinak joaten baitira: Sven Nykvist-Ingmar Bergman, John Alcott-Stanley Kubrick, Robert Richardson-Quentin Tarantino, Robert Yeoman-Wes Anderson… Pentsaezina zuzendari erraldoi hauen filmak ulertzea, argazkiari esker lorturiko estetika eta berezko atmosfera hori gabe. Dena den, ez dago hain urrutira joan beharrik, argazki zuzendari bikainei buruz aritzeko. Euskal Herrian bertan, Javier Agirre (Amama, Loreak, Urte berri on amona, 80 egunean, Lucio, Aupa Etxebeste...), Gaizka Bourgeaud (Un otoño sin Berlin, Bertsolari, Kutsidazu bidea Ixabel…), Juantxo Sardon (Gazta zati bat, Barrura begiratzeko leihoak…) eta jakina, nazioartean ezagunak diren Flavio Martínez Labiano, Javier Agirresarobe, Juan Ruiz Anchía eta Kiko de la Rica bezalako izenak topa ditzakegu.

Hitz poetiko samarrak erabiliz, beraien eginkizun orokorra argiaren bitartez zuzendariaren ametsak marraztea dela esango genuke. Obra osoaren estetika konkretua lortu eta irudi kalitatea mantentzea. Baina baita beraien lan-talde osoa koordinatzea ere, kamera, fokuaren arduraduna, laguntzaileak eta elektrikoak esterako, bakoitzak bere eginkizun zorrotza izaten duela kontuan izanda. Aurre-ekoizpen prozesuan egindako lan guztiari esker, argazki zuzendariak aldez aurretik lortu nahi den estetika zehatz-mehatz ezagutzen duenez, grabaketa hasten den unean lente eta objektiboak, formatua, euskarria, kameraren altura, mugimenduak, posizio konkretuak eta beste hainbat gauza bateratzen ditu, taldeko kide bakoitzari funtzio zehatza emanez. Azken urteetan, dena den, kamera digitalen etorrerarekin, lehen zituzten beste hainbat eginkizun ordezkatzen joan dira. Grabatzerako orduan, adibidez, zeluloidearen tratamenduaz eta errebelatuaz kezkatu beharrean, zuzenean disko gogor batean grabatzen da. Tira, mundu perfektu batean hala gertatuko litzateke, baina askotan errealitatea oso desberdina da. Diru faltak edo baliabide eskasek “gerrilla errodaje” deiturikoak bultzatzen du askotan. Kamera esku artean duen berberak egiten eta zuzentzen ditu edizio lanak, “arazorik gabe” gainera.

Horrez gain, filma zein prozesutan dagoen, argazki-zuzendarien eginkizuna aldatzen joaten da. Aurre-ekoizpenean sartzen da, errodajean jarraitu eta post-produkzio fasean amaitu. Lokalizazio teknikoetan egoten da, gidoiaren analisi eta egituraketa bisualean, aipaturiko grabaketa prozesuan hartu beharreko erabaki guztietan, baita filma muntaketa prozesuan dagoenean, argi/koloreari azken ukituak emanez, itxura “biribila” emateko. “Timing” prozesuan, errodajean gerta daitezkeen akats txikiak zuzentzen ditu, ahalik eta jarraitasun fotografiko handiena lortzeko helburuarekin. Baina garrantzitsuena, helburu nagusia, irudi horiek guztiak ikuslearengan emozio eta sentsazioak piztea da. Filtro, objektibo eta iluminazio desberdinak erabiliaz efektu emozional eta dramatikoa bilatzea, alegia. Eta batez ere, gidoiak eta istorioak eskatzen duen horrekin eskutik joatea.

Batzuek esango dute, ekoizpen baten lan-taldearen barruan tekniko soil batzuk direla. Besteek ordea, artistak, irudiaren magoak. Nik uste dut bietatik dutela apur bat. Argi dago zazpigarren artearen makineriaren barruan ezinbesteko engranajea direla. Ezin ahaztu, bide desberdinak jarraitu dituzten arren, argazkigintza eta zinema ama beraren anaia-arrebak direla, sustrai berberetik jaiotakoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan

Bai, aste honetan Chill Mafiak agur esan du eta zer eta musean jokatzen. Mus Corrido kantuan, metaforak hegan. Hordago batzuk bai bota dituela taldeak iraundako hiru urteotan. Jaso gabeko enbidorik geratuko zen bidean,  jakina, baina momentuz, nahiko; jaso... [+]


2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-18 | Julen Azpitarte
Bruce LaBrucek 60 urte
Kulturaren eta zinemaren kontra

Zuzentasun politikoaren etsai amorratua bilakatu da Bruce LaBruce (Southampton, Kanada, 1964) zinemagile gay-a. Filmatzeko sosik gabe, emakume zoro eta punkiekin bizi zela etxetzar batean, lagun horien bizitzak dokumentatzen abiatu zen. Antzera dihardu egun: aurrekonturik gabe,... [+]


Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


Badator Donostiako 72. Zinemaldia: sarrerak igandetik aurrera

Irailaren 20tik 28ra egingo da Zinemaldia. Igande honetan irekiko da lehen hiru egunetako emanaldietarako sarreren leihatila.


Jon Garaño
“Marcok bere fikziozko Marco sortu zuen”

Ez da pelikula erraza izan Moriartikoentzat. Proiektua duela hemezortzi urte sortu zen, eta gutxienez bi aldiz eten; bietan, Enric Marcok "ezusteko" bana eman ondoren. Azkenean, dokumental eran beharrean, fikzio bidez islatu dute istorioa. Aitor Arregi, Jose Mari... [+]


Enric Marco: pertsonaia bi, larru berean

Hogei urte pasatu dira bazterrak nahasi zituen iruzurra argitara eman zenetik: Enric Marco, Holokaustoaren ustezko biktima bat, ez zen sekula kontzentrazio-esparru batean egon. Ez zen nolanahiko iruzurra izan, Marco bazelako nor: Holokaustoaren Biktimen Espainiako Elkartearen... [+]


2024-07-05 | Sustatu
Euskarazko 100 azpidatzi gehitu dituzte Filmin streaming plataformara

Pantailak Euskaraz ekimena eta Filmin streaming plataforma espainiarra lankidetzan aritu dira azken hilabetetan, eta horri esker euskarazko 100 azpititulutik gora gehitu ditu plataformak katalogoan bere katalogoan. Zenbait iturritako azpidatziak dira, tartean boluntarioek [+]


2024-07-02 | ARGIA
Lesbianismoaz eta ultraeskuinaz mintzo den ‘Lesvia’ dokumentalak irabazi du Zinegoakeko sari nagusia

Epaimahaiaren esanetan, dokumentala beharrezkoa da "bizikidetzari espazioa emateko", eta era berean, ez ahazteko urte luzez lesbianismoak ez duela ikusgarritasunik izan. Filminen dago ikusgai.


Miren Gaztañaga
“Ez da erraza zineman eta antzerkian gauzak beste modu batean egitea. Baina saiatu gaitezke”

Askotariko lanak egin ditu Miren Gaztañagak antzerkian, zineman zein telebistan, baita dantza edo musikari lotutako proiektuetan ere. Txani Rodriguezen Los últimos románticos (Seix Barral, 2020) eleberrian oinarritutako pelikularen errodajea amaitu... [+]


Kike Diaz de Rada hil da, aktore, antzerki zuzendari eta idazle donostiarra

64 urterekin, Kike Diaz de Rada donostiarra hil da, Eneko Olasagasti lankideak asteazken arratsean sare sozialetan jakinarazi duenez. Ibilbide luzeko aktorea izan zen eta Tanttaka teatroaren eta Orain gipuzkoar antzerki taldearen sortzaileetako bat.


Eguneraketa berriak daude