Odolaren tenperatura nortasunen ardatz

  • Kolonbian jaio eta azken hamar urteak Lezon (Gipuzkoa) igarotakoa da Sandra González. Han eta hemen gorputzarekiko ditugun pertzepzio desberdinak kontatu dizkigu bere sentsazioetatik. Erlijioak, kulturak eta klimak, bereziki, interpretazio anitz izatera bultzatu gaituztelakoan. “Finean, denak gara berdinak baina ezin dugu ukatu jendarteak eragina duela gure gorputzengan eta, hortaz, mundua ulertzeko eran”, dio.

“Latinoamerikarrak odol berokoak gara eta Euskal Herriko klimak zuen gorputzak hoztu ditu”. Hala hasi du elkarrizketa Sandrak eskuak altxa eta dantzan hasi den bitartean. Hotza erantzuleetako bat dela sinetsita euskaldunek gorputzekiko dugun ukazioa aipatu du behin eta berriro. Dantza, sexualitatea, harremanak eta abar gorputzetik deskonektatuta bizi ditugula gaineratu du eta hori ez dela auzi pertsonala, kulturala baizik.

Dantza eta musika hizpide, erritmo latinoak aipatu dizkigu Gonzalezek. Euskal Herriko tabernetan gero eta gehiago entzuten dira eta ezaugarri positiboak azaleratu nahi izan dizkigu: “Musika latinoak ikuspegia aldarazten dio pertsonari; dantzan hasteko gogoa piztu eta protagonismoa emanez gorputzari”. Arrazoi beragatik, ordea, begirada eta komentario negatiboak jaso dituela kontatu digu. –“Egiten ari zarena edukazio txarrekoa da”, esan zioten behin.– “Ez dut inoren begirada erakartzeko egiten, aske sentiarazten nauelako baizik. Dantza probokatiboa gerta liteke, baina sentitzen dut; nahi dudalako egiten dut hemen eta orain”, erantzun zion. Horregatik ez dio inoiz dantzatzeari utzi.

Kultura, baina, ez da soilik musika eta dantza. Ezaugarri batzuk komunean dituen jende talde bat bezala ulertzen du Sandrak. Emakume kolonbiar, ausart, aske eta espiritual  gisa deskribatzen du bere burua. Ordea, ez erlijioari kasu eginez, gorputzari baizik: “Erlijioak gorputzak inbaditu eta beldurrak besterik ez dizkigu transmititu”. Sexualitatearen tabua, esaterako: “Euskal Herrian sexua ez da lehentasuna eta niretzat normala eta beharrezkoa da. Gertutasuna eta afinitatea sortzen ditu eta garen bezalakoak azaltzeko aukera eman”, dio harrituta.

Bizimoduak duen eraginari heldu dio Gonzalezek. Bizi baldintzek egoera batzuetan kokatu eta horietara moldatzen ditu gorputzak: “Hemen, gatza falta badugu, ziurrenik erostera joango gara. Eta han, bizilagunari eskatuko diogu. Bizitza elkar trukatzen dugu. Elkarrekintzan dago gakoa eta kulturen artean ere horrek aberasten gaitu: bestearen onena hartu eta nirearen onena emateak”.

Eta, orduan, nola ulertzen dugu gorputza? galdetu diogu. “Jendarte guztietan, sentitzen dugunaren harira ez bizitzeko hazten gaituzte. Burua edukiz eta mezuz bete eta izatera behartu, kultura, erlijioa eta hezkuntza bezalako tresnak erabilita. Baina gorputza bakarrik doa, entzun besterik ez dugu egin behar”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gorputza
2024-05-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Intimitatea

Etxe batean badira zenbait gune, gutxitan erakusten zaizkionak etxetarra ez den norbaiti. Esan trastelekua, ganbara, galdara gela, armairu bat. Askotan lurrazpiko etxeko oinean edo irisgarritasun gutxiko etxearen goialdean kokaturik dira. Etxearen txoko hauek lotsa,... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Gorputz hotsak
"Filmak ez daude gorrentzat eginda; euskara ez dakitenentzat eginda daude"

Jende askorekin eta elkarrizketaz inguratuta dagoenean isil-isilik edo ohi baino isilago egoten da Irati Erauskin (Hondarribia, Gipuzkoa, 1996). Horregatik, “oso irekia” den arren lotsatia dela uste dute batzuek. Entzumen urritasuna dauka, eta batzuetan “oso... [+]


Eguneraketa berriak daude