Ramón Andrés

"Suizidio hitzak berak karga ideologiko handia du"

  • Zaila da hitz gutxitan Ramón Andrésen ibilbidea laburtzea. Besteren artean, idatzi izan du musikaz eta literaturaz, artikuluak, hogeitik gora liburu. Azkena, Sempers dolens. Historia del suicidio en Occidente, 500 orrialdeko liburutzarra. Motibazio pertsonal fermua izan du langintza horretarako 2015eko Vianako Printzea saridunak.

Aritz Galarraga @aritzgalarraga
2016ko urtarrilaren 24a
“Psikiatria klasikoenak gaixotzat du suizida, ia beti. Baina suizidioen %90ek ezin du jatorri patologikoa izan”.
“Psikiatria klasikoenak gaixotzat du suizida, ia beti. Baina suizidioen %90ek ezin du jatorri patologikoa izan”.Oriol Clavera

Suizidioari buruzko liburu bat. Ez da gai samurra.

Jatorri urruna du: lagun min batek bere buruaz beste egin zuen, biok genituen 27 urte. Durduzaturik geratu nintzen, eta materiala biltzen hasi. Idatzi ahala, bizitzari buruzko liburu bilakatu da, ez heriotzari buruzkoa. Zer pentsatzen dugu heriotzaz; baina ispilu efektu gisa, zer da existentzia. Mentalitateen historia bat da azkenerako, borondatezko heriotzaren bitartez ikusia.

Suizidioa tabua dela esaten da, baina liburuko erreferentzia, irakurketa, bibliografia guztiek kontraesanean jartzen dute ideia hori.

Gaur egunean ere tabua da, askotan istriputzat pasarazten da, ez bakarrik familia baten intimitatea babesteko: desohorea balitz bezala bizi dugu, desertzioa balitz bezala. Isilarazi bai, baina, ere berean, asko hitz egin da suizidioaz.

Historian zehar suizidioaren gaineko pertzepzioa asko aldatu da, antzinako herrientzat ez zen arbuiorako motibo.

Aristotelesek luzaz iraungo duen arrazonamendu bat egin zuen: ezin duzu zeure buruaz beste egin, gizarte baten emaitza baitzara; eta ez zara zeurea, komunitatearena baizik. Ideia bera jaso zuen San Agustinek, eta zioen ez zarela zeure buruaren jabe, jainkoarena zarelako. Noski, hori guztia hautsi zen Errenazimenduan, indibiduoa eraiki zenean Europako mentalitate modernoaren arabera: zu zara zeure buruaren jabea, nahi duzuna egin dezakezu. Eta hor sortu zen konfrontazio handia.

Elizak uste zuen suizida deabruak hartua zuela. Medikuntzak jatorri patologikoa duela.

Psikiatria klasikoenak gaixotzat du suizida, ia beti. Foucaultek zioen, jende gaixoa sortzea da helburua: gizarte segurantza bat egoteko, Estatuak zure bizitza egokitzeko, heriotzaren antolamendu bat egiteko. Suizidioen %90ek ezin du jatorri patologikoa izan. Jaspersek zioen, filosofoa zen eta psikiatra. Gainera, ideia oker horrek eraman gaitzake pentsatzera medizinak aurre egin diezaiokeela egiatan gatazka atabiko bati erantzuten dion fenomenoari.

Suizidio mota ugari dago, beraz. Ez denak berdinak gizartearen aurrean.

Patologia baten ondoriozko suizidiotik, gizartearen onura ekar lezakeen suizidiora. Azken hori, suizidio altruista deitzen dena, nire bizitza besteen alde ematen dut, oso polemikoa izan zen, hain zuzen, Errenazimendutik aurrera. Hasi ziren esaten Kristok bazekiela zertara zihoan, hiltzera zihoala, eta suizida zela; baina ez zen gaitzesten, onartzen zen bere bizia eman zuela jendeagatik.

Biblian, hiltzera doazen suiziden pasarte asko dago.

Eta suizidio altruistak dira. Suizidioaren gainean ezartzen den estigma Judasengandik aurrerakoa da: kontzientziak eragindako harragatik urkatu zuen bere burua. Eta horrek deabruztatu zuen, hainbeste non, Antzinaroan, mors voluntaria esapidea existitzen den, zeure eskuz hiltzea, baina XVII. mendean suizidio hitzak asasinatze bat adierazten duen: zeure burua asasinatzen duzu. Izenak berak karga ideologiko handia hartzen du.

Jendeak bere burua hiltzen jarraitzen du egun, orain milaka urte egiten zuen motibo berberengatik.

Minari bukaera ematea, isolamenduarekin amaitzea, prekarietateak eta zoritxarrak markatutako bide bati akabua ematea, abandonua, injustizia, lotsa, jazarpena ez jasatea izan daiteke. Edo gerra edota epidemia baten beldurrari amore ematea, diagnostiko larri bat baieztatzea, familia galera bat onartzeko ezintasuna, bortxatua izatea, besteren indiferentzia ez onartzea, ohore mina, asperkizunak inguratuta sentitzea, mundutik kanporatuta, mendekuagatik hiltzea, funtsean zergatik desagertu nahi den jakin gabe desagertzea.

Beste motibo bat: bada bere bizitzarekin bukatzen duenik, heriotzaren beldurragatik.

Blanchotek ondo dio: borondatezko heriotza, beste heriotza ikusteari egindako ukoa da. Bizitzeko gaitasun eza izan daiteke, edota hiltzekoa. Shakespearek zioen beldur bera ziela bizitzari eta heriotzari. Izurri-urtearen egunkarian azaldu zigun Daniel Defoek: nola izurridunen hilotzak botatzen ziren hobietara joaten zen jendea, kutsatuta ez zegoen jendea, manta batekin, bere burua hobira botatzera. Kutsatzearen beldurrez, aurre hartzen zioten heriotzari. Irudi izugarria da.

Biak bizi baitira batean: bizitzeko borondatea, noski; baina auto-suntsiketarakoa ere bai.

Naturan berean dago norberaren suntsiketarako joera. Freudek oso ondo ikusi zuen. Gizakiak eraiki egiten du, baina hondatu ere bai. Inork ezin digu ukatu gaur gizarte mailako suntsiketa prozesu batean sartuta gaudela. Ikuspuntu moral batetik, zer ardura eskatuko diozu bere buruaz beste egiten duen norbaiti? Bere inguruaren auto-suntsiketa ispilatzen ari da, ez besterik.

Heriotza

“Ez bakarrik suizidioari, heriotzari bizkarra emanez bizi gara. Erdi Aroan, eta geroago ere bai, hilerriak herriaren erdian zeuden, hildakoak elizan edo eliza ondoan lurperatzen ziren. Gogora datorkit Ainhoako hilerria. Arrazoiak hilerriak urrutiratu zituen, leku apartatuetara eraman. Eta Modernitateak hilerri asko hiritik kanpo eraman ondoren, gaur egun ez dakizu tanatorio baten aurrean zauden edo banku bateko bulegoan, hain da diseinua hotza, aseptikoa dena. Heriotza gauza naturalagotzat izan dugu; baina orain ezustean harrapatzen gaitu, kotoi artean bizi baikara, errealitateari muzin eginez”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Heriotza  |  Erlijioa  |  Filosofia  |  Psikologia

Heriotza kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-13 | Nahia Ibarzabal
"Haur zein nerabeek heriotza txikitatik euren bizitzetan txertatzea eta modu inklusiboan hartzea onerako da soilik"

Heriotzaren eta suizidioaren gaiak lantzen dituzte Patxi Izagirre psikologo klinikoak eta Ane Izagirre musika aditu eta psikologia ikasleak. Hik Hasin azaldu dituzte xehetasun guztiak.


2018-06-29 | ARGIA
Legorretako Patxi Ezkiaga poeta hil da

Legorretako Patxi Ezkiaga idazlea hil da bart, 74 urterekin. Nobela eta narrazioa landu zituen, baina poeta gisa ezaguna zen batez ere. Eri zegoen aspaldi. Donostian zendu da. 


2018-06-29 | Anuntxi Arana
Heriotza on, ondo bizitzeko

Eutanasia legalizatua Espainiako Estatuan? Europan eta Amerikan diren aurrekariez adituen lekukotasun baikorrak entzuten dira han-hemenka. Belgikan, beste leku askotan bezala, eutanasia isilean praktikatzen zen, ilegala zenean eriei galdetzeko ere beldur zelako.


2018-06-07 | ARGIA
Manex Pagola kantari eta idazlea hil da

Manex Pagola baxenabartarra hil da Baionan, 76 urte zituelarik, Euskal Irratiek zabaldu dute heriotzaren berria. Urketa herrian ehortziko dute heldu den astelehenean, 15:00etan.


2018-06-06 | ARGIA
Manex Pagolaren hitzaldia Baigorrin 2016ko apirilean (bideoa)

Baigorrin 2016ko Nafarroaren Egunaren bezperako kantaldia Manex Pagolaren omenezkoa izan zen: "Izaiteko libre: Manex Pagolaren oihartzunak". Aurretik, apirilaren 6an, kantaria bera izan zen kultur astearen baitan hitzaldia ematen. Bere kantagintzaren hainbat gako azaldu zituen. Basaizea elkarteak sei bideo laburretan bildu ziten kantariaren hitzetako batzuk.


Portugalgo Parlamentuak eutanasia legeztatzeko bidea has dezake asteartean

Abortua eta ezkontza homosexuala berriki legeztatu ostean — 2007an eta 2010ean, hurrenez-hurren — Portugaleko agintariek asteartean erabakiko dute eutanasia eta medikuek lagundutako suizidioa legeztatzeko bidea hasiko duten edo ez.


Sarkofago edo haragijale

Sarkofago hitzak erro grekoak ditu: sarkós haragia da antzinako grezieraz, phagein, aldiz, jatea, eta -o atzizkiak egilea edo akzioa burutzen duena esan nahi du.


Eutanasia legeztatzeko lehen urratsa?

Inoiz baino urrunago iritsi da Espainiako Kongresua gai honetan: eutanasia ez zigortzeko lege proposamena onartuko dute alderdi politikoek, gehiengo absolutuz. Ate bat zabaldu dela eta esperantza dutela diote heriotza duinaren aldeko elkarteek, baina bide luzea dago aurretik eta gauzak ez dituzte batere erraz jarriko PP, UPN eta Ciudadanosek.


2018-01-12 | Iñaki Peña
Aulki hutsak
MULTIMEDIA - dokumentala

Heriotzari buruzko dokumentala da Aulki Hutsak. Gaur egun gure gizartean tabu bihurtu den gaia dakar dokumentalak, Maite dugun hori hiltzean zer? galderari erantzuna topatu nahian. Profesionalen eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen ditu dokumentalak.

Euskarazko musika garaikidea entzun ahal izango da bertan: Ruper Ordorika, Gari, Gorka Urbizu… Eta kokalekuak dira Iruñea, Lesaka, Errenteria, Donostia, Oñati, Aretxabaleta, Bilbo eta Santurtzi... [+]


2017-11-05 | Andoni Mikelarena
"Haurrek Halloween ospatzeari esker jakin dugu gurean ere kalabazekin jolasten zutela duela ehun urte"

Halloween ospatzera gonbidatu zutela esan zion alabak Jaime Altunari eta honek festara joaten utzi zion, baina deseroso sentitu zen. Altunak bere aitari kontatu zion gertaturikoa, eta honek erantzun, eurek ere ospatzen zutela halakorik. Fenomenoa ikertzen urte eta erdi eman dute Jaime Altuna eta Josu Ozaita antropologoek. Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen gaua, Halloween eta Gau Beltzaren haur ospakizunen ikerketa etnografikoa osatu berri dute, Eibarko Udalaren Juan Sanmartin bekari... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude