Garestia al da zinemara joatea?

  • “Zinema aretoetako sarreren prezioa? Lotsagarria!”; “familian lau gara. Sarreren prezioei krispetak gehituz gero, hilabeteko soldata bertan utziko genuke!”; “ni ez noa zinemara dirutza hori uztera, askoz hobeto nago etxeko sofan, nire telebista erraldoiari begira”. Zenbatetan entzun edo esan dituzue esaldi horiek? 

Zergatik gustatzen zaigu hainbeste txartelen prezioaz kexatzea? Benetan garestia al da zinemara joatea? Kontzertu batera joateagatik 40 euro ordaintzea ez al da lazgarria? Asteburutako gin-tonic barkaezin horrengatik ordaintzen ditugun 8 euroak? Zergatik gezi guztiak beti zinemari? 

Lehen, ohikoa zen koadrillan joatea, edo bakarrik. Nire ustez, arazo guztia lehentasun kontu hutsa da. Alegia, aisialdi ohituren aldaketei. Nire lehentasun zerrenda mentalean, adibidez,  zinema lehen postuan azaltzen da. Ondorioz, prest nago aisialdian xahutzen dudan diruaren portzentaje altu bat horretara bideratzeko, gainerako bizio guztiak baztertuz ala gutxiagotuz.  

Prezio horretan eragin zuzena duten faktoreen artean, BEZaren igoera lotsagarria eta sistema analogikotik digitalera igarotzeko hainbat aretok eginiko inbertsioa –200 milioi euro ingurukoa– nabarmendu daitezke. Baina bada gutxitan aipatzen den beste alderdi bat ere:  zinema areto txikien desagerpenak izan duen eragina. 1990eko hamarkadako adreiluaren “boom”ak merkataritza-gune erraldoiak eraikitzea bultzatu zuen. Bertan zinema areto deigarriak sartu zituzten, noski. Horrek herri eta hirietako zinema areto txiki zoragarrien desagerpena eragin zuen. Munstro horien barruan “guztia egin daitekeela” esaten dute batzuek, “bertatik irten gabe gainera” (uf!). Umeak kolorezko bolatxoz beteriko kaiola itogarrietan uzten dituzten bitartean, jan, edan, erosketak egin eta noski, eguna amaitzear dagonean, film bat ikustera joan. Arazoa? Egun osoan gastaturiko dirutzari, krispetak, edaria eta sarreren prezioa gehituz gero, etxera iristean sentituko dugun izualdia sekulakoa izango dela. “Baina non gastatu dut nik dirutza guzti hori?”. Erantzuna, klasiko bat. Pixar faktoriaren azken filma izan da erruduna, nola ez. Hortik aurrera, dena prest hasieran aipatutako edozein esaldi ahoskatzeko. 

Gai honekin lotuta, aurten ere izan dugu usadio bilakatzen ari den “Zinemaren festa” delakoa. Hiru egunez hainbat zinema aretok sarreren prezioak nabarmen jaisten dituzte. Sekulako ilarak eta jendea tropelean aste horretan, etorkizunik ez balego bezala, bizpahiru film irenstea helburu. Garrantzitsua da arrakastaren “argazki“ hori komunikabide guztietan zabaltzea. Zoritxarrez festa horrek lortu duen bakarra “sarrerak garestiak diren ala ez”  eztabaida piztea izan da.  Baina benetan errentagarriak al dira horrelako ekintzak? Zergatik ez urte osoan prezio horiek mantendu? Pentsaezina delako egunero milioika ikusle joango denik. Pintxo-potea edo merkealdiak bezalakoa da. Urte osoan beherapenak egongo balira, ez litzake ilararik izango, ziur.  Bestalde, festa honetan, zinemaldi ala ekintza kultural askotan loratzen den faktore oso tipiko bat azaltzen da, “postureoa”. Aretoak gainezka daude egun horietan, jendea zoratzen film suediar bat jatorrizko hizkuntzan ikusteko. Hori bai, gainerako egunetan egoera irauli egiten da nabarmen. Beraz, ikusleak geroz eta gutxiago direla argi dago. Prezioei botatzen diete errua. 

“Goikoek” aldiz, orain arte aipatu ez dudan pirateria famatuari. Haien ustez, horixe da suntsitu beharreko orban nagusi eta bakarra, deskarga ilegalak. Liskar hau ulertzen saiatzeko, bien erdian kokatuko naiz. 8 apellidos vascos filma ikustera tropelean joan ginenean ala Euskal Herrira aste honetan iritsi  zaigun Star Warsen film berriak  zifra guztiak lehertzen dituenean, nor gogoratzen da prezioez? Aldiz, errua pirateriarenarena bada, zergatik egiten dute gainezka aretoek adibide konkretu horietan? Erraza. Gainerako kasuetan ez direlako benetako baliabideak jartzen. Nola liteke AEBetan estreinatzen den film bat Euskal Herrira urtebete geroago iristea? Film, aktore ala zuzendari konkretu baten zale amorratu batek zer egingo du kasu horretan? Hiru aukera dauzka: denbora tarte luze eta lotsagarri hori itxoin –eta gainera bikoiztuta ikusi; baina eztabaida hori beste baterako utziko dugu–, jatorrizko herrialdeetan DVD/Bluray formatuan argitaratzen denean internet bidez erosi edo bestela, deskargatu, jakina. 

Amaitzen joateko, eta pil-pilaren saltsa baina lodiagoa den gai honen alderdi guztiak mahai gainean jarri ostean, hauxe da daukagun egoera. Korapilo hau askatzeko ahalmena dutenek konponbiderik jarri nahi ez duten bitartean, daukagunarekin konformatu beharko. Beraz, izenburuko “Garestia al da zinemara joatea?” galderaren erantzuna, “bai” biribil eta erraldoia da noski. Baina gainontzeko beste jarduera gehienak bezalaxe. Horretan bidezkoak izatea tokatzen zaigula uste dut. Aisialdirako bideratua dugun diru hori, lehentasunen arabera banatu edo, bestela, sastadak albo guztietara. Dena den, zinema hain gustuko izanez gero, eta ez joatearen arrazoi bakarra prezioa bada, zirkuitu alternatibo oso interesgarriak ere badaudela argi izan. Donostian, Tabakalerara eraman berri duten Nosferatu ziklo mitikoa datorkit burura, adibidez. Beste hiri eta herrietan ere badira kultur etxeak eta zineforumak; baita unibertsitateetan eskaintzen diren filmak ere. 

Tartaren banaketa

Demagun, borobilduz, 8 euroko kostua duela sarrera bakoitzak. Sarrera hori, esku artean hartuz gero eta zatitan banatu beharko bagenu:

- %21 BEZ zerga (1,68 euro).

- Egile-eskubideak, %3 (0,24 euro).

Hasierako banaketa horrekin, 6,08 euroko irabaziak geratzen dira. Ekoizlea, banatzailea eta zine-aretoaren artean banatzeko (datu hauek, negoziaketaren arabera aldatzen joaten dira).

- Zine aretoak, %35 (2,80 euro). Nabarmena, hau ez dela aretoen diru-sarrera bakarra. Horri, krispetak, edariak eta abar gehitu behar zaizkiolako.
- Gainontzekoa, %41, banatzailea (Majors deiturikoak: Sony, Universal…) eta ekoizlearen artean banatzeko (3,28 euro)


Azkenak
Maiatzaren 18an ospatuko dute Sortzen jaia Takoneran

Sei urteko etenaldiaren ostean, maiatzaren 18an, Sortzen jaia ospatuko dute Takoneran D ereduko eskola publikoen aldeko jaia.  Ikuskizunak, haurrendako jolasak eta Gorka Urbizu edota Borla taldeen kontzertuak izango dira.


Zure onurarako da

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


47 milioi euro gehiago Esako urtegiaren segurtasuna bermatzeko

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko (CHE) lehendakariak egin du iragarpena aste hasieran: Esako urtegia handitzeko lanen laugarren moldaketari aurten ekingo diote eta urtegiaren eskuin magala egonkortzeko 47 milioi euro gastatuko dira.


2025-05-09 | Arabako Alea
Gasteizko lorezainak udalarekin bildu dira lehen aldiz

Gasteizko Udalak esan du enpresa negoziatzera deitzen ari dela. Sindikatuek eskatu diote Gasteizko langileak defendatu ditzala Enviserren jabea den AEBetako inbertsio funtsaren aurrean.


“Txosnak eta herri jaiak defendatzeko” ekimena egingo dute maiatzaren 31n Bilbon

Bilboko, Gasteizko eta Donostiako herri jaietako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute maiatzaren 8 honetan, txosnei jarritako zailtasunak salatzeko eta jai eredu herrikoa "desagertzeko arriskuan" dagoela ohartarazteko.

 

 


Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea
“Hikaz egiten ere, eginez ikasten da”

Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]


Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”

Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]


Robert Prevost estatubatuarra izango da aita santu berria, Leon XIV

"Bake zubiak eraikitzeko laguntza" eskatu dio jendeari balkoitik egin duen lehen agerraldian.


Hezkuntza publikoko irakasleen eta Jaurlaritzaren arteko negoziazioak ostiralean jarraituko du

“Proposamen oso eskasa egin du Hezkuntza Sailak, berme eta zehaztapenak txertatu barik”, kontatu dio ARGIAri STEILASeko bozeramaile Haizea Arbidek. Ostegun honetan bilera izan dute sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, EAEko irakaskuntza publikoko... [+]


2025-05-08 | ARGIA
Iratxe Sorzabal absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, “tratu gizagabeak” pairatu izana aitortuta

Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.


Sorionekuak: “Ekitaldi alaia antolatu dugu euskara gu guztiona dela aldarrikatzeko”

Sorionekuak mugimenduak larunbaterako mobilizazioa deitu du. Goizean herriz herri Nafarroako zubietan elkartuko dira eta arratsaldean Iruñean manifestazioa abiatuko dute, Kostarapea parketik (Trinitarios-Tren parkea) abiatuta 17:30ean. Ireki ateak euskarari lelopean... [+]


Gizon ilehori bat VIII. mendeko Txinan?

Txinako Shanxi probintzian, Tang dinastiako hilobi batean, hildakoen eguneroko bizitzako eszenak irudikatzen dituzten pinturak topatu dituzte. Eszena horietako batean gizonezko ilehori bat agertzen da. Ilearen koloreari eta aurpegierari erreparatuta, hilobia aztertu duten... [+]


Kartagotarrak ez ziren feniziarrak

Kartago, K.a. 814 inguruan. Feniziarrek kolonia bat fundatu zuten, eta Mediterraneo ekialdean nagusi zen zibilizazioa mendebaldera hedatu zen. Bi mende eta erdi geroago, Tiro feniziar metropolia gainbehera etorri zenean, Kartago independizatu egin zen eta bere eragina... [+]


Espainiako Estatuaren eta Israelen arteko harreman militarrak “inoiz baino estuagoak” izan dira 2023ko urriaz geroztik

Centre Delas erakundearen txosten batek 2023ko urriaz geroztik Tel Avivek eta Madrilek adostu dituzten armamentu salerosketak atera ditu argitara. Ikerketaren arabera, Espainiako Estatuko eta Israelgo enpresek ez dituzte inoiz hainbeste proiektu garatu elkarrekin, eta Israelgo... [+]


Eguneraketa berriak daude