Kataluniako etorkizunari begira

Kataluniako hauteskundeak plebiszitarioak izan dira. Datu guztiek garbi utzi dute. Galderari erantzun argia eman zieten hautagaitzek lortu zituzten emaitza hoberenak, partaidetza inoiz Katalunian egon den bigarren altuena izan da eta interpretazio gehienak, alderdien artean eta nazioarteko hedabideen artean, plebiszitu bati dagozkion motakoak izan dira.

Lehenengo aldiz historian Kataluniak bere estatus politikoari buruz erabakitzeko eskubidea egikaritu du. Herrialde batek pauso hori ematen duenean, ez dago atzera bueltarik, eta hori jatorrizko estatuak badaki, horregatik zuhurra bada eskubide hori erregulatu egiten du. Beraz, norbaitek irabazi baditu irailaren 27ko hauteskundeak, hori katalan herria izan da. Etxean eta nazioartean aditzera eman dute demos soberano bat dagoela Katalunian.

Beste kontu bat da independentzia. Aldekoek emaitza oso onak izan dituzte, baina ez dira nahikoak azken geltokira iristeko. Botoetan oinarrituriko aldebakarreko sezesio aldarrikapenak sostengatu direnean, gutxienez, parlamentuan edota erreferendumean bi hereneko gehiengoarekin egin dute. Beraz, Kataluniako %47,74a ez da nahikoa independentzia gauzatzeko, bai ordea sezesio prozesuarekin aurrera jarraitzeko Parlamentuko diputatuen gehiengo osoa independentista izango delako.

Etorkizunari begira, lehenengo erronka abenduko Espainiako hauteskundeak izango dira. Katalunian bigarren itzuli papera bete dezakete. Unionismoak emaitza onak lortzen baditu eragingo dio sezesio prozesuari. Antzera gerta daiteke Espainia mailako emaitzekin, zeresan handia emango dute Bartzelonan. Hauen arabera, 2016 eta 2017rako hiru eskenatoki aurreikusi daitezke:

1) Madrilek abenduko hauteskundeen ostean aldebakarreko dinamika hausten du prozesua bere legalitatearen baitan egokitzeko. Erreforma konstituzional serio bati ekiten dio eta Kataluniari proposamen erakargarri bat egiten, estatus berri bat proposatuz eta bere sezesiorako erabakitze eskubidea onartuz Kanadako argitasun legearen ildotik.

2) Gobernu independentista berriak aldebakarreko estrategian sakonduz Estatu katalana eraikitzen joan ahala, hirugarren bidearen defendatzaile diren horiek posizioa hartzera derrigortuko ditu, batez ere, Espainiatik inolako proposamen seriorik etortzen ez bada. Ondorioz, hirugarren bideko boto-emaileek eta politikariek independentismora lotzeko pizgarri asko izango dituzte. Uneren batean Kataluniako Legebiltzarrean aldebakarreko independentzia aldarrikapena botatzen bada, litekeena da oraingo 72 diputatuen gehiengoa baino zabalago batek ematea sostengua. Une horretatik aurrera, hauteskunde konstituziogileen edota sezesio erreferendumaren unea iritsiko da Kataluniako legalitatearen baitan.

3) Bigarren agertokian, independentzian bukatu aurretik, Espainiak, desesperatua eta kanpo presio pean, Estatu katalan berriarekin konfederazio akordio bat (izen desberdinak hartu ditzake) sinatu dezake eta  autodeterminaziorako eskubidea aitortuko lioke (seguruenik urte batzuetako kadentziarekin, hau da, hiru, lau edo X urtetan ez erabiltzeko konpromisoarekin).

Abenduko hauteskundeetan ez dirudi Espainiak bere itsukeria albo batera utziko duenik, baina katalanek gauzak txukun egiten jarraitzen badute, Mendebaldeak derrigortu egingo du Espainia hirugarren agertokia negoziatzera. Europar Batasunak eta NATOk barne sezesio bat onartu behar badute, era pausatuan, kontrolatuan eta ordenatuan egitea lehenetsiko dute, aldaketa drastikoak saihestuz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Materialismo histerikoa
Psikiatra bat

Osatu dira, horretarako bitartekoak jarri, eta nahiko azkar. Ze lasaitua, dena isildu denean. Baina balantza handia izan da, eta begien atzean izu bat gehiago pilatu zaie, uneren batean pentsatu dutelako, gainera, agian, ez zirela inoiz itzuliko, edo ez guztiz. "Pasa... [+]


Eguneraketa berriak daude