Asto metafisikoak


2015eko otsailaren 05ean
Antton Olariaga

Aztarnategi arkeologiko kozkor bat baino ez da gaur egun Abdera, baina Greziaren urrezko aroan, duela bi mila urte eta erdi inguru, hiri ospetsua izan zen. Traziako eskualdearen hegoaldean kokatua, Egeo itsasoaren ertzean, besteak beste bi filosofo handi ageri dira bertan jaiotako ilustreen artean: Demokrito eta haren ikasle Protagoras, biak ere Sokratesen garaikideak, hor nonbait.

Baina alemanez norbaitek “abderatarra” zarela esaten badizu, ez pentsa filosofiako izartzat zaituenik, “memelo” edo “ergel” denari esaten baitzaio orain alemanez “abderatar”. 1774ko nobela luze eta bere garaian ospetsu bati “zor” dio hitzak irain kutsuko adiera. Christoph Martin Wieland du egileak grazia, eta nobelaren titulua, euskaraz, Abderatarren Kondairak litzateke (Geschichten der Abderiten).

Agintariak abderitarrak izanik, ezdeus batengatik gerra zibila piztu eta herrialdea nola suntsitu zen kontatzen du nobelak, ironia eta satiraren arteko erregistroan. Lehen atalean agertzen da gerora Abderaren deskalabrua eragingo duen pasadizo ezdeusa.

Abderako eskualde zabalean dentista bakarra da Struthion. Herri ugari dago inguruan, eta herri bakoitzak azoka nagusi bana antolatzen du urtean behin. Azoka non, hantxe agertuko zen gure gizonkoa, hortzetako hauts eta tinduak ez ezik bestelako sendagai mirarizko mordoa ere bere asteme preziatuan kargatuta.

Orduko hartan, ordea, abiatzeko bezperan astemeak kumea egin, eta garraiobiderik ez zuela geratu zen Struthion. Beste asto bat alokatu behar izan zuen, beraz, eta tratuan adostu asto-jabea bidaide izango zuela, astozain. Udamina zen, eta gure dentista larri zihoan, asto gainean, itobehar batean. Ikusterrean ez zuhaitzik ez itzal egin zezakeen beste ezer ageri zenez, geratu, astotik jaitsi eta astoaren itzalean etzan zen Struthion. Etzan orduko, ordea, asto-jabea kontu hartzen hasi zitzaion, tratuan astoa bakarrik sartzen zela, eta itzala aparte ordaindu beharko zuela. Alferrik saiatu zitzaion azaltzen astoa eta itzala batera doazela, astoarena ordainduta itzalarena ere kitatuta dagoela, asto-jabeak bereari eutsi baitzion, seta ernegagarrian. Auzia euren artean ezin garbiturik, Abderara itzuli eta ebazpena epaitegiaren esku uztea erabaki dute. Han, ezer erabakitzeko gauza ez den epaile xelebre bat egokitu zaie, eta liskarra gerra zibil bihurtzen da azkenean. Abderako alderdi politikoak bi fakziotan zatitzen dira: itzala astoaren baitakoa dela diotenena, bat, eta itzala eta astoa bi ente beregain direla uste dutenena, bestea.

Alemanian, duela 30 bat urte, izan nuen abderatarren kondairen berri. Geroztik ez naiz haietaz askorik oroitu, harik eta azken bolada honetako giro politikoak berriro akordura ekarri dizkidan arte. Amets (txar) batean bezala ohartu nintzen abderatarren eta gure arteko loturaz.

Lehen mundukook geuretzat nahi dugun bizimodua zen astoa, eta itzala, berriz, horrek gainerako munduetan eragiten dituen ondorioak (Nazioarteko Diru Funtsa, Charlie Hebdoren aurkako atentatua, Marine Le Pen...). Abderatarrak izatera, itzalak astoarekin zerikusirik ez dutela ziotenen bandokoak ginateke gu, dudarik gabe, baina alderantziz: itzalak kezkatzen gaitu, eta prest geundeke konponbidea ordaintzeko ere, baina ukuilu dotorean bapo bizi dugun astoa tratuan sartu gabe, beti ere.

Harira datorrena ez da Protagorasen sententzia, gure atsotitza baizik, eta ez da asto-hitza: “Itzalik gabeko zaldia nahi duena, oinez abia bedi”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


2024-09-25 | Aingeru Epaltza
Zenbatek?

"Zenbatek egingo du euskaraz 2075. urtean?”. Izenburu asaldagarria du Kike Amonarrizek prentsan berrikitan argitaratu duen artikuluak. Euskal Herrian baino lehenago, galdera halakotsua egin dute Katalunian. Joan M. Serraren L’ús parlat del català... [+]


Ekin eta jarrai

"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]


Zergatik lotsatu?

Lotsa ahitzen ari ote zaigu? Horixe da egungo hainbat autoreren diagnostikoa. Ez da existitzen, jada, lotsarazi ahal gaituen begiradarik? Bestelakoa zen Jean-Paul Sartrek, 1943an, lotsaren inguruan deskribatutakoa: sarrailaren beste aldean, begia giltzaren zirrikituan itsatsita,... [+]


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


Teknologia
Zoritxarrak

Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]


2024-09-25 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Klaseko zerrenda

Irailaren lehenetan, hasierak, nobedadeak eta estreinaldiak: estutxe eta koaderno berria, izena emandako ikastaro edota ekintzetarako taldekideekin lehen enkontrua, aktibitate emanaldi eskaintza oparoa publizitate orrietan edonon, ikasturtearen agenda betetzeko, nork berea... [+]


Materialismo histerikoa
Ezin dute euskara ikasi

Ama da, Perukoa, eta ezingo luke euskara zerotik ikasten doan hasi, egunkarietan irakurri dugun moduan (gezurra zen): hemen agian bai, gurean udalak bermatzen duelako eskubide hori (Hernani). Etortzen bazait ikasturtea amaitutakoan (etorri zaizkidan moduan), alabarekin udan zer... [+]


Eguneraketa berriak daude