"Urtebetean dena ez da ondo atera, baina denetik ikasi dugu"

  • Gasteizko Baratza aretoak urtea bete du. Arte eszenikoen garapen eta ikerketarako gunea izan nahi du Baratza aretoak, eta Euskal Herriko dantza eta antzerki taldeen lanaren erakusleiho. Berriz ere, ekimen pribatuko areto bat bertako taldeen mesederako jarri da lanean, erakundeen jardun ezaren aurrean. Bi anaia-arreba sortzaile ditugu kudeaketa lanetan: Garazi eta Unai Lopez de Armentia.

"Denbora ikasten eta ikertzen ematea ezinbestekoa da, bestela nola eboluzionatu? Material artistikoa sortzea, gehienetan, ez da iluminazio kontua izaten, lan sakonaren eta denbora luzea eskaintzearen ondorio baizik".

Nola baloratzen duzu Baratzaren lehen urtea izan den honetako jarduera?

Oso bizia izan da. Barrukoa, hau da, guk eraman behar izan duguna, eta kanpotik ikusten ez dena, zoratzekoa izan da, batez ere ikasten geundelako, eta lehen urtea izanik, dena eraiki behar zelako. Kanpora begirakoa apur bat motelago joan da, baina oso emankorra izan da hala ere. Alde handia dago hasi gineneko momentuaren eta urtea bete dugun momentu honen artean, eboluzioa igertzen da: gure jarduera gero eta hobeto ari gara komunikatzen, eta gero eta erantzun hobea daukagu.

Aretoa ireki eta urtebetera, hasierako helburuak bete dituzuela esango zenuke?

Horietako asko bete ditugula esango nuke, baina egia ere bada oraindik asko daudela betetzeke. Dena den, ez genuen espero urtebetean betetzerik. Bestalde, badaude bestelako helburu batzuk bidean sortu direnak, agian gehienak. Izan ere, oso era kamikazean sartu ginen honetan eta zer ekarriko zuen oso ondo jakin gabe.

Gasteizko arte eszenikoen inguruko mugimenduaren isla dela esango zenuke?

Ez, Gasteizen nahiko mugimendu polita dago. Bada honetan urte asko daramanik, baita oso kontu aberatsa sortzen ari direnak ere, gogor eta gogoz datorren jendea. Baina egia da Baratza bezalako espazioa oso ondo datorkiola arte eszenikoen panoramari Gasteizen. Horren mailan egotea zaila da eta espero dugu tokatzen zaigun rola ondo betetzea.

Garrantzitsua da esatea Baratzako kudeatzaileak sortzaileak ere bazaretela. Erakundeek eta bestelako aretoek betetzen ez duten hutsunea betetzen ari zarete?

Gasteizen eskaintza oparoa dago arte eszenikoei dagokionez, baina batez ere, antzerki klasikoan dago handiena. Azken urteetan programazio arriskutsuagoa ekartzen digute zenbait taldek –Factoría de Fuegos, Monstrenko Kolektiboa...–, eta gure aldetik, sostengu handiagoa ematen zaie, urte osoan programazio iraunkorra egitea nahi baitugu. Beraz, jadanik bazegoena ari gara osatzen.

Gero eta gehiago dira kultura kudeatzen duten sortzaileak. Sormenetik erakusketara dagoen prozesu osoa kontrolatzea garrantzitsua da? Aukerak zabaltzen dira?

Denbora ikasten eta ikertzen ematea ezinbestekoa da, bestela nola eboluzionatu? Material artistikoa sortzea, gehienetan, ez da iluminazioaren kontua, lan sakonaren eta denbora luzea eskaintzearen ondorio baizik, konpromezu handia eskatzen du. Erakusten dena erakutsi ahal den aukera bat baino ez da. Egindako lan horren egira eta zintzotasunera gehien hurbiltzen den materiala erakusten saiatzen gara, baina azkenean garrantzitsuena aurretik egindako lana da. Kudeaketan akatsak eta gauza interesgarriak aurkitzen dituzu eta horiek izango dira bidea irekiko dizutenak.

Ikastaroak, programazio iraunkorra, antzerki eta dantza taldeen topalekua, artisten egoitzak... Urte betean gauza asko egin dituzue.

Bai, urteak egun asko dauzka, eta atsedena gutxitan hartu dugu. Dena ez da ondo atera baina, denetatik ikasi dugu.

Gasteizko publikoak ezagutzen al du Baratza?

Gero eta publiko zabalagoa du eta horixe izan da nire pozik handienetako bat, urtean atzera begiratuz gero. Oinarri sozialak esanahi berezitua ematen dio, baina hasieratik begiak oinarri horri jarrita bagenituen ere, zentzu horretan oraindik garatu ez diren zenbait kontu dauzkagu zintzilik.

Gasteizko edota Euskal Herriko antzerki eta dantza taldeei baliagarri zaie Baratza aretoa euren lanak erakusteko orduan?

Baietz uste dugu, baina horretarako denbora behar dugula uste dut. Beren lana aurkeztu duten taldeak ez dira horrenbeste oraindik,  baina bertatik pasatzen direnak gustura egoten direla dirudi. Gure aretoa txikia dela ere kontuan hartu beharrekoa da gainera, denek ez dutela tokirik.

Ekimen pribatua da zuena, nahiz eta irekia izan. Non dago erakunde publikoen laguntza? Ekonomikoa al da soilik?

Hasieran dirurik ez bagenuen ere, egia da paper kontuak arindu zizkigutela. Zenbait politikari gure alde egon dira hasieratik, eta gaur egun diru-laguntza handiak ditugu. Gasteizeko Udalarekin hitzarmentxo moduko bat dugu, urteko jarduerari begirada bat emanez gero, gutxirako ematen duena, baina laguntza horri esker zenbait gauza egin ahal izan dugu. Bestetik, Eusko Jaurlaritzako Sormen Lantegien programatik diru-laguntza mardulagoa etorri zaigu bigarrenez. Horrekin, Unaik [Lopez de Armentia] esaten duen bezala, Olentzarori gutuna idazteko ematen digu eta Baratzara ekartzen duguna maitasunez erabaki ahal dugu, urteko epe labur batean behitzat.


Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude