Auzolan esperientziak

Sutearo, aseguru soziala baserrietarako

  • Baserritarrak elkartu eta baserri edota etxebizitzetan ezbeharren bat gertatuz gero, denen ekarpenei esker konpontzen dituzte. Garai bateko baserritarren arteko ermandadetan oinarritutako ekimena da Sutearo, eta aseguru konpainiak ez bezala, ez dute etekin ekonomikorik bilatzen, soziala baizik.

Martin Vicioso @martinvicioso
2014ko irailak 28
Bizkaian hasi ziren eta dagoeneko Araban eta Gipuzkoan ere bazkideak dituzte, 4.000 baino gehiago guztira.
Bizkaian hasi ziren eta dagoeneko Araban eta Gipuzkoan ere bazkideak dituzte, 4.000 baino gehiago guztira.Javier Mediavilla Ezquibela

Baserritarrek elkartzeko beharra izan dute betidanik, egunerokoan sortu zitezkeen arazoei aurre egiteko. Ermandadetan antolatuta, bati suertatutako ezbeharrak konpontzen saiatzen ziren denen artean. Oinarri hori gaurkotu dute Sutearoko kideek, elkarlanean baserrien eta landa eremuko etxeen segurtasuna bermatze aldera. Ohiko aseguru etxeekin alderatzen dituzten arren, behin eta berriro azpimarratu dute eurek ez dutela etekin ekonomikorik lortzeko helburuz egiten. Hau da, elkarteko bazkideek diru ekarpenak egiten dituzte, eta horiek bere osotasunean kalteak ordaintzeko erabiliko dira.

Suteak izan dira baserritarren kezka nagusietakoa, eta hasieran horiez bakarrik arduratzen zen Sutearo. Denborarekin, beste ezbehar batzuei ere erantzuna ematea erabaki zuten. Besteak beste, euriak, haizeak, kazkabarrak edo elurrak eragindako kalteei, uholdeei eta lapurretei. Asanbladetan erabakitzen dute bazkideek zein kasutan eman behar diren laguntzak, gaur egungo beharrak kontuan hartuz. Bestalde, erantzukizun sozialaren garrantzia azpimarratu dute. Baserrietan eta landa eremuetan bizi den jendearen segurtasuna dute xede, eta aseguru konpainiek errentagarritzat hartzen ez dituzten etxeak bazkidetzat hartu izan dituzte.

Bizkaian hasi ziren eta dagoeneko Araban eta Gipuzkoan ere bazkideak dituzte, 4.000 baino gehiago guztira. Geografikoki gertu dauden kideek ermandadeak osatu eta euren barne arauak ezarri dituzte. Printzipioz, baserrietara eta landa eremuko etxeetara mugatzen ditu Sutearok bere bazkideak. Hala ere, salbuespen batzuk onartu ditu eta webgunean zehaztutako landa guneetako pisuak sartu daitezke. Hiriguneko etxeak ere har ditzake barne, beti ere bazkideak aurretik landa eremuko etxebizitzaren bat aseguratu badu.

Marko juridiko egokiaren bila

Orain arte aurkitu duten zailtasun nagusia instituzionala da. Besterik ezean,  Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakunde gisa sailkatu dute, pentsio plangintzak eta antzekoak egiten dituztenekin batera, alegia. Behin-behineko erabakia izan zen, baina estatusa aldatu gabe dute oraindik. Azken urteetan, legediaren aldaketarekin batera, mota honetako erakundeei betebehar gogorragoak ezarri zaizkie, eta horiek betetzeko zailtasunengatik Sutearo bezalako elkarteak desagertzeko arriskuan daude. Ez dute uste mutualitateei egiten zaizkien eskakizun berberak jasotzea bidezkoa denik, esan bezala ez dituztelako etekin ekonomikoak bilatzen.

Gizarte ekonomia alternatiboetan oinarritutako elkarteek euren jarduera trabarik gabe aurrera eraman ahal izateko marko juridiko egokiaren beharrean daude oraindik ere, jakinik gero eta gehiago direla etekin soziala monetarioaren aurretik jartzen duten ekimenak.

Kanal honetan artxibatua: Auzolan esperientziak

Auzolan esperientziak kanaletik interesatuko zaizu...
Errigorak uzta arrakastatsua lortu du iazko zenbakiak hobetuta

Errigorak Uztaberria kanpainaren datuak eman ditu udaberriaren iristearekin batera zabaldu duten oharrean. Emaitzak “aipagarriak” direla esan dute; aurreko urtekoekin alderatuta, hazkunde handia izan dute.


2017-03-09 | Hala Bedi
Gasteizko Kafe Antzokia Auzolana pilotalekuan?
MULTIMEDIA - erreportajea

Gasteizko Kafe Antzokiarentzat Udalak proposatu zuen kokapenak polemika piztu du. Erreportajean proiektuaren egungo egoreraren nondik norakoak azaldu dituzte. Batetik, Gasteizko Antzokiaren sustatzaile Lazarraga elkartearekin eta Auzolana frontoiaren egunerokoa daraman Txapa Ahotsa asanbladako kideekin eta bestetik, Gasteizko Udaleko EAJko Iñaki Prusilla Euskara zinegotziarekin elkartu dira.


2017-03-06 | Axier Lopez
Gasteizko Alde Zaharreko herri mugimenduak babesa adierazi dio Auzolana pilotaleku autogestionatuari

Larunbatean 300 pertsona baino gehiagok bat egin zuten Gasteizko Auzolana pilotalekua kudeatzen duen Txapa-Hotsa asanbladaren deialdiarekin. Udal Gobernuak frontoi autogestionatua eraisteko asmoaren aurrean, elkartasuna eta babesa emateko prest azaldu dira.


Errigoraren udaberriko kanpaina martxan da: 'Uztaberria'

Udaberriko kanpaina aurkeztu du Errigorak Iruñean, Uztaberria izenarekin. Martxoaren 1etik 14ra Nafarroa hegoaldeko olioa eta kontserba loteak eskatzeko aukera izango dute herritarrek. Helburua? Bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea.


2017-01-20 | Arabako Alea
"Auzolana ez da pilotaleku huts bat, auzoa eta hiriarentzat tresna bat baizik"

Ibilbide oparoa egin du Gasteizko Auzolana pilotaleku autogestionatuak eta etorkizunean ere jarraitzeko lanean dira frontoia kudeatzen duten auzokideak; Itziar Lekuona, Arrate Albaina eta Unai Lopez de Munainekin izan da Alea.


Auzolanaren bidez 175.000 euro lortu ditu Errigorak

14.000 saski saltzea lortu dute udazkeneko kanpainan eta hala 175.000 euro bideratuko dute Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara. Erriberako ekoizleei ere babesa eskainiko zaie.


2016-11-16 | Topatu.eus
Prefosta Elkartea, Basabürüko gazteen topaleku
MULTIMEDIA - erreportajea

Hamar urtez abandonaturik utzitako Atharratzeko Xaho trinkete-ostatua berreskuratu eta Zuberoako Basabürü eskualdeko gazteen topaleku bilakatu du Prefosta elkarteak.


2016-11-04 | Errigora
Ametsak II (Errigora)
MULTIMEDIA - erreportajea

Errigoraren aurtengo kanpainako bigarren bideoan zerumuga berriak amestu nahi izan dituzte, Nafarroa hegoaldean euskararen bigarren loraldia ekarriko duten protagonisten eskutik.


2016-10-25 | Errigora
Ametsak I (Errigora)
MULTIMEDIA - erreportajea

Zergatik ez ditugu Tuteran gure haurrak euskaldunduko? Eta helduentzako euskarazko ikastaroren bat antolatuko bagenu Tafallan? Ederki legoke Cascanten euskaltzaleok biltzeko txoko bat izatea… Eta euskara eguna ospatuko bagenu Sartagudan? Orain hamarkada batzuk amets huts ziren haiek errealitate dira gaur.


2016-10-24 | Oarsoirriak
Irribaratzea proiektua
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Oarsoaldeko zenbait familiaren artean auzolanean lantzen den baratze ekologikoa.


ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude