Herri ekimenak bultzatzeko crowdfunding plataforma

  • Euskal Herriko lehenengo crowdfunding plataforma da Karena. Batik bat Euskal Herrian eta euskaraz sortutako egitasmoei bultzada ekonomikoa ematea du helburu, herritarrek borondatez egindako finantzazioaren bidez. Horrez gain, Euskal Herrian dauden hamarnaka auzolan proiektuei ikusgarritasuna emango dien sare soziala ere bada.

Karenan, euskara bultzatzen duten eta ikuspegi soziala duten proiektuek dute lehentasuna. Ekimenaren sortzaileak, ezkerretik eskuinera: Ekain Martinez Lizarduikoa, Unai Martinez Lizarduikoa eta Txemi Valdecantos.
Karenan, euskara bultzatzen duten eta ikuspegi soziala duten proiektuek dute lehentasuna. Ekimenaren sortzaileak, ezkerretik eskuinera: Ekain Martinez Lizarduikoa, Unai Martinez Lizarduikoa eta Txemi Valdecantos.

Lagun artean hasi zuten Karena Crowdfunding proiektua orain dela sei bat hilabete. “Krisi egoera honetan, hamaika proiektu ideia hutsean gelditzen ari dira aurrera ateratzeko diru-laguntzarik ez dutelako, eta arazo horri irtenbidea aurkitu nahi genion”, dio Ekain Martinez Lizarduikoak, proiektuaren sortzaileetako batek.

Autofinantzaziorako plataforma

Bi atal ditu Karenaren webguneak. Crowdfunding (autofinantzazio) atalean, dirua behar duten proiektuek laguntza jaso ahal izango dute, erabiltzaileen borondatezko eskaintzaren bidez. “Euskara bultzatzen duten eta ikuspegi soziala duten proiektuei eman nahi diegu lehentasuna, baina bestelako proiektuek ere lekua eduki dezakete”, dio Unai Martinez Lizarduikoak.

Karenan egitasmoren bat argitaratu nahi duen orok erregistro formularioa bete behar du. Administrazioak formularioa jaso, aholkularitza lana egin eta onartu edo ez erabakiko du. Ostera, proiektu horrek epe bat du webgunean erabiltzaileei aurkeztuko dien ikus-entzunezko informazioa garatu dezan. Proiektua webgunean argitaratzean, 40 egun edukiko ditu behar duen finantzazioa jasotzeko. Haiek erabakiko dute zenbateko diru kopurua eskatu, eta herritarrak emandako kopuruaren arabera zein sari izango duen. “Sariek ez dute zertan materialak izan. Disko bat grabatzeko dirua eskatzen duen taldeak, adibidez, kontzertu baterako sarrera oparitu diezaioke dirua eman dionari”.

Txita jaiotzearekin sinbolizatu nahi izan dute proiektuen finantzazio fasea: proiektuak oraindik finantzazio eskasa duenean, arrautzaren karena (plazenta) txikia izango da. Diru eskaintza gehitu ahala handitzen joango da, 40 eguneko epean txita jaio arte. Proiektuak epe horretan eskatutako finantzazioa lortzen ez badu, arrautza frijitua agertuko da, eta dirua eskaini duten pertsonei euren kantitatea osorik itzuliko zaie.

Auzolan proiektuen berri

Karenaren sortze prozesua parte-hartzailea izan zedin saiatu ziren hasieratik. Hala, hainbat eragileri proposamenak eskatu zizkieten, ahalik eta tresna eraginkorrena sortu asmoz. Auzolan proiektuei bultzada emango zien tresna gehitzea proposatu zieten, eta ideia ona iruditu zitzaien. “Webgunean, crowdfunding plataformaz gain, Oilategia atala ere badago. Bertan mapa bat aurki daiteke, Euskal Herriko auzolan proiektu askoren geolokalizazioa eta informazioa ematen duena. Webgunearen bisitariek hemengo auzolan proiektuen berri izango dute eta auzolan ekimen guztiek euren artean harremana garatu ahalko dute, sinergiak ahalbidetuz”.

Hautagaiak azpi-atalean, izena eman duten auzolan proiektuetatik batek dirusaria irabaz dezan lagundu nahi dute Karenakoek. “Crowdfunding ataleko proiektuak finantzatu dituzten lagunek, mapan ageri den auzolan proiekturik gogokoena bozkatzeko aukera izango dute. Urte amaieran, bozka gehien jaso dituen auzolanak urtean proiektu guztiek lortutako finantzazioaren %1a jasoko du”.


ASTEKARIA
2014ko uztailaren 06a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Auzolan esperientziak
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


2023-10-15 | Leire Artola Arin
Emakume baserritarrak, funtsezkoak bezain ahaztuak

Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Eguneraketa berriak daude