Asmakizuna saltzea da gakoa

Alanbrezko esekigailua Albert J. Parkhousek asmatu omen zuen, baina hori egiaztatuko duen agiririk ez dago. Asmakizunaren patentea Parkhousen nagusi John B. Timberlakeren izenean onartu zen, eta agirian, asmatzaileari dagokion hutsunean, patentea bideratu
Alanbrezko esekigailua Albert J. Parkhousek asmatu omen zuen, baina hori egiaztatuko duen agiririk ez dago. Asmakizunaren patentea Parkhousen nagusi John B. Timberlakeren izenean onartu zen, eta agirian, asmatzaileari dagokion hutsunean, patentea bideratu zuen abokatuaren izena ageri da: Charles L. Patterson.

Jackson (Michigan, AEB), 1903ko Azaroa. Negu atariko goiz batez, egunero bezala, Albert J. Parkhouse bulegora iritsi zen. Eguraldi hotzak eraginda, esekitokia lankideen berokiz eta kapelaz gainezka topatu zuen. Ez zen hori gertatzen zitzaion lehen aldia, itxuraz langile guztien berokiak eskegitzeko nahikoa gakorik ez baitzegoen Timberlake Wire and Novelty Companyren bulegoetan. Bere neguko beroki bakarra aulkiaren atzean nola zimurtzen zen ikusteaz leporaino, Parkhousek eskura zeukana erabili zuen konponbidea topatzeko: alanbrea eta irudimena. Enpresaren izenak adierazten duen moduan (Timberlake Alanbre eta Berritasun Konpainia), alanbrezko berritasunak ekoizten eta merkaturatzen zituzten; Parkhouse asmatzaileetako bat zen. Alanbre zati bat tolestuz, erdian bat egiten zuten bi obalo osatu zituen, eta goiko aldean gako bat erantsi zien hari muturrak bihurrituta.

Asmatzailea jatorrizko ideia biribilduz joan zen, eta hainbat lankide alanbrezko lehen pertxa horiek erabiltzen hasi ziren. Hala, aste gutxi behar izan zituen John B. Timberlake enpresaburuak bere langilearen asmakizunak ekar zekiokeen etekinaz jabetzeko. Haren izenean, Charles L. Patterson abokatuak alanbrezko esekigailuaren patentea eskatu zuen 1904ko urtarrilaren 25ean, baita berehala lortu ere. AEBko 822,981. patentearen jabea Timberlake zen, eta asmatzailea, ofizialki, Charles L. Patterson; abokatuak, eskakizuna betetzerakoan, asmatzaileari zegokion hutsunean bere izena jarri zuen. Enpresak dirutza egin zuen alanbrezko uztaiari esker, baina Parkhousek ez zuen saririk jaso, ez ohorezkorik, ez materialik. Betiko soldata jasotzen jarraitu zuen Timberlakerentzat lanean aritu zen artean.

“Bidegabekeria” hura ohikoa zen garai hartako AEBn. Esaterako, Thomas Edison, George Eastman edo Henry Ford asmatzaile ezagunek “laguntzaileen” ideiak bere egiteko ohitura zuten, eta ospea zein etekinak banatzeko inolako beharrik gabe.

Merkatuaren lege kupidagabeak saltzaileak saritzen baititu, ez sortzaileak. 1900etik 1906ra arropa esekitzeko gailuen 89 patente banatu ziren AEBn soilik, horietako asko Parkhouseren pertxaren antzekoak eta hura bezain eraginkorrak. Kontua da Timberlakek 20 urtez gorako esperientzia zuela alanbrezko gailuak merkaturatzen, merkatuan dagoeneko tokia egina zuela eta, esekigailua asmatu ez arren, hura saltzen asmatu zuela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
2024-05-07 | Hala Bedi
Gaza eta Zulueta, Gasteizko Orbain kultur elkartearen maiatzeko dokumental zikloan

 Maiatzaren 7an hasiko da zikloa, Gazaren inguruko hiru dokumental laburrekin.


Eneko Etxeberria
“Ez nioke nire semeari Jose Miguelen bilaketaren zama utzi nahi”

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua aurkitu gabe bukatu da Frantziako Landetan egindako bigarren indusketa. 44 urte dira militantea desagertu zenetik eta bere familiaren belaunaldi batetik bestera pasa da bere bilaketaren zama.


Erromatar ardoa ez zein hain txarra

Antzinako erromatarrek edaten zuten ardoa gaizki egina, gorputzik gabea eta zapore desatseginekoa zela uste izan da. Baina Gante eta Varsoviako unibertsitateetako ikerlariek Antiquity-n argitaratu duten lanak uste hori  bertan behera uztea eragin du.

Antzinako... [+]


Mikroplastikoak ondare arkeologikoan

York (Ingalaterra), K.o. II. mendea. Eboracum erromatar hirian hainbat egitura eta etxe eraiki zituzten. Besteak beste, egungo Wellington Rowen harrizko eraikin bat egin zuten eta Queen’s Hotela dagoen tokitik igarotzen zen harresian arku bat jarri zuten. Bi aztarnategiak... [+]


Cuelgamuroseko indusketetan eskuin muturraren presio eta sabotaiak salatu dituzte auzitegi-medikuek

Madrilgo Cuelgamurosen, Erorien Harana deituriko monumentuan arkeologoak egiten ari diren indusketetan etengabe ari dira jasaten eskuin muturreko jendeen presioa, hala adierazi du Pako Etxeberria auzitegi-medikuak. Egunotan, biktima errepublikarren senideek bisitatu ahal izan... [+]


Eguneraketa berriak daude