Menchu Galen bizitza, lana eta lagunak

Menchu Gal, Paris eta Madril artean

Erakusketa Non: Kubo aretoa, Donostia  Noiz: irailaren 1a arte

Kubo aretoan sartu baino lehen, panel zabal batek iragartzen du Menchu Galen (1919-2008) erakusketa. Margolari irundarraren izena, erakusketaren izenburua eta ez bat, ez bi, artistaren hiru lan jarri dituzte oholean: paisaia, natura hil eta erretratu bana. Erakusketaren esku-orrian berdin: beste paisaia bat, beste bodegoi bat eta Mercedes ahizpari 1939an egindako erretratua, egilearen kuttunenetakoa.
Gustuko omen zuen erretratuak pintatzea, bereziki pertsona inteligente eta interesgarrienak. Natura hilak ez zitzaizkion hainbeste gustatzen; natura bizia zuen jomuga. “Bodegoi bat margotzea lan egitea da; paisaia bat margotzea bizitzea da” esan ohi zuen.

Sartu eta pareko horman hainbat erretratu ikus daitezke. Bigarrena Menchu Galena da eta ezker-eskuin Picassoren eta Dalíren erretratu bana dauzka. Guztira beste artisten 19 obra bildu dituzte erakusketan, hala nola Aurelio Arteta, Pancho Cossio, Antonio López, Carmen Laffón, Fernand Léger edo Gaspar Montes Iturriozenak. Azken horrek Galen obran izan zuen eragina ukaezina da, irundarrak maisu izan baitzuen. Baina besteen kutsua ere erraz ikusten da, besteak beste, artelanak ipini dituzten ordenari esker. Erakusketaren izenburuak iradokitzen duen moduan, Galek Parisko eta Madrilgo abangoardien eragin nabarmena izan zuen. Obren datei erreparatuta ikusten da hasierako obrak figuratiboagoak zirela, lerro lotuagokoak eta kolore apalekoak, grisez beteak. Urteek aurrera egin ahala, ordea, marra askeagoak antzematen zaizkio, forma kiribilagoak, kubismoaren eta expresionismo abstraktoaren ildotik hurbil. Koloreen bilakaeran, aldiz, faubismo ukitu bat ikusten da, eta erakusketan Matisseren obra bat gehitu izanak baieztatzen du eragin koloretsua.

Gaztelako zelai idor horixkak edo Ibizako etxe zuriak ez dira kolore eztandaren adibide garbienak. Baina Menchu Galek sorterriko paisaiak margotu zituen nagusiki. Eta Hondarribiko arrantzontziak (1975) olioan , esaterako, garbi antzematen kolore bizien kontrastea. Baita Masusten natura hila (1965) ederrean ere. Txanbila kolore beltzetan (1964) bodegoian aldiz, koloreak ez dira nabarmentzen (tituluak adierazten duen moduan), bai, ordea, forma kubistak.

80 olio inguru ikusi ondoren, erakusketa ez da oraindik amaitu. Menchu Galek oso azkar lan egiten zuen eta 2.000 olio eta akuarela baino gehiago osatu zituen. Erakusketa batean ibilbide oparo hori biltzea ez da erraza. Horregatik, Kuboko areto nagusiaren alboan dagoen gela urdina ezusteko ederra da bisitariarentzat. Bertan margolariaren zenbait marrazki, akuarela eta ur-bortitz bildu dituzte. Akuarelen artean bat aukeratzekotan, Loreak natura hilak eman digu atentzioa. Egilea ziurrenik ez zatekeen hautuarekin gustura egongo, paisaiei eta bodegoiei buruz zeukan iritzia aintzat hartuta.

Nestor Basterretxeak dio Menchu Gal “emakume aske, indartsu eta boteretsua” zela. Eta konbentzigarria, ziurrenik. Erakusketaren amaieran, 1980ko hamarkadan margotutako Iparraldeko ur-bortitzak saileko ale bikainek konbentzitu gaituzte: Menchu Galen natura hilek ez dute pasaia bizien distirarik.


Azkenak
Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Eguneraketa berriak daude