Deszentralizatzen


Amets Arzallus
2012ko irailaren 09a

Deszentralizatzen hasiko dela dio batek, eta besteak desintegratzen ari dela esan beharrik ez du. Ez dira konparagarriak, Piruli dorreak haize balantza handia du, Eiffelena ez da berehalakoan eroriko, lau zango ditu. Eta guk abiadura bi: Lurralde Elkargo berezi batez ari gara batean, eta independentziarako erreferenduma usaindu nahi dugu bestean. Krisiak mikro-espazioetara badarama mundua, agian ahots bat izan genezake. Ahots bat bai, baina hitzik, izanen ote dugu gure hitzik? Hautetsien Kontseiluak eta Eusko Legebiltzarrak beren hautsi-mautsiak egin artean albiste batzuk oharkabean pasatzen dira gure begien aurretik: euskararen erabileraren datu berriak. Begi baikorretik irakurriz, lurraldetxo bat salbatuko da agian, begi ezkorretik irakurriz, peko errekara ez ote goazen... aitzinatu dena ukatu gabe baina bukatu gabe kinka latza oraindik euskararena. Beste gatazka batek okupatuko du gure pentsamenduaren denbora, baina badugu hemen mikro-gatazka bat, hil ala bizikoa: subiranotasun politikoak jarriko al ditu hizkuntzaren subiranotasunerako oinarriak? Herri bezala bidea urratu behar badugu subirautza prozesuak beharko ditu subiraultza batzuk.


Azkenak
2018-06-20 | ARGIA
Anarik ostegunean jasoko du 2018ko Adarra Saria

Musikaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Victoria Eugenia Antzokian emango duen kontzertuaren aurretik jasoko du saria musikariak. Adarra Saria jaso duen lehen emakumea izango da.


2018-06-20 | ARGIA
Sutea itzaltzen saiatu da Darpon: "Azterketaren bat errepikatu behar bada, errepikatuko da"

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzko Osasun sailburua elkarrizketatu dute asteazken goizean Radio Euskadin. Osakidetzako oposizioetako filtrazioen kasua lehertu zenetik lehenbiziko aldiz, sailburuak onartu du “beharrezkoa baldin bada” azterketa batzuk errepikatu egingo direla.


Preso palestinar batek ikusmena galdu du Israelgo kartzela batean arreta mediko faltagatik

18 urteko Hasan Tamimi itsu geratu da zegoen kartzelako agintariek hainbat astez medikuaren arreta ukatu ostean.


Bankuen etxe hutsei zergak gehitu nahi dizkie Iruñeko Udalak, alokairura atera ditzaten

Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak hitzarmen bat sinatu dute etxebizitzen hutsen inguruan, bankuek edo higiezinen enpresek dauzkaten pisu hutsei zerga berriak jartzeko.


Kontzentrazio-esparru erraldoia Europara ihes egin nahi duten migratzaileentzat?

"Zenbat eta urrutiago, hobe" premisapean, Afrika iparraldean edo Balkanetan gune itxi bat altxatu eta zaborra bailiran Europara ihes egin nahi duten migratzaileak bertan kontzentratzea da Europar Batasunaren azken proposamena.


2018-06-20 | Uriola.eus
Mugak Zabalduz karabanak Italiara joko du aurten, errefuxiatuei elkartasuna adierazteko

Gaur Errefuxiatu eta Migratzaileen Nazioarteko Eguna da. Horregatik, Mugak Zabalduz Italiara abiatuko den Karabana aurkeztuko du arratsalde honetan Bilboko Bira Kultura elkartean. Italian "politika xenofobo erailtzaileak eta elkartasunaren kriminalizazioa" salatuko dituzte.


2018-06-20 | Nahia Ibarzabal
Nafarroak bertsolaritza kultur intereseko ondare izendatu duela-eta, ekitaldia egingo dute Nafarroako Museoan

Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldi irekia, asteazkenean 18:00etan hasiko da eta bukaeran bertso saio labur bat eskainiko dute museoaren atarian.


2018-06-20 | ARGIA
13 urtetik 10era jaitsi diote zigorra Iñaki Abad Altsasuko gazteari

Espainiako Auzitegi Nazionalak Altsasuko auziaren epaian akatsak daudela onartu eta hauek zuzentzeko auto bat kaleratu du. Abaden kasuan epaiak ezarritakoa baino zigor handiagoa ezarri zitzaiola onartu da.


Gasteizko Judimendi auzoko jaiek aurrera jarraituko dute, Udalak jo-puntuan jarri ostean

Gasteizko Judimendi auzoak jaien egitarauarekin jarraitzea erabaki du. Gutxienez txosna-guneari dagokionez, ekainaren 21etik 23ra zabalik egongo direla jakinarazi dute.


2018-06-20 | Booktegi
"Identitate aldaezin, finko eta esentzialistak ere gure artean daude, tamalez"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Lutxo Egia idazlearekin solasean. Besteak beste, 'Identitarteak' lanaren eta Euskaraldiaren inguruan hitz egin du. Liburua ondorengo estekan deskargatu daiteke: www.booktegi.eus/liburu.php?id=109


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude