Xanpainaren aparra

Aingeru Epalza
Aingeru EpalzaDani Blanco
Nafarroan, jende anitz geunden aspaldi handitik haserrea erakusteko irrikan. Jende anitz, “nor gara gu” errateko gogoz egunero hutsaren pare uzten gaituzten guztiei. Nork gu gidatua falta. Hilabeteak behar izan ditugu atertzen ez duen ostiko sailari nola edo hala erantzuteko. Hilabeteak, bizi seinaleak emateko. Urte erdia baino gehiago, ganorazko zerbait antolatzeko. Egin egin dugu. Baita uste ez genuen arrakastaz egin ere.

Zenbat jende atera ginen karrikara joan den maiatzaren 15ean Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika salatzera? Ezin zehatz jakin. Hango jendetzak handikeria bat botatzeko aukera ematen zuen. Kopuru eder eta borobil bat, biharamunean auzo edo lankide erdaltzalearen muturrera misil baten gisara jaurtitzeko modukoa. Antolatzaileek, ordea, ohi ez bezala, ez dute ibilaldi jendetsuaren baloraziorik batere egin. Parte-hartzaile kopuruaren zenbatespenik ere ez zuten eskaini. Diario de Navarrak egin du gure ordez: 15.000 lagun, itxuraz. Egia izatera, Iruñeak aspaldi ikusi duen kale-agerraldirik handiena izanen zen. Gu apaletsi nahian ari zen, alabaina, nabarristen egunkaria. Gehiago izan ginen, hagitzez gehiago. Halako bi, gutienez; halako hiru, zenbaiten aburuz.

Ekitaldia burututa, besta giroa nagusi zen Alde Zaharreko ostatu eta karrikaburuetan. “Bazen garaia!”, hemen. “Bazen tenore!”, han. Hurrengo egunetan ere, aspaldiko partez, burua tente ibili da nafar euskaltzalea. “Ederra lehengo egunekoa, ezta?”. “Bai jauna, hori jendeketa!”. Geroztik etorri diren ospakizun eta elkarretaratzeetan –Sortzenena, konparaziorako, hilaren 23an– nabari izan da goraldi hori, jendez eta giroz, urteetako beheraldiaren ondoan. UPN ere ohartu da, ez zaio batere gustatu. Miguel Sanzek bere politika amiñi bat ere ez duela aldatuko jakinarazi digu jadanik. Ikusiko. Aspaldiko partez, motibatua eta mobilizatua dabil hemen euskara zokoraturik ikusi nahi ez duen jendea. Gogo berritu hori adierazteko biderik batere izanen ote dugu, ordea? Ez da gauza segurua.

Manifestazioak bere korapiloak izan ditu. Lehenbizi, premia sumatu behar zen. Ez zen, nonbait, hain begi-bistakoa. Ez da erraza izan xede eta leloetan adostasuna lortzea. Aspaldi olioztatu gabeko makineria abiarazten, lanak. Urrats horietan guztietan erre da denbora, luzearen luzez lagun bat baino gehiago amorrarazterainokoa. Ahalegin handia egin da, beraz. Eta ahalegina hain handia izanik, logikak nahi zuen horren pareko izatea errentagarritasuna ere. Eguna inportantea baitzen, baina hura bezain inportantea, biharamuna.

Harrigarriki, pankarta tolestearekin ahitu zaizkigu indarrak. Inor ez da gelditu arrakasta kudeatzera. Ez zegoen, nonbait, aurreikusia. Beharbada gehiegizko kalaka ez zen komeni, jendea nazkatzeko beldurrez-edo. Izan den isiltasuna, ordea, ez da normala ez parte onekoa. Errana da, antolatzaileak balorazio triste bat ere eskaini gabe itzuli ziren katakunbetara. Alderdi politikoen usadioa da bazterrik bazter ibiltzea etekin politiko bila; orain, berriz, doi-doi egin dute adierazpenik. Iduriz, badute aski lan beren proiektuak salbatzen eta elkarren kontra aritzen. Batarekin eta bertzearekin, ez da hedabideetan islatu –are gutiago biderkatu– hemengo euskaltzaleak bere baitan sentitu duen poza. Hainbertze ohitu gara mutu egotera, ez baitakigu gure alegrantziak adierazten ere.

Arrakasta erdia baizik ez da kukurrukuka ibiltzeko balio ez duen arrakasta. Gauzak behin ongi eginen, eta xanpainaren aparrari bezala gertatu zaigu oraingoan ere. Zalaparta eta espantuen ondoan, hutsa. Ez dugu biharamunaz pentsatzen duen jenderik. n

Azkenak
Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Eguneraketa berriak daude