ARGIAren multimedia ekoizpenak Creative Commons lizentziarekin

Creative Commons BY-SA lizentziapean jarri ditu Argiak Multimedia kanalean (www.argia.eus/multimedia) sortutako eduki guztiak. Lan hauek kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean heda daitezke, beti ere lizentzia honen izaera onartu eta lanaren egiletza aitortuz gero.

Argiak bat egiten du CC-BY-SA lizentzia molde honen balore nagusiekin. Partekatzea jotzen du kulturaren iturri eta balio ederrenetako gisa eta Argiarentzat bere informazio eta sorkuntzaren zabalkunde librea funtsezkoa da. Era honetan, zenbat eta jende gehiagorengana heldu, hobe.

Lizentzia hauei buruz gehiago jakin nahi duenak, 2008ko azaroan Lawrence Lessig Creative Commons lizentzien sortzaile eta bultzatzailea elkarrizketatu zuen Elisabeth Pombok Argian. Beste gauza askoren artean dio hizkuntza txiki batek har dezakeen biderik onena dela, bai hizkuntza zabaldu eta baita indartzeko ere.

Bide hau Hitzetik Hultzera bideo saioarekin hasi zuen Argiak, aurreko astean blogak (www.argia.eus/blogak) jarri genituen CC-BY-SA lizentziapean eta orain multimedia kanalaren txanda da.

Argia bezalako aldizkari batentzat, egile eskubideak gai korapilatsua dira, lan-taldeko kazetariek sortzen ez duten informazioa publikatzen baita, argazkilari askoren lanak... Edozein modutan, Argiari dagozkion eduki guztiak lizentzia honen pean egongo dira etorkizun hurbilean.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jakintza librea
Euskarazko Wikipedia genero desoreka gainditzeko lanean

Historikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.


2024-02-02 | Sustatu
Wikiflex: Wikipediaren filmoteka, streaming modura

Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak, horien... [+]


2023-10-11 | Sustatu
Euskal ondarea airetik drone bidez, Wikipediarako irudi libreak

Euskal Herria airetik... Helikopteroz lehenago eta dronez oraintsuago egindako bideoak ezagutzen ditugu, ETBn saioak egon ziren, gaur egunean sustapen bideoetan ohikoak dira. Baina berritasun interesgarri bat oraingoan: Xabier Cañas wikilariaren eskutik, eta Euskal... [+]


Mugikorrari ere hitz egin euskaraz

Mozilla Fundazioak, Firefox nabigatzaile librearen garatzaileak, beste balio batzuetan oinarritutako ahots ezagutza teknologiak sortzeko apustua egin zuen, Common Voice proiektua garatuz.


Eguneraketa berriak daude