XXI. mendeko sozialismoaz

  • Politologo ezkertiarra Euskal Herrian izango da GITE eta ASKE elkarteek gonbidatuta. Atilio Boronek (Buenos Aires, 1943) dio garapenaz hitz egiteko sozialismoaz hitz egin behar dela. Hiru argitaletxeak XXI. mendeko sozialismoari buruzko bere lana berrargitaratu du.
Bere bloga begiratuz gero, agertzen den lehenengo irudia Fidel Castrorekin egindakoa da. Komandante mitikoarekin egindako azken elkarrizketa-liburua kuttunen artean du, antza, Atilio Boronek. Hardvardeko unibertsitatean ikasia, politologo argentinarra erreferentziazko pentsalaria da Hego Amerikako ezkertiarren artean, eta Euskal Herrian izango da aste honetatik aurrera hainbat hitzaldi emateko.

Atilio Boron gaztetandik sartu zen klase borroken mugimenduetan, Txilen batez ere. Gero, 70eko hamarkadan Hardvard-eko doktoradutza bukatzean exilioan geratu behar izan zuen, diktadurek beharturik; aharik eta urte batzuk geroago Argentinara itzuli zen arte. Ordutik herrialde hartako ikerketa eta unibertsitate munduari loturik egon da. Hamarnaka liburu eta artikulu idatzi ditu eta berrikitan Kubako Gobernuak ematen duen UNESCOren Jose Martí nazioarteko saria jaso du: “Krisi larri baten erdian gaude (...) Midas erregea ukitzen zuen guztia urre bihurtu eta dohain horren biktima bihurtzen bazen, kapitalismoak, ukitzen duen guztia bihurtzen du merkantzia, elikagaietatik hasi eta giza espirituaren manifestazio gorenetaraino, autodestrukziorako karrera ero horretan” esan zuen Boronek saria jasotzeko hitzaldian. Kapitalismoaren alternatiben inguruan sakon hausnartu du Boronek eta “XXI. mendeko sozialismoa” kontzeptuan teorizatu duen pentsalari nagusienetakoa da. Hain zuzen, Hiru argitaletxeak bere Socialismo siglo XXI. ¿Hay vida después del neoliberalismo? (Ba al dago bizitzarik neoliberalismoa eta gero?) liburua berrargitaratu du.

Schweinitz versus Rostow

Liburu horretan, Boronek dio azpigarapenetik garapen kapitalistara pasatu den herri bakarra dagoela: Hego Korea. Eta hori lortu zuela FMIren eta Mundu Bankuaren aholkuak ez zituelako segitu. Horrela, bere ustez Hego Amerikako hainbat herritan urte askoan hazkunde ekonomikoa izan zen arren, inoiz ez ziren garapenera iritsi, eta Schweinitz-i jarraitzen dio esateko garapen kapitalista XX. mendean itxi zen bidea dela. Horren harira, Rostow-en ekonomiaren hazkundearen ideiek –garapena ez dela lortzen erabaki politikoek ekonomia oztopatzen dutelako– porrot egin dutela baieztatzen du Boronek liburuan, eta sozialismoa berpentsatzeko gakoak ematen ditu: “Ez dago eredurik imitatzeko –dio iraganeko errezeta sobietikoak gogoan– (...) sozialismoak Latinamerikan ezin du kopia bat izan, baizik eta gure herrien asmakizun heroikoa”. Bestalde, kapitalismoaren alternatiba aurrera eramateko oinarrizko bide-orria finkatzen du lan horretan argentinarrak, eta eztabaidarako apunteak ere plazaratzen ditu azkeneko partean.
Michel Collon idazle eta kazetaria ere hitzaldietan izango da
GITE gizarte ikerketarako taldeak Bilbon egingo ditu hitzaldiak, aste honetan Foru Artxiboan, eta ASKEk (Alfonso Sastre Kultur Elkartea) datorren astean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Hiltzadietan, Atilio Boron politologoaz gain, Michel Collon idazle eta kazetariak ere hitz egingo du. Collon kazetari belgiarra aditua da munduko hainbat gatazketan, eta besteak beste, hedabideek Yugoslavia edota Iraken emandako informazioen inguruan egindako kritikek egin dute ezagun.

TopASKEtak: amaiera “utopiari” buruzko zikloari

Aurtengo jardunaldiekin ASKEk kolofoia jarriko dio Utopiaren inguruan azken urteetan egindako gogoetei. Besteak beste Kubako parlamentuko Ricardo Alarcón edota Venezuelako Kultura Ministerioko kabinete buru Hector Soto izan dira gurekin (ikusi azken honi Argiak eginiko elkarrizketa.

Aurtengo TopASKEtetan, Atilio Boron eta Michel Collonez gain, hizlari izango dira Alfonso Sastre, Joxe Azurmendi, Nekane Jurado eta Carlo Frabetti.

Azkenak
Mutil-dantzak indartu eta babesteko deia luzatu du Plazara Dantzara elkarteak

Baztango lehen festak hastearekin batera, mutil-dantzak dantzatzera bultzatu nahi dituzte baztandarrak; hala adierazi dute Plazara Dantzara elkarteko kideek publikatu berri duten prentsa-oharrean. Aurreko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen eta horri... [+]


Gazako osasun zentroen %80 zerbitzuz kanpo dago

Gazako osasun sistema kolapsatzeko zorian dagoela jakinarazi du Osasun Ministerioak, erregai faltaren eta erasoen ondorioz. Urriaren 7tik 500 mediku eta 138 erizain hil ditu Israelek, eta 33 ospitale suntsitu. Rafah-tik 300.000 pertsonak egin behar izan dute ihes azken egunetan,... [+]


Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Hil egin da Lizarrako langile bat, gidatzen zuen kamioian istripua izan ostean

51 urteko garraiolariaren kamioia irauli egin da Ejea de los Caballerosen (Aragoi). 2024an hiltzen den 23. langilea da.


Eguneraketa berriak daude