Mutil-dantzak indartu eta babesteko deia luzatu du Plazara Dantzara elkarteak

  • Baztango lehen festak hastearekin batera, mutil-dantzak dantzatzera bultzatu nahi dituzte baztandarrak; hala adierazi dute Plazara Dantzara elkarteko kideek publikatu berri duten prentsa-oharrean. Aurreko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen eta horri eutsi nahi diote, beren herrietako ondare diren mutil-dantzak behar bezala baloratuz, erakutsiz eta transmitituz.


2024ko maiatzaren 15ean - 07:58
Irurita. Argazkia: Plazara Dantzara
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hemen duzue kaleratu duten testua:

2024ko Baztango herrietako bestak hasi dira eta Plazara Dantzaratik tarte hau aprobetxatu nahi dugu baztandar guztiei herrietako plaza guztietan gure herri kulturaren ikur eta ondare diren Mutildantzak dantzatzera. 2023ko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen bezala, 2024a plazak betetzeko eta gure kulturaren aberastasuna harrotasunez erakusteko urtea izatea nahi dugu.

Ez dugu atzendu behar gaur egun askatasunez plazan dantzatzeko aukera hori edukitzeko bide luze eta gatazkatsua egin dugula. Hala ere, bide hori irekia mantentzeko eta Baztango Mutildantzak bizirik irauteko ezinbertzekoa da gure herriko plazetan dantzatzea eta Mutildantzari gure kulturaren ondare bezala duen balioa aitortzea. Aitortza hori emateko ezinbertzekoa da azkenengo urteetan Mutildantzari egin zaion gutxiespen kanpaina gelditzea. Horretarako, gure herriko plazetan eta dantza eskoletan merezi duen tokia eman behar zaio.

Honengatik, lan hau ez da emakumeen eta mugimendu feministaren ardura bakarrik izan behar. Mutildantza herri ondarea denez herritar guztiena da hau bizirik eta aberats mantentzea. Beraz, bazterketarik gabe, lotsarik gabe eta boikotik gabe, Plazara Dantzara!

 


Irakurri gehiago: Baztan Euskal Herria Nafarroa
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.