"Berritzailea izan zaitezke aldamenean betiko jendea edukita"

  • Elektronika gutxiagorekin, baina ñabardurekin beti bezain kezkatuta. Hala etorri da <a href="http://ikergoenaga.com/" title="Ireki Iker Goenagaren webgunea leiho berri batean" target="_blank">Iker Goenaga</a> (Zizurkil, 1974) ...arteraino disko berriarekin. 2006ko Amorruaren lekukoa hartu duen lan honetan, soinuaz gain, musikaria diskoaren fabrikazioaz ere arduratu da, Ez dakienak baleki zigilu propioarekin kaleratu baitu.
Iker Goenaga
Iker GoenagaDani Blanco

Inoiz entzun izan dizut momentu onetan ez duzula soinuaren beharrik. Laugarren diskoa duzu ...arteraino, eta hiru urte joan dira aurrekoa atera zenuenetik. Beheraldi gutxi tarte horretan?


Ez, momentuak dira: egun bateko beheraldia izan dezakezu, edo astebetekoa; eta ez zortzi hilabeteko depresio bat! Gainera, kanta guztiak ez dira egoera txarrean egindakoak... baina gehienak bai. Horrek bultzatzen nau sortzera.

Autoekoizpenaren bidea hartu duzu. Esplikatuko nolakoa den diskoaren prozesu guztia norberak eraman behar hori?


Ia urtebete pasa dugu nola argitaratu erabakitzen; grabatzen ere martxorako bukatu genuen, eta erabaki genuen irailera atzeratzea. Eskaintza bat bageneukan, baina baloratu ondoren erabaki genuen autoprodukzioa egitea. Niretzat dena berria zen: ez zen hartu eta, “orain hamabost egun dauzkat, grabatuko dut dena, eta argitaratuko dugu hemendik bi hilabetera”. Askoz konplikatuagoa izan da.

Baina, hala ere, autoekoiztea erabaki. Zergatik?


Beste alternatiba hoberik ez dudalako ikusi. Aurrekoak beti Elkarrekin atera ditut, eta orain ere eskaintza baneukan. Pasatzen dena da, musikaren mundua asko aldatu dela hiru urtean. Baina, asko diodanean da, asssko. Elkarren egoera orain dela hiru urte ez zen ona, baina orain askoz ere okerragoa da eta ez dago prest apustuak... Bueno, nirekin ez zuen sekulako apustua egiten, baina aukera ematen zidan grabatzeko, estudioan nik nahi adina denbora egoteko eta gauzak lasai egiteko. Eta hori, normala den bezala, estutzen joan da. Beraz, taldekide batek estudioa daukanez, gauzak lasaiago egiteko modua ikusi nuen.

Kaskoak jantzita entzuteko diskoa iruditzen zait, ñabardura asko antzematen zaizkio. Lasaitasun horren ondorioetako bat da agian?


Pozten naiz hori entzuteaz, produkzioa nik egin baitut! Baina nik uste aurreko diskoan ere antzekoa zela. Egia da beste bide batetik jo genuela: elektronika gehiago sartu genuen, Angel Unzu zegoen produkzio arduradun... Hor asko ikasi nuen: Angeli kanta bat ematen nion, ideia bat, eta berak forma ematen zion; gero biak elkartu eta ikuspuntuak bateratzen saiatzen ginen. Diferentzia da Angel Unzuk jotzen dituela gitarra akustikoa, elektrikoa, perkusioa, kantatzen du, baxu elektrikoa... Nik berriz panderoa, soinua eta teklatua. Beraz, imajinazioa gehiago landu behar dut, gitarra-joleari esan ahal izateko, “hau horrela egitea pentsatu dut”.

Taldearekin estuago lan egitea ekarriko zizun horrek...


Bai: tronpeta-jolearengana joan, eta tonua transportatzen ibili gara –si bemolen daukate beraiek–; txeloekin berdin, ez delako sol-eko klabean idazten. Esaten nien: “Nik soleko klabean idatziko dizut, horrela eta horrela egitea nahi dut...”. Grabaketarekin hasi aurretik bilera batzuk egin genituen, erabakitzeko autoprodukzioarena, moldaketak nola egin... Taldekideek argi ikusten zuten arduradun bat egon behar zela. Ezin genuela bakoitzak kanta bat etxera eraman eta nahi genuena egin. Esan genuen: “Ez, norbaitek ideia bat ekarri behar du, eta hori landuko dugu; baina egon behar da zerbait konkretua”. Unzurekin hitz egin nuen, baina oso lanpetuta zebilen. “Zuk egin behar duzu” esan zidan. Eta azkenean hartu nuen. Pozten naiz.


Bi kanta mota desberdinduko nituzke diskoan: ahotsa daukatenak eta instrumentalak. Bigarren horietan garapena bilatu duzula ematen du. Konposizio aldetik lan handia eskatu dizute?


Konposizioa baino gehiago, begiratzea eskatu dit: kanta batean instrumentu batek ez duela zertan gauza bera egin hasieratik bukaerara. Bilatu behar duzu, parte bera hiru aldiz azaltzen bada, zer erantsi lehenengoaren desberdina izan dadin. Unzuk esaten zidan: “Problema handiena da, Iker, norberak bere kantei hori egin behar dienean”. Ze, zuk sortu duzu. Ez zara objektiboa. Aldamenekoaren semeak gaizki egiten duenean errazago ikusten duzu, baina zurea denean... Beldurra ematen zidan hori nik egin beharrak. Baina hori da, azkenean: kantak A, B eta C parteak baldin badauzka, B eta C bi aldiz eta A hiru aldiz... “Zer egin behar diot nik honi hirugarren aldian nekagarria izan ez dadin?”. Eta horretan saiatu naiz.


Joseba Sarrionandia, Koldo Izagirre eta Gartxot Unsain daude hitzen egileen artean. Klasikoak dira honezkero zure diskoetan.


Nire lagunekin oso fidela naiz. Gustatzen zait, ez dakit, uste dut berritzea badagoela aldamenean pertsona berak edukita. Taldekideak ere betikoak ditut, eta ni seguru sentitzen naiz. Orain dela gutxi Entzun! aldizkarirako elkarrizketa batean esan zidaten: “Pasa duzu elkarrizketa guztia inguruan dituzunei eskerrak ematen. Zer, Iker Goenaga ez da nor bera bakarrik edo?”. Noski, gizaki guztiak gara nor, baina denok daukagu ingurune baten beharra. Nik behar dut, bai letragileen aldetik, bai musikarien aldetik... Babes hori oso inportantea da. Eta, noski, horrez guztiaz gain, beraien lana asko gustatzen zait.

Errazkin kanta eskaini diozu Mikel Errazkin zenari. Zer izan zen zuretzat?


Hemeretzi urterekin ezagutu nuen. Sorotan Belek maketa besterik ez zeukan, diskorik ere ez artean. Bera ezagutzeko aukera izan nuen, harreman ona sortu zen, eta Sorotan-en aurreneko diskoan grabatu nuen; zuzeneko batzuetan ere parte hartu nuen... Gero, bera bakarkako proiektuetan hasi zenean, beti deitzen zidan eta bere disko askotan parte hartu nuen. Pertsona bezala ere, harreman handia nuen. Bizitasun handia zuen, jenio handia, eta gauzak oso garbi zeuzkan. Eduki zituen gaixotasun eta gauza guztien gainetik ikasi zuen egokitzen: Sorotan Belen txirularekin eszenatokian saltoka ibiltzen zena izatetik, pasa zen hori guztia utzi, eta teklatua jotzen hastera; gero estudioa muntatu etxean, grabatzen ikasi, kantak sortzen gehiago saiatu, moldaketak... Bukaeran ere oso gaizki zegoen, eta hala ere, kristoren energia zeukan.

Irailaren erdialdean hasi behar genuen entseatzen disko hau grabatzeko; irailaren 1ean hil zen Xabier Portugal, Antxoko nire lagun bat; hilaren 5ean berriz, Mikel Errazkin. Eta bi kanta berri sartzea erabaki genuen: Errazkin eta Antxoko Portugal.

ASTEKARIA
2009ko azaroaren 01
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


Eguneraketa berriak daude