Musika herrikoia bihurguneetatik barrena zorabiatu, jatorria ahaztu arte

  • Josetxo Goia-Aribe ::La orquesta Jamalandruki

    autoekoizpena

    iraupena ::40´30´´

    prezioa ::15.50€

La orquesta Jamalandruki
La orquesta Jamalandruki
Goia-Aribe saxofoi jotzaile nafarrak ibilbide luzea du musikan, eta hau da berak konposatutako seigarren diskoa. Aurrekoen artean badira lan instrumentalak, baita Estitxu Pinatxo edo Maddi Oihenart bezalako abeslari hunkigarriekin grabatutakoak ere. Honakoan Ricardo Rebolledo Zubiarrain Jamalandruki magoa zenari omenaldia egiteko, haren izena jarri dio diskoari. Hamahiru pieza batu ditu, guztiak instrumentalak: musika herrikoia, ganbera musika, jazza, soula, Balkanetakoa eta balsa uztartuz, oso era apurtzaile eta abangoardistan. Tradizioa dauka abiapuntu, baina berau halako bihurguneetatik eramanez, zentzua eta sena erabat aldatzen dizkio. Emaitza oso ezohikoa da eta komertzialtasunetik urrun dago. Hala ere, zorionez, El País-en Chema Garciak egin dion kritikak adituen interesa piztu du.
Josetxo Goia-Aribe
"Beharrezkoa da haustea, bestela jai daukagu"

Diskoan ez dago instrumentu harmonikorik...


Haizezko lau instrumentu ditugu. Europan halako hainbat daude. Lau ahots hauekin gorputz harmonikoa sortzea erronka izan da, tema berriak, konponketa berriak… Piano, akordeoi, gitarra eta halako instrumentu harmonikoekin izaten den zilbor-hestea hautsi nahi izan dut gorputzak hala eskatuta. 8.000 metrotako gailur batera “estilo alpino” delakoarekin joatea bezalakoa izan da. Zama gutxi, liraina, zaila, pentagramaren sokak bere tokian.

Zein da Jamalandrukirengandik gelditzen zaizun oroitzapena?


Zintzotasuna, eskuzabaltasuna, bokazioa, artista izateko maitasuna.

Tradiziotik abiatzen zara eta berau hautsi egiten duzu. Hori helburua edo bidea da?


Nik ez dut, lanean ari naizelarik, sekulan helburuetan pentsatzen. Bestalde, edozein musika mota delarik beti tradizioa dugu. Hautsi, haustea... beharrezkoa da haustea, bestela jai!

Asko kostatu zaizu behar zenituen musikariak aurkitzea?


Bai, ez da erraza izan, deitu baino lehen ongi pentsatu behar duzu. David Herrington trompeta joleak lan bikaina egin du. Beste hirurak ezagunak ziren. Hala ere, zaila izaten da. Bilatu behar da partituran dagoen musikan sinesten duen musikaria, ez soilik jo dezakeena.

Bi egunetan “tranpa ezta kartoi barik” egoera puruan grabatuta... Nolakoa izan zen grabazioa?


Grabazioa denok zuzenean eta ia bi egunetan egin genuen. Giro onean eta kontent, espero baino lehen grabatu zen. Gero jo ahala grabatutakotik aldatzen goaz, zorionez.

Umorea ezinbestekoa da musikan?


Bai, beharrezkoa da. La Orquesta Jamalandruki lanaz batek baino gehiagok erraten du karikatura eta esperpento punttu bat badagoela musikan. Ongi etorri!

Zelako harrera izan du diskoak?


Vigoko Imaxinasons-en izan gara, eta urrian Son del aire-ra goaz. Gero bada Europan barrena bira bat oraindik sinatu gabea.

Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude