"Interneten miraria ugaritasunaren logikan dago"

  • David de Ugarte elkarrizketatzea bizitzaz hitz egitea da. Aro berriko filosofoa da, etorkizuna orainera ekartzen duen pentsalaria. Sare sozialei buruz aritu gara, jabetza intelektualaz, nazionalismoaz, enpresa eredu berriez.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Pentsalaritzat definitzen dute batzuek, ziberpunk eta ziberaktibistatzat besteek. Egia esan, curriculum zabala du 39 urteko madrildar honek. Sare sozialei buruzko hiru liburu idatzi ditu: 11M. Redes para ganar una guerra (2004), El poder de las redes (2005) eta De las Naciones a las Redes (2009), azken hori Pere Quintana, Enrique Gómez eta Arnau Fuentesekin batera. Aurki Filés: democracia económica en el siglo de las redes argitaratuko du –lanaren kopia jada sarean dago–. Bere liburu guztiak domeinu publikoari uzten dizkio, CC lizentziak garai berriko ultrakontserbadoretzat jotzen ditu eta Wikipediaren “kudeaketa demokratikoa”rekiko kritikoa da.

Sareko komunitateen erabilerak gure etorkizuna baldintzatu al dezake?


Komunitate birtualak “klusterrak” dira, beren barnean elkar konektatutako azpi-sareak, herri bateko koadrilak bezala. Ez dira “erabiltzen”, euren parte gara.

Koadrila klasikoekiko duten desberdintasuna da ez daudela lurraldeari lotuta, baizik eta nahitaezko ikuspegiei. Aldiz, euren kideen arteko harremanari eta konfiantzari dagokionez, antz handia daukate. Horregatik modernitatearen irudikarietatik –irudikari nazionala kasu– oso urrun dauden nortasunak garatzen dituzte. Benedict Andersonek nortasun nazionalei “irudizko nortasun” deitu zien, kide batek ez baitzituen besteak ezagutzen, irudikatu egiten zituen, idealizatu, azken finean abstrakzio bat baitzen. Hori ez da horrela gertatzen blog, e-posta eta antzerakoen bidez sortzen diren sare sozial birtualetan.


Beraz, nazionalismoak porrot egingo du? Munduko hiritar sentituko gara?


Nik ez dut “munduko hiritar” izaera horretan sinesten. Uste dut unibertsalarekiko enpatia senti daitekeela, baina nortasun erreal eta zehatzetik abiatuta.

Egia da baina, nortasun horiek gero eta zerikusi handiagoa dutela elkarbizitzaren esperientziarekin eta talde elkarrizketarekin, eta gero eta gutxiago lurralde batekiko irudizko harremanarekin.

Uste dut euskal nazionalismoan benetan interesgarria zera dela, nortasun errealen aldeko erreakzio bezala sortu zela –garai hartan nortasun horiek lokalak eta familia artekoak ziren–. Horregatik teoriko batzuek euskal nazionalismoa “tribala” izateagatik kritikatzen dutenean, nik bere arazoa juxtu kontrakoa dela argudiatzen dut. Tribal izaera hori, bakoitza nola deitzen den dakizun komunitate erreala da etorkizunarekin eta gauza zehatzekin lotzen duena; aldiz, XIX. eta XX. mendeko irudizko nazio izaerak iraganera lotzen du.

Horregatik, uste dut galdera ez dela nazionalismoak etorkizunean bere lekua izango duen –izango duela, nazionalismoen aroan nortasun erlijiosoek izan zuten bezala–, baizik eta gaur egun kategoria nazionalen barruan kudeatzen ditugun talde nortasun horiek nola eboluzionatuko duten.


Aurki Filés: democracia económica en el siglo de las redes liburua argitaratuko duzu. Zer da demokrazia ekonomikoa?


Edozer gauzaren produkzioak gauza materiagabeetan sortzen du bere balioa gero eta gehiago: ezagutza teknikoa, diseinua, sormena... Produktu gehiago sortzeak eta berritzeak brikolajearen antza du gero eta gehiago. Sareko esperientziak hain zuzen ere horretarako prestatzen gaitu. Baina sarean ezagutza sortzen den modua ez da hierarkikoa, kolaboratzailea baizik; ez da espezializazioan oinarritzen, espezializazio anitzean baizik.

Zer da demokrazia ekonomikoa? Hori onartzea. Dibertsitateak ere enpresaren barnean bizi behar duela onartzea. Mende honetan enpresa (kooperatiba) definitzen duena ez dela produktu bat edo produktu linea bat, baizik eta sostengatzen duen komunitateak ezagutza sortzeko, ikasteko eta esperimentatzeko duen gaitasuna.

Praktikan: hierarkia oso gutxi, batere ez, ez esateagatik; deliberazio birtual asko; bozketa oso gutxi; esperimentazio asko eta etengabeko ikasketa prozesua.

Zer da ziberaktibista izatea?


Sare banatuen munduan hitzak duen botereaz jabetzea da. Hori zaila da, Madrilgo M13koa, Frantziako azarokoa edo Greziako abendukoa ikusten ez duzun arte. Baina mugimendu bera bazegoen 2000. urtean Manilan Estradaren erorketa gertatu zenean, adibidez. Ziberaktibista izatea hiritar izatea da, ez uztea historia eta etorkizuna izan daitezen komunikabideek dioten hori, baizik eta gainontzekook egiten dugun hori.

Tekno-inperialismoa (egile eskubideak ordaintzea eta menpekotasun teknologikoa) edo ezagutza gizarteari itzultzea. Ez al dago erdibiderik, CC lizentziak esaterako?


Creative Commons (CC) lizentziek inolako lotsarik gabe diote arazoa konpontzeko, jabetza intelektualaren monopolioa dutenei noraino ustiatu nahi duten erregulatzen utzi behar zaiela. Abolizionismoa esklabotzaren aurka jartzen hasi zen garaian Lessig bezalako batek esklabotzaren irtenbidea nagusiei bitarteko neurriak aukeratzen uztea zela esan balu bezala da. Barregarria da.


Zergatik diozu CC lizentziak garai berriko ultrakontserbadoreak direla?


Jabetza intelektuala eremu guztietan defendaezina den une batean berau sostengatzen duten salbuespen juridikoak eta legeak zalantzan jartzen ez dituen sistema bat saltzen dutelako.

CC lizentziek aurreikusten duten “Aitortu” eta “Partekatu berdin” eredua ez al da sorkuntza jabetza publikoan uzteko modua?
CC lizentziek jabetza publikoaren aukera gutxi gorabehera onartzen dute, hori bai, zuzenbide anglosaxoiaren kategorien barnean. Arazoa da CC lizentziak sistema bat direla, ez zuzenbide eredu bat ezta lizentzia zehatz bat ere. Sistema horrek, eurek emandako datuen arabera, ez ditu eratorritako lanak onartzen kasuen %50 baino gehiagotan eta ez du “erabilera komertziala” ahalbidetzen kasuen %80 baino gehiagotan. Eta hori ez da inondik inora jabetza publikoa, “komunaren aldekoa”.

Jabetza intelektualaren erreforma behar dela esan izan duzu, lanak jabetza publikora ahal bezain azkar igaro daitezen. Nola eragin daiteke hori lortzeko?


Lobbya egin behar da, protestak eta boikotak egin behar dira eta noski honelako neurriak babesten dituen edozein alderdi politikoren alde egitea saihestu behar da: 18 urteko gazteak kartzelara bidali filmak jaisteagatik; generikoak debekatu eszipiente gehienak patentatuak daudelako; edo dirutza publikoa ordaindu zerbitzu publikoaren esku geratuko ez den softwarea erabiltzeagatik.

Nola ikusten duzu etorkizuna? Zein izango da Interneteko iraultza?


Sare banatuen eta beraz, boterea banatuta dagoen mundu bat sortzen ari da Internet. Hori da egiten ari den iraultza. Nahiago nuke garai hau gizateria askatasun eredu berrietan–“plurarkia” bezalakoak– sakontzen eta demokrazia ekonomia bezalako esparrutara eramatea zer zen ulertzen hasi den aroa bezala gogoratua izatea etorkizunean.
"Wikipediak munduaren ideologia eta ikuskera zehatza kontatzen du"
Wikipedian edonork idatz dezake, baina administratzaileek soilik daukate eskubidea aldaketak atzera botatzeko, artikuluak ezabatzeko, ezabatutako edukiak ikusteko, erregistratutako erabiltzaileen IPak blokeatzeko… Hainbat artikuluren kasuan egon izan da eztabaida, ideologia eta ikuspegi anitzen talkaren ondorioz eta edukiren bat ezabatua izan denean zentsura salaketak ere eman dira sarean. Duela pare bat urte David de Ugartek berak bizi izan zuen antzerako kasu bat. Norbaitek berari buruzko artikulu bat idatzi zuen, beste bat ez zegoen ados eta eztabaida korapilatsua piztu zen, bere izena eta biografia osoa zalantzan jarriz. Sarrera hura ezabatua izan zen eta gaur egun ez dago berari buruzko informaziorik Wikipedian, ezta eztabaida haren datu zehatzik ere.


Zer iritzi duzu Wikipediaz?


Ez naiz egia bakarraren ideia Modernoaren aldekoa. Interneten miraria ugaritasunaren logikan dago. Guztientzat dago lekua. Elite txiki burokratiko bati egia bakarra zein den erabakitzeko agintzea guztiz barregarria da, nahiz eta elite hori boluntarioa eta “eskuzabala” izan. Ez du zentzurik. Blog eta aldizkari asko izan ordez, egunkari bakarra izango bagenu bezala da; egunkari horretan argitaratuko dena erabakitzeko “aristokrazia parte-hartzaile” batek bozkatuko balu bezala. Hori da “urritasunaren sorkuntza artifiziala” deitzen dioguna.

Wikipedia gehiago da “testuingurupedia” bat. Hau da, munduaren ideologia eta ikuskera zehatza kontatzen du, ez ikuspegi unibertsala. Lerro editoriala dauka, eta ondorioz, bere mafia eta arbitrariotasun txikiak ere baditu. Pentsatu behar dugu testuinguru asko, “testuingurupedia” asko sustatu behar direla, blog edo aldizkari asko dauden bezala.

Mundu “wikipediko” batean, gutxiengoak –batera gehiengoa direnak–, ez lirateke egongo edo mespretxuzko orri-oin batera mugatuko lirateke.

Azkenak
‘The Lancet’ aldizkariaren arabera, Israelek 434.000 palestinar hil ditu 2023ko urritik: Gazako biztanleriaren %20

Iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du aldizkariak. Kalkuluen arabera, 2023ko urriaren 7tik egunean 732 palestinar hil ditu batez beste, Israelgo armadaren erasoen... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


Eguneraketa berriak daude