"10.000 euro ez da nahikoa hedabideentzat"

  • Nafarroako Hezkuntza Sailak kudeatzen duen Euskarabidea erakundeko zuzendaria da Azanza. Ekonomia krisiak eraginda diru iturriak ixtea izan dugu gai nagusia, batik bat, euskarazko hedabideek jasan duten murrizketa larria.
Xabier Azanza
Xabier AzanzaOnintza Irureta
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Ez dugu gure lana ondo saltzen” esan izan duzu. Zer daukazu saltzeko orain arteko jardunetik?


Urtebete daramat karguan. Nafarroako Euskararen Kontseilua desagertuta zegoen eta orain abian da. Kontseiluak eskatu dio Euskarabideari 2012ra arteko plan estrategikoa egiteko eta otsailean bukatuta egongo da. Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremanik ez zegoen eta orain erabateko lankidetza daukagu. Administrazioaren euskalduntzean, ulertzen dut euskalgintzako sektore bati iruditzea eman den urratsa kaxkarra izan dela, baina dekretua onartu denetik Nafarroako Gobernuko administrazioko lanpostuen %90etan euskara meritutzat hartuko da. Orain arte ez zen %10era iristen. Ez daukat zalantzarik legegintzaldi honetan horrelako adibide gehiago izango ditugula.

Zerk du urgentzia?


Europako Kontseiluak denbora darama esanez euskarazko irrati bat legalizatu beharra dagoela Iruñea inguruan. Espainiak urteak dira sinatu zuela Eurokarta. Nafarroako Legebiltzarrak duela bi urte onartu zuen mozioa eskatuz, ez Euskalerria Irratiaren legalizazioa, baizik eta euskaraz arituko den irrati bati lizentzia ematea. Gai horri irtenbidea eman behar zaio, hobe izango da guztientzat: emisorarentzat, entzuleentzat eta Gobernuarentzat berarentzat, azken honi ez baitio batere onik ekartzen irrati kateak lizentziarik gabe segitzea.

Beste gai bat errotulazioarena da. Hezkuntza kontseilariak Euskarabidea sortzerako esan zuen, eremu mistoan euskarak tokia izan zezan errotulazioaren kontua erreformatu egin behar zela. Azaroan presidenteak esan zuen euskararen presentzia indartuko dela kalean. Espero dugu laster hala izatea.

2009rako, euskarazko hedabideentzako diru-laguntzak ia ezerezean geratu dira.


Aurrekontua ez da 10.000 eurora iristen. Aldiz, Euskararen Legeak derrigortzen gaitu hedabideentzako planak egitera diru-laguntzak emateko. 1986tik Nafarroako Gobernuak hedabide horiei 300.000-400.000 euro inguruko laguntzak eman dizkie, eta beraz, zifra horietan ibili behar dugu orain ere. 10.000 euro ez da nahikoa. Konponbidea aurkitu behar da, zeren hedabideek, urtero bezala, laguntza batzuk jaso beharko dituzte.

Baina euro kopurua hori da. Egia da, zuk esana duzu beste moduren bat aurkitu beharko dela hedabideek diru gehiago izan dezaten.


Ezin gara iazko egoerara itzuli. 310.000 euroko aurrekontua zuten urte hasieran hedabideek, krisiaren eraginez izoztu egin zen diru-laguntza hori eta urtea amaitu arte, sei hilabetez, hedabideek ez zuten jakin kobratuko zuten ala ez. Gu egunero presionatuak sentitu gara. Azkenean, berandu ordaindu zaie eta... horrek ez du zentzurik.

Aurten ezin gara zulo berean erori. Euskararen Foru Legeak derrigortu egiten gaitu diru-laguntza planak egitera. Hori ezin da egin 9.000 eurorekin. Iaz krisiaren ondorioz 310.000 euroko aurrekontua 240.000ra jaitsi zen moduan, espero dezagun, lehenbailehen, gai izan gaitezela, 9.000koa 300.000ra igotzeko, edo 150.000ra edo 400.000ra. Baina azkar izan dadila eta azkar banatzeko aukera izan dezagula, hedabideak ez daitezen urte osoan dirurik izango den ala ez jakin gabe egon. Bestalde, Nafarroako Gobernua ere ez dadila presioak sufritzen egon, gero, azkenean, laguntzak emateko. Emango baduzu eman lehenbailehen.

Bilkura bereziren bat aurreikusita al duzue?


Otsaila hilabete garrantzitsua izango da, orduan jakingo dugu zenbat diru izango dugun. Nik uste dut dirua izango dela. Ez da zilegi hogei urtez laguntzak jaso eta Euskarabidea sortutakoan laguntzarik gabe geratzea.

Otsailean jakingo dugu orduan zerbait gehiago.


Nik uste dut baietz.


Ttipi-Ttapa telebistak ateak itxiko ditu urtarrilaren bukaeran. Desagertzen utziko al zaio?


Nafarroako euskarazko tokian tokiko bi telebistak, seguru nago, egoera ekonomikoaz kezkatuta egongo dira. Alabaina, Lurreko Telebista Digitalaren aroan herri telebistak egoera konplikatuan izango dira. Pentsatzen dut Ttipi-Ttapa telebistaren antzeko egoera izango duela Xaloa telebistak. Azken horrekin bilera egin genuen duela sei hilabete, ikusteko zein aukera dauden Lurreko Telebista Digitalaren esparruan.

Bestalde, saiatzen ari gara LTDren bidez ETB ikus dadin. Oraingoz ezin da lurreko telebista digital bidez ikusi, baina analogikoa desagertzen denean, uste dugu ikusi ahal izango dela.


Euskara elkarteak ere diru iturri murritzekin geratu dira.


Aurten aurrekontuen jaitsiera orokorra izan da, euskaltegiek, udalek... denek jasoko dute gutxiago. Iaz kultur elkarte denek diru portzentaia bera jaso zuten. Aurten hainbat irizpideren arabera banatuko dugu dirua, saiatuko gara neurtzen ekintza bakoitzak zenbaterainoko eragina duen euskararen erabileran.


Aukeraketa gogorragoa egingo duzue.


Kritikoagoak, selektiboagoak izan behar dugu dirua banatzerakoan. Iaz, esate baterako, bi hizkuntzetan museoa errotulatzeak eta musika kontzertuak diru kopuru bera jaso zuten. Kontzertua ondo dago, baina momentukoa da, bestea berriz iraunkorra.

Udaletako Euskara Zerbitzuetan, batik bat txikiak beldur dira biziraupenaz.


Eremu ez euskalduneko hainbat zerbitzu hedatzea pentsatu dugu. Tafallakoa eta Garesekoa inguruko herrietara zabalduko ditugu. Euskararentzat diru gutxiago egongo dela esaten da, baina ez dakit orain esan dudana inork esan dizun.

Bai, esan didate zerbitzuak hedatzekoak zaretela, baina hori egi bihurtzeko dirua ez ote den iritsiko beldur dira.


Ulertzen dut lanean ari diren zerbitzuak kezkatuta egotea. Orain irekitzen direnek baliabide gutxi izango dutela? Bada bai, euskarari eskaintzeko diru gutxi duen teknikaria izango dugu. Baina egoera ekonomikoa hobetzen denean, teknikariak hor segituko du eta uste dugu baliabide gehiago izango dituela.


TIL ereduaz zein iritzi duzu?


Kontseilariak esan du D eredua hilda dagoela. Horrekin batera esan du G eredua ere hilda dagoela, alegia, euskara ikasgai bezala ere irakasten ez den eredua. Hezkuntza Sailaren asmoa da ingelesa indartzea, gaztelania eta euskara oztopatu gabe. Elizondon jarriko da abian TIL eredua. Euskalgintzan ez da esaten, baina gurasoen erdiek aukeratzen duten ereduan euskararik ez da irakasten. Horientzako aukera izango da TIL eredua, euskara eta ingelesa elkarrekin izango dira-eta. Bestalde, euskara ardatz aukeratzen zuten gurasoek orain ere gauza bera egiten segi dezakete. Ingelesak ez du indarrik galduko eta honek ez dio euskarari eragingo.

Euskararen Legeak zenbaterainoko mugimendu aukera dauka, esaterako hizkuntza eremuen gaian?


Ni izendatu nindutenean, kontseilariak argi utzi zuen Euskararen Legea ez dela aldatuko. Eztabaidan dagoena da ea eremuz aldatu behar diren hiru-lau herri. Dena dela, Legebiltzarrak egiten duena ondo egina egongo da, baina badirudi ez duela borondaterik. Euskararen Legeak ez du ezer debekatzen, aldatu nahi badute aldatuko dute. Legearen barruan gauzak egiteko aukera dago.

Azkenak
Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


2025-09-04 | Karlos Zurutuza
Hizkuntzen museo txiki bat dago Parisen

Sena ibaitik metro eskasera egon arren, ez dago Mundolingua museoa aipatzen duen turismo gidarik. Kasualitateak baino ez gaitu eraman horra. Nolanahi, horrela aurkitzen dira, maiz, hiri baten sekretu gordeenak.


Magda Oranich i Solagran
“Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura”

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


María Chivite lehendakaria:
“Poliziaren abusuak eskala handikoak izan ziren eta garai batean baino gehiagotan gertatu ziren”

UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]


2025-09-04 | ARGIA
Erresuma Batuan 700 lagun atxilotu dituzte jadanik, Palestine Action taldeari babesa adierazteagatik

Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]


Mirentxu Loyarte hil da, euskal zinemagile aitzindaria

Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]


2025-09-04 | ARGIA
Hizkuntza politika “ausart eta berrituaz” eztabaidatuko dute TMeLaborategiaren udako eskoletan

Irailaren 9an eta 12an egingo dituzte udako eskolak. Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintzaren Laborategiak hizlari potenteak gonbidatu ditu, besteak beste, Iñaki Iurrebaso, Olatz Altuna, Jon Sarasua, Idurre Eskisabel, Josu Aztiria, Iñigo Urrutia eta Miren Zabaleta... [+]


2025-09-04 | Aitor Aspuru Saez
Sara Fantova
“Ez dugu film feminista edo bolleroa egin nahi izan, baina gure esperientzia hori da eta islatu dugu”

Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Eguneraketa berriak daude