Pasabide berdean barrena

  • Badago Hondarribia bat, arrantzale, hondartza, portu, harresi eta alde zaharretik at kanpotarrarentzat ezezagun agertzen dena. Ezezaguna bezain ederra. Ezusteko lasaia, otzana, barea.
Plaiaundi
PlaiaundiTeresa Sala
Txingudiko badia Gipuzkoan dagoen padura ingurunearen eredurik onena da. Hezegune berezia, balio ekologiko aintzatetsia duen espazio naturala. Gainera, hegazti mota askotako migrazio-bidean kokatuta egoteak babesleku garrantzitsu bihurtu du. Baina, horretaz guztiaz gain, itsaso, ibai, zibilizazio eta bizitza basatia hain gertu dituen ingurune honek lasaialdirako egiten du gonbita. Eta oso gertu, errepidea eta automobilak ikus badaitezke ere, ezinezkoa da beren hotsa entzutea, sakonegiak baitira ahate eta txorien joan-etorriak, zuhaitzen xuxurlak eta aintziren doinu samurrak.

Hiri eta industria garapenaren ondorioz itsasadarraren padura eremu zabalak desagerrarazi arren, Txingudiko Baliabide Naturalak Babestu eta Antolatzeko Plan Bereziaren aplikazioak hezegune honen eremu handi baten kontserbazioa ahalbidetu du. Eusko Jaurlaritzak onetsitako Plan Bereziaren helburua Txingudiko badia zaindu eta berriztatzea da, eremuan dauden ingurumen balioak eta bertako erabilpen beharrizanak bateratuko dituen eredu baten pean.
Jaitzubiako padura

Hondarribiko aireportura heldu baino lehentxeago, ezkerreko aldean, Amute auzoa dago. Bertatik jarraitu behar da Jaitzubiako paduretara iristeko. Distantzia laburra den arren, arrotzak behin behintzat galdetu egin beharko du, zuzeneko bideari eusteko. Tartean, badaude oinez datozen koadrilak, eta baita bizikletan lasterka abiatzen diren gaztetxoak ere. Baina ingurunea barea da, eta ez dirudi baretasun hori bortxatzeko gai den inor agertuko denik. Automobila mahastiz eta loraz inguratutako Beko Errota jatetxe entzutetsuaren aparkalekuan uztea dirudi egokiena, bertatik padurarantz doan ibilbidea hasteko.

Txango erosoa da, aldapa gutxi eta ingurune atsegina eskaintzen dituena. Bidean, bizpahiru baserri eta hesiz inguratutako txalet gutxi batzuk, sarreran “kontuz txakurrarekin” kartelak dituzten horietakoak. Bat-batean, zingira txiki bat eta beherago hezeguneak, kanaberaz, lokatzez eta hegaztiez zipriztinduak. Mariandreseneko zubia, Atontzolo izeneko gunea, San Joakin padura, Zarautzeneazpi hezegunea, San Joakin aintzira geza, Behatokia… 70,4 hektarea babestuak ditu Jaitzubiako ibarrak. Horietatik 38,1 babes berezikoak dira eta gainerakoak, aldiz, nekazaritzarako babestuak. Babes bereziko guneen berritzea 2003. urtean hasi zen, lurra itsasotik bakartzen zuten euste-hormen zati bat botaz eta padurari XVIII. mendetik lehorturik zeuden 25 hektarea inguru itzuliz.

Ibaitik itsasorainoko trantsizio naturalaren Txingudiko erakusgarri bakarra da Jaitzubia, eta Bidasoako padurak Jaizkibel mendiarekin uztartzen dituen pasabide berdea osatzen du.

Plaiaundi parke ekologikoa

Babes berezi gisa sailkatutako 23,4 hektareako eremua da Plaiaundi parke ekologikoa. Iruneko udalerrira abiatu behar da bertara iritsi ahal izateko. Lapurdirantz N-1eko 478. kilometrotik sarrera zuzena aurkituko du automobilez abiatzea erabakitzen duenak. Parkeko sarreran Txingudiko paduren interpretazio zentroa aurkituko du bisitariak. Han, informazio gune eta beste hainbat baliabide aurkitzeaz gain –besteak beste, gune natural honetan egiten diren ikerketa eta ingurumen hezkuntzako lanak zuzentzen dira–, hegazti, zingira eta landaretza miatu ahal izateko behatoki batekin egingo du topo bisitariak. Gomendagarria da bertatik ingurunea kontu handiz begiratzea, baina are gomendagarriagoa kanpora atera eta pazientziaz bidexkak jarraitu eta ezusteko ezkutalekuetan barneratzea. Isilik eta presa gabe ibiliz gero hamaika aukeraz zipriztinduko da txangoa. Apoarmatuak ager daitezke, ahateak, zisneak edo martin arrantzaleak; satitsuak, lur-saguak, apo lasterkariak edo ur-igelak. Ibilbidearen amaieran Hondarribia ikus daiteke, eta itsasoa. Tartean, ur geza eta gazia nahasten dituen pasabide berdearen mirariak.

Azkenak
Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Sara Torres. Potentzia eta desira
“Desirak ez du berezko objekturik: polimorfoa da, eta desbideratzera jotzen du”

Poesia-irakurraldi bat, jendaurreko elkarrizketa bat eta sei orduko tailer bat eskaini zituen orain bi aste Sara Torres idazle eta pentsalariak Gasteizko Artiumen, Trama programaren barruan. Ondoren, eskuzabal eta gertuko hitz egin zidan bere lanari buruz, igande arratsalde... [+]


Eguneraketa berriak daude