Rock urbanoaren lau zaldunak

  • The Zepo::Que suene el Rock’n’Roll

    autoekoizpena

    iraupena ::28´44´´

    prezioa ::5

The Zepo
The Zepo taldearen diskoa, Que suene el Rock'n'Roll
Mozkorraldian sortutako izena duen taldeak rock-and-rolla egiten du lehenengo lanaren izenburuak argi eta garbi erakusten duen moduan. Hernaniko laukote honek inguruari edo gaur egun gehiengoak egiten duenari jaramonik egin gabe, beraien apustua egin dute. Betiko rocka egiten dute, rock urbano deritzona, eta gaztelaniaz abesten diote rock-and-rollari, maitasunari, beti ondoan izan duten lagunari, parrandari, bizitzeko erari zein gertuko eta urruneko bidegabekeriei. Beraien jomuga Platero y Tú taldea da, baina hitz maltzurrenetan Extremoduroko Roberen ukitua antzematen da. Soloetan aberatsa da diskoa, eta heavy edota hard-rock klasikoenari –Thin Lizzy kasu– keinu asko egin dizkiote. Egia esan, Bilbokoak balira berezkoagoa egingo litzaidake egiten dutena, baina ze arraio, beraien aukera da.
The Zepo
«Euskara fonetikoki aberatsagoa da, baina guk nahiago dugu gaztelaniaz abestea; eta ez da gehiago saltzeko»

Rock-and-rolla desagertzear dago? Taldeek sofistikaziora jotzen dute?


Betiko rocka hor egongo da beti. Baina askok diote rocka egiten dutela eta emaitza entzunda ez nuke esango hori rocka soilik denik. Bestalde, ona da estiloak nahastea eta aberastea, baina guk nahiago dugu eskema tipikoa: soloak, duoak eta abar.

Jarraitzaile asko dituzue Hernanin? Berriaren Matraka gehigarriko Erokrazia zerrendan aurrenak zaudete, jendearen botoei esker…


Bai, egia da. Lagun asko ditugu eta jarraitzaileak ere bai. Baina, agian, lehenak egotearen arrazoia da gure webgunean Erokraziarako lotura daukagula. Horri batu beharko zaio, gaztelaniaz abesten dugunez, badagoela jendea Matraka irakurri gabe bozkatzera sartzen dena.

"Garagardoarekin dutxatu eta nahi dudan guztia edaten dut. Eta lurrean dauden loreak ere erretzen ditut…". Rock-and-Rollak hain bizitza mota golfoa darama berarekin?


Gauez ibiltzea, alkohola edatea, erretzea, kalamua… gazte askoren bizitzan daude, eta baita gurean ere. Ez gara golfo bakarrak. Gure kasuan rocka gure salbazioa da, gure bidea.

Askotan justifikatu beharra daukazue gaztelaniaz abestea aukeratu izana?


Beno, askotan galdetzen digute ea zergatik ez dugun euskaraz abesten. Seguruenik ingelesez abestuko bagenu, ez ziguten ezer esango. Guk oso argi daukagu hemengoak garela eta guk euskaraz hitz egiten dugu, baina gehien gustatzen zaizkigun taldeak rock urbanoa deritzona egiten dutenak dira. Gainera, euskara fonetikoki aberatsagoa da, baina guk nahiago dugu gaztelaniaz abestea; eta ez da gehiago saltzeko.

"Umeak ginenean beste zerbaitekin amets egiten genuen, amestea delitua ez zenean…". Dagoeneko amets egitea ere delitu bihurtu da?


Neurri batean bai. Normalean ez dugu salaketa edo politika daukaten hitzik idazten, baina halabeharrez euskaldunak gara eta hori da bizi duguna.

Azkenak
Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois talde ultrako kideen kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Euskara erabiltzeagatik kazetariak berriz ere haserre futboleko prentsaurreko batean

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan: pikete eta mobilizazioekin hasi dute eguna irakasleek

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Sara Torres. Potentzia eta desira
“Desirak ez du berezko objekturik: polimorfoa da, eta desbideratzera jotzen du”

Poesia-irakurraldi bat, jendaurreko elkarrizketa bat eta sei orduko tailer bat eskaini zituen orain bi aste Sara Torres idazle eta pentsalariak Gasteizko Artiumen, Trama programaren barruan. Ondoren, eskuzabal eta gertuko hitz egin zidan bere lanari buruz, igande arratsalde... [+]


Eguneraketa berriak daude