Gero eta tigre gutxiago

  • BioScience aldizkariak egunotan argitara eman duenez, tigre basatien lur-eremuak murrizten ari dira eta horren eraginez populazioa galtzen ari da. Pantera tigris espeziea garai batean bizitoki zuen eremuaren %93tik desagertu da. Atzerakada horren erdia azken hamar urteotan jazo da gainera.
5.000 tigre basati baino ez dira geratzen eta datozen urteetan arrisku handiagoei egin beharko diete aurre. Mehatxu nagusia Txinak iragarri berri duen asmoan datza, hots, tigreak nekazal etxeetan hazteko baimena eman izana, animalien hainbat gorputz atal merkaturatzeko. Iragarki honek debekatutako ehiza areagotuko duela uste dute adituek, ezin jakingo delako tigre zango bat animalia basati batena edo etxaldean hazitako batena ote den.

Bestalde, tigreek eremu zabalak behar dituzte ugaltzeko eta lurralde babestuak txikiegiak dira. Arazoa arintze aldera babesguneen arteko korridoreak zabaltzen ari dira India eta Nepalen. Pasagune natural horiek Errusiarantz luzatzeko premia azpimarratu dute naturzaleek, banandutako tigre populazioen arteko loturaa bermatzeko.

Tximeleten ihesa

Gautxoriei ihes egiteko tximeleta mota batzuek tximeleta toxikoek emititzen dituzten ultrasoinuak imitatzen dituzte.

Harrapariengandik babesteko ezagun da animalien artean toxikotasuna iradokitzen duten kolore biziak erakusteko estrategia. Toxikoak izan ez arren itxura egitea nahikoa babes izaten dute zenbait espeziek. Gaueko tximeletek, izenak berak dioenez, gauez –ilunpetan alegia– ibiltzen direlako, ezin dute koloreen ‘trikimailua’ erabili arerioak uxatzeko. Horregatik hainbat tximeleta toxikok egiten dituzten ultrasoinuak kopiatzen dituzte, berez ez duten arriskuaz ohartaraziz.

Aurreneko aldia da defentsa mekanismo hori badela frogatu dutena. Aurkikuntza AEBetako Wake Forest Universityko Jesse Barbers eta bertako irakasle William Conner-ek egin dute, kamera infragorri eta ultraazkarra erabiliz gautxori eta tximeleten arteko ehiza irudi eta soinuak grabatzeko.

Sistema horren bidez konturatu dira gaueko tximeletek barne-belarriaren bidez, bere harrapariek emititzen dituzten ultrasoinuak entzuteko gai direla eta gainera erantzun ere egin dezaketela, gautxoriei zein espezietako tximeleta duten aurrean ‘abixatzeko’.

Ikerlariek esan dutenez, litekeena da beste espezie batzuk ere erabiltzea ultrasoinu imitatze teknika. Eta oraindik frogatu ez duten arren erleek, hontzek, eta sugeek erabiltzen dutela uste dute.

Azkenak
Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Eguneraketa berriak daude