Besteen pozoia erabiliz

  • Suge askok pozoia du eta harrapakina hozkatzean pozoia sartzen diote. Sistema horrek animalien munduan bizirauteko aukera handiak ematen dizkio sugeari. Baina zer gertatzen da pozoirik ez duten sugeekin?
     
    Virginiako Norfolk-en (AEB), Old Dominion unibertsitateko Deborah Hutchinson eta Alan Savitzky hepetologoek –suge ikerlariak– pozoirik gabeko suge batzuen portaera aztertu dute. Hain zuzen ere, Rhabdophis tigrinus Asiako sugearen ohiturak behatu dituzte eta batez ere horrek jaten duen apo pozoitsuarekiko erlazioa.
     
    Aipatu sugeak apoa jatean honen toxinak baliatzen ditu harrapakariengandik defenditu ahal izateko.
     
    Antza, sugeak apoa jatean honen toxinak lepoko guruinetan gordetzen ditu bere burua arriskuan ikusten duenean askatzeko.
     
    Ornogabeetan sarritan gertatzen da espezie batek besteari toxinak lapurtzea. Hori egiten badakite intsektu eta bare mota askok, adibidez. Baina ornodunetan oso gutxitan atzeman da aipatu portaera duen animaliarik, eta are gutxiago suge mota honek eta apo pozoitsuak duten antzeko hartu-emanik.
Ikerketa Japoniako irla batzuetan garatu dute. Irletako batean oso apo gutxi dago; beste batean, berriz, erruz aurki daitezke. Era berean irla horietako sugeen pozoi-maila ere oso desberdina da batean eta bestean; eta portaera ere desberdina da. Pozoi gutxi duten ofidioek pozoi asko dutenek baino azkarrago egiten dute ihes arriskua sumatzen dutenean. Apoengandik beneno dezente hartutako sugeek arriskuei aurre egiteko joera handiagoa dute.

Oso salamandra aurreratua
Bordeleko (Frantzia) unibertsitateko Jean Marie Cabelguen eta Lausanako (Suitza) Institutu Politeknikoko Jan Auke Ijspeert ikerlariak Salamandra robotica deitzen dena sortu dute orain milioika urte uretik lehorrera igaro ziren izakien nondik norakoak hobeto ulertu nahian. Probak Genevako lakuan egiten ari dira eta eraikitako robotak sare neuronal konplexu bat du bere baitan.
 
Robotak era batera mugitzen ditu bere gorputz atalak uretan eta lehorrean beste era batera. Baina ikerketaren helburua uretatik lehorrera igarotzean salamandraren mugitzeko moduaren transformazioa aztertzea da.
 
Gorputzaren mugimenduek muskulu batzuk besteak baino gehiago garatzea dakar, ezinbestean. Prozesu horren ezaugarriez jabetuta hobeto ulertu ahal izango dira lehorreratu diren animaliek hartu dituzten itxurak eta portaerak.

Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude