Aspaldiko rock-and-rolla berpizteko ahalegina

  • Los Cretinos ::Arranca el coche!

    autoekoizpena

    iraupena ::19’37’’

    prezioa ::10€

'Arranca el coche!' diskoa
Arrasateko hirukote honek bospasei urte daramatza rock-and-rolla Debagoienean zabaltzen. Surf, garage eta aspaldiko rock-and-rolla dute abiapuntu, eta hortik aurrera beraien soinu propioa lortzen saiatzen dira, erritmo iluneko abesti itsaskorrak idazten. Are gehiago, penintsulako rock berezkoena ere oso presente dute beraien kantuetan, dela Burning, dela Loquillo. Talde batekin urteetan aurrera egiteak dituen zailtasunak oso ondo ezagutzen dituzte, orain dela gutxi bi kide galdu dituztelako. Hala ere, baxu jotzaile berri batekin indartuta eta gogotsu daude. Hain gogotsu, orain arteko mugetatik kanpo gero eta gehiago aritzeko asmoa dutela. Apirilean bertan Ingalaterran arituko dira hainbat kontzertu ematen, eta une honetan honako diskoa aurkezten dabiltza aukera duten leku guztietan.
Jaime Lizarantzu - Los Cretinos
«Modan dagoena ez da rock-and-rolla; modan dagoena errazena da, diskoak eta larruzko txupa erostea»

Arranca el coche! diskoa etapa baten bukaera edo beste baten hasiera da?


Guztiaren hasiera da. Makilakada ugari jaso ditugu orain arte, baina hortik aurrera egin ahal izateak askoz gehiago motibatu gaitu. Horrez gain, orain arte Debagoienetik kanpo oso gutxi jo dugu; eta hemendik aurrera kanpora joko dugu gehiago.
Denbora gutxian bi taldekide galdu dituzue, baina batu zaizuen baxu jole berriarekin soinu trinkoa lortu duzue…
Bai, Alexis gogoz dabil esku hartzen. Iniziatiba eta gogoa zeukan taldekide bat behar genuen, eta berak Cretinosen garra berpiztu du. Gainera, jarrera eta harrotasuna berezkoak ditu.

Hortaz, hirukote gisa gustura zaudete edo beste kideren bat lortu nahi duzue?


Gustura gaude, baina teklatu jotzaile batek mesede handia egingo liguke. Azkeneko sasoian abestiak teklatuarekin janzten aritu ginen, eta ildo horretatik jarraituko nahiko genuke. Hortaz, norbaitek interesa badu, jar dadila gurekin harremanetan.

Askok diote rock-and-rolla modan dagoela, baina egia esanda, asko borrokatu behar da aurrera egiteko eta zuek, beste askok bezala, diskoa zuen kontutik ekoiztu behar izan duzue…


Rock-and-rolla modan dagoela diotenek ez dakite halako proiektu bat aurrera eramateak zenbat denbora eskatzen duen. Modan dagoena errazena da: diskoak eta larruzko txupa erostea.

Jaime, nola moldatzen zara Los Cretinosentzako eta zure bakarkako proiekturako kantak idatzi eta bereizteko?


Ordu asko egiten ditut gitarrarekin, eta ehunka ideia izaten ditut. Sentimenduetaz eta kontu pertsonaletaz idazten dudanean, niretzat uzten ditut; besteak, talderako gordetzen ditut.

Eta nola nahiago duzu, bakarka edo taldearekin?


Bakoitzak bere xarma du. Biak uztartzen ditut. Bakarka askatasun handiagoa daukat; taldearekin, berriz, kantuek indar handiagoa hartzen dute, eta taldean lan eginez asko disfrutatzen dut.

ASTEKARIA
2007ko martxoaren 25a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude