Bide Ertzean: «Sinetsi nahi dugu musikak pentsarazteko eta injustiziak aldarrikatzeko balio duela»


2021eko uztailaren 27an
Diskoaren soinua oso garbia da eta funtsean pop-rocka egiten duzue, baina moldaketa eta ñabardura asko sartu dituzue, emaitza asko aberastuz.
Beste diskoetako maketak sofistikatuagoak ziren. Oraingoan kantuak ia biluzik eraman ditugu eta asmoa zen hori errespetatzea, baina estudioan jantzi egin ditugu gure musikariek irizpide artistiko zabala dutelako Hala ere, oreka mantendu dugula uste dugu, kantua jarri dugu aurretik.

Imanol, zure ahotsa etxeko marka bereizgarria bihurtu da, eta erregistro gehiago hartu dituzu...
Konplexuak izan ditut eta orain pena ematen dit hasierako diskoak gehiago ez landu izanak. Orain konfidantza handiagoa dut eta gusturago nago. Kaki Arkarazok eta taldekideek asko lagundu didate.

Besteak beste, perkusioa modu bitxian tratatu duzue.
Abesti batzuetan filtroa erabili dugu, baina Karlosek musika asko entzuten du, eta arriskua bilatzen du. Bide Ertzean ez da asko arriskatzen duen taldea. Kontraste horiek ondo egiten diete abestiei.

Lan honetan zuen kazetari sena indartu duzue. Zaila izan da familian atzera egitea? Zer da gehien hunkitu zaituztena?
Zailena izan da familian hainbeste denboran isilpean egon dena azaleratzea. Ez zuten sufrimendua gogoratu nahi, baina korapiloa askatu dute. Zer gertatu zen, zer ondorio ekarri zizkion familiari... Guztia liburuxka batean batu dugu. Terapia bat izan da. Gehien harritu gaituena da gerra bezain gogorra edo gogorragoa izan zela gerraren ondorengoa. Adibidez, amona alargun gelditu ondoren erbestera joan zela umeekin lana bilatzera.

«Kantu bete hegazkin gidatuko dut». Kantuek eta musikak oraindik indar handia dute?
Hala uste dugu. Gerran kantua arma zen, psikologikoa-edo. Sinetsi nahi dugu musikak pentsarazteko eta injustiziak aldarrikatzeko balio duela. Musikak bi aldeak ditu: dibertimendua eta errebindikazioa. Kasuan kasukoa aukeratzen dugu.
---------------------------------------------------------------------------

Bide ertzean Non dira
Gaztelupeko hotsak
Iraupena: 19'35'' 14,45 euro

Intentsitate bereziko pop-rock eder eta samurra

Tolosako boskoteak bidean geldiunea egin du atzera begiratzeko eta historiak, beste askori bezala, Ubedatarrei »taldeko arima diren anaien sendiari» zor ziena desenterratu eta aspaldiko korapiloa askatzeko. Disko honek 36ko Gerra, sasoi hartako eta ondorengo bidegabekeria eta sufrimendua ditu ardatz. Musikari horien aitona eta birraitona dituzte abiapuntu, baina belaunaldi oso bat gogoratu eta omendu nahi dute. Hori guztia luxuzko soinu eta instrumentariak dituen disko hunkigarrian batu dute. Artifizio handirik gabeko pop-rock kantu eder eta samurrak egiten saiatu dira, baina horiek intentsitate berezia hartu dute. Bestalde, badira pieza ilunagoak, rockeroago-biziagoak, edota kutsu orkestrala dutenak ere. Ñabardura txikiz josita dago diskoa, eta horrek izugarri aberasten du emaitza.


Azkenak
Israelek beste mediku palestinar bat hil du torturapean

Azken urtean Gazan gutxienez 60 pertsona hil dituzte sionistek torturapean, horietariko hiru medikuak, eta beste 1.000 osasun langile baino gehiago hil dituzte, Gazako Osasun Ministerioaren arabera. Osasun sistemaren aurkako eraso “sistematiko eta berariazkoa” salatu... [+]


Trenetik salto egin nahi

Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.


2024-09-23 | Nagore Zaldua
Adiorik ez, J.

A ze fauna! atalaren lehen denboraldian, olatuz-olatu hainbat  itsas izaki aurkeztu dizkizuet txoko honen traineruko kareletik. Ordea, bigarren denboraldiko nire lehen artikulua lagun bati gorazarre egin eta bere lanaren garrantzia  azpimarratzeko erabili nahi dut:... [+]


2024-09-23 | Garazi Zabaleta
Birika permakultura
“Lurra lantzen hasi aurreko diseinua gakoa da permakulturan”

2014an sortu zuten Birika Permakultura proiektua Leioako lursail okupatu batean. Jurgi Uriarte Idiazabalek eta beste bi kidek jarri zuten martxan egitasmoa. “Lursail hartatik bota egin gintuzten gerora, aparkalekua egin behar zutelako, eta, etenaldi baten ondoren, bakarrik... [+]


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak aurtengo agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


Komunikazio-bitartekarien I. topaketak
“Komunikazio zailtasunak dituzten pertsonen beharrak ia ezezagunak zaizkigu”

Ikusgarritasun gutxi dute gure gizartean komunikazio zailtasunak dituzten pertsonak eta bizi dituzten oztopoak. Ezezaguna da esparru horretan aritzeko formatzen diren komunikazio-bitartekarien lana: zailtasunak dituzten pertsonek beren gaitasunak garatu ditzaten laguntzen dute,... [+]


Gaztetxe eta gazte asanbladen topaketak:
“Azken urteotako desadostasunek gaztetxeen eraldaketarako gaitasuna eta erakargarritasuna gutxitu dute”

Euskal Herri mailako topaketak antolatu dituzte hainbat gaztetxe eta gazte asanbladatako gaztek urriaren 19rako, Leitzan (Nafarroa). Mugimenduaren egoeraz eta egitekoez hausnartu, elkarren artean saretu, eta borrokarako indartzea dute helburu. Idatziz erantzun diete ARGIAren... [+]


2024-09-23 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren kurkubitatik plastikora

Plastikoan bilduta saltzen dizkigute zuritutako sagarra, mandarina, ahuakatea eta abar. Eta ez gaitu lotsagorritzen.


2024-09-23 | Garazi Zabaleta
Bero latzaren aurrean hiriak birnaturalizatzeko beharra

Euskal Herriaren zatirik handiena klima zonalde epelean kokatuta egon arren, Arabako eta Nafarroako hegoaldean ez ezik, edonora hedatzen dira udako bero bolada latzak. Eta, dirudienez, klima aldaketarekin okerrera eginen du egoerak –edo egiten ari da, honezkero?–... [+]


2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Eguneraketa berriak daude