Zer da: Pentsio ez kontributiboa


2004ko uztailaren 11n
Erretiroan eta premiazko egoeran dauden herritar guztiei ematen zaien pentsioa da. Haren baitan sartzen dira diru-laguntza bat, laguntza mediko eta farmazeutikoa, eta bestelako zerbitzu sozial osagarri batzuk. Horrelako pentsioa jaso dezakete Segurantza Sozialari inoiz kotizatu ez diotenek edota langile-denboran pentsio "kontributiboa" deritzona jasotzeko eskubidea izateko behar adina kotizatu ez diotenek »gaur egun, beharrezkoa da gutxienez hamabost urtez kotizatu izatea». Pentsio ez kontributiboa jasotzeko eskubidea dute Espainiako Estatuko herritarrek eta, beste herrialderen bateko nazionalitatea izanik ere, egoitza legala han dutenek, betiere baldintza hauek betetzen badituzte: behar adinako diru-sarrerarik ez izatea »kobraturikoak ezin dira urtean 3.762 eurotik gorakoak izan», eta 65 urte edo gehiago izatea. Baliaezintasunagatik kobratzeko beharrezkoa da 18 urte edo gehiago eta 65 baino gutxiago izatea eta %65eko edo gehiagoko elbarritasuna edo ezgaitasuna izatea. Baliaezintasunagatiko pentsio ez kontributiboak kobratzeko eskubidea erkidego autonomoek aitortzen dute, nahiz eta haien finantzazioa Estatuko Aurrekontu Orokorren kargura izaten den. Aurrekontuen Legean ezartzen da pentsio horien zenbatekoa. Orain artean, erkidego autonomoek kopuru osagarriak bakarrik eman diezazkiekete beren pentsiodunei.


Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude