EZKIO-ITSASO

  • Horrela, datozen hiru astetan Urola Garaiko herriak bisitatuko ditugu, haren historia, monumentuak eta bisitariari eskaintzen dioten lurralde oso bat museo bihurtuta. Ezkio-Itsasoren ondoren Legazpi, Urretxu eta Zumarraga azalduko dira orri hauetan. Ibilaldia has dezagun bada herri bikoitz honen lurraldea ezagutuz.

2003ko martxoaren 30ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Bi herriek 1965. urtean bat egin bitartean, Ezkiok eta Itsasok bakoitzak bere historia izan zuten. Lehena, herri txiki bat izanik, 1385ean Urretxuko hiriari gehitu zitzaion, baina geroago eta zenbait auzien ondoren, 1441ean Segurari gehitu zitzaion. XVI. mendean dagoeneko Ezkio herri independiente gisa agertzen da. Itsaso izena lehendabiziko aldiz XIV. mendean azaltzen da Enrique III. erregeari zuzendutako zedula batean.

Ezkio izena denen ahotan ibili zen 36ko Gerra Zibilaren aurreko urtetan, bertako zenbait biztanlek ikusi zituzten Ama Birjinaren balizko agerpenengatik. 1931tik aurrera milaka lagunek bisitatu zuten Anduagako zelaian, espasmoak, histeri erasoak eta konorte-galtze pasarteak etengabe eman ziren. Eskuindarrek gertakariok erabili nahi izan zituzten gobernu errepublikanoaren aurka, eta afera honek hartzen zuen itxura ikusita elizak berak 1933an gaitzetsi eta debekatu zituen bertan ematen ziren fededunen kontzentrazioak.

Azkenik, 1968. urtean, Ezkio eta Itsaso elkartu ziren, Ezkio-Itsasoko udalerria sortuz. 1977.eko martxoaren 8an aldiz, gertakari latza gertatu zen Itsasoko lurretan, Sebastian Goikoetxea eta Nikolas Mendizabal guardia zibilen kontrol batean tirokatu eta hil zituztenean.
Bertako seme ilustreen artean Fernando Etxaluze nabarmentzen da, armada nazionaleko mariskala, guda eta itsas auzitegi ministraria izan zena.


Herriak bisitatuz

Gure ibilbideari hasiera emango diogu GI-632 errepide ondoan gelditzen den Alegi auzoan geldiunetxo bat eginez, Armagindegi baserriaren aurrean Gipuzkoan osoki mantentzen den pikota bakarra aurkituko dugulako, Itsasoko gurutzea deitzen dena, hain zuzen ere. Anduaga auzoan beste pikota bat badago, baina hura osagabe dago. Gogora dezagun pikota hauek Erdi Aroan tortura tresna gisa edo gaizkileak zigortzeko erabiltzen zirela, bertan zigortua lotzen zelarik auzokideen irainak eta laidoak pairatzeko asmoz.

Alegi auzoko Madalena eliza erromesen ospitale izan zen eta inguruko neska gazteak eta ez hain gazteak bertara joaten ziren amabirjinari senargaia topatzeko eskatzera. Eliza alboan utzita, Itsasorako igoerari ekingo diogu errepideko bihurgune zorrotzak eginez. Herrira sartu baino lehen latsagia ikusiko dugu bidearen eskuinaldean.

San Bartolome elizatik Aizkorri aldeko ikusmira ederra izango da, bertako atari erromanikoa bezain zoragarria. Erretabloa aldiz XVI. mendekoa da eta dorrea XVII.eko amaierakoa. Itsasoko elizak beste sekretu zenbait gordetzen ditu bere barnean, hala nola atearen aurreko paretan aurkituko dugun zortzi puntako gurutze bitxia, elizan sartu baino lehen neska-mutilek ukitzen zutena, babesa sentituko balute bezala. Kanpandorreko burdinazko erlojua 1763. urtean jarri zen eta geroztik urtero arazoak eman zituen gaizki funtzionatzen zuelako; hala ere mirari txiki bat da gaur egun ere oraindik martxan ibiltzea. Itsason eguzki erloju eder bat ere badago eta hilerria pasatu ondoren bidezidor batek Kizkitzako ermitaraino eramango gaitu. Bitxia da kostaldean eta itsas gizonen artean barnealdeko ermita honek duen ospea. Agian itsasontziak eraikitzeko bertako basoetako egurraren kalitate onagatik izango zen edo beste batzuek esaten duten bezala eta sinestezina bada ere,(itsasotik urruti dago), ermita hau itsasargi gisa erabiltzen zelako. Edozein modutan ere, gaur egun ikusten dugu Kizkitzako Andra Maria itsasontzi zahar baten erreprodukzioaren gainean. Hala ere, Andra Mariaren irudi zaharra Gerra Karlistetan desagertu zen.

Kizkitzako ermitan erromeria ospatzen da irailaren 8an eta irailaren 7ko gauean itsasotik ikusten omen den argia pizten da.
Ezkio-Itsason ere beste ermitak badira, Santa Marina ermita Ezkion eta San Lorentzokoa Itsason adibidez.
Azkenik, Itsasoko plazaneta udalaren beheko aldean topatuko dugun ostatuan hamaiketakoa edo bazkari bikainak hartzeko aukera paregabea daukagu bertatik bista ederrez gozatzen dugun bitartean.

Itsaso bisitatu ondoren itzuliko gara etorri garen bidetik eta errepide nagusitik Anduaga auzora iritsiko gara. Gaur egungo kultur etxea Santaluzizar izeneko benta zaharra izan zen eta honen aurrean Ezkio-Itsasoko bigarren pikota altxatzen da, Alegikoa ez bezala hau osorik ez badago ere. Anduagan jarraituz Santa Luzia eliza topatuko dugu, oso ospetsua bere inguruan, XVIII. mendera arte Santa Luziako feria ospatzen zelako. Geroago feria Urretxura eraman zen hiri babestua zelako eta gaur egun ezagutzen dugun jai girotsuan bilakatu zen.

Ezkiora iritsiko gara Igartubeiti baserri zoragarria bisitatu ondoren. Ezkion San Migel eliza daukagu ikusteko, XVI. mendeko erretaula platereskoa eta gotiko estiloko ataria dituena. Herriko kale bakarraren beste aldean Andra Mariren gurutzeak Urola bailararako antzinako bidea erakusten digu.


Ibilaldiak

Itsaso eta Ezkiok ibilbide interesgarriak egiteko parada eskaintzen dizkigute bi herri hauek magala eman eta babesten dituzten mendietan zehar. Gure mendi ibilbideak bai Ezkio eta bai Itsasotik has baditzakegu ere, Azpeitirako bidean topatuko dugun Mandubiko Benta izango da abiapunturik erakargarriena Izazpiraino eramango gaituen mendilerroa zeharkatzeko. Mandubiko lepoa antzinatik famatua da, inguruko basoetan bertatik pasatzen ziren erromesak erasotzeko gordetzen baitziren lapurrak. Gerra Karlistetan borroka gogorren lekuko izan zen.

Lepotik mendebalderako bidea hartuta pistatik, Mandubi Zelaiako trikuharria pinuen basoan gordeta utziko dugu ezkerrean. Pixka bat aurrerago Kizkitzako ermitarako igoerari ekingo diogu. Kizkitzak eskaintzen digun atsedenaldirako parada ustiatu ondoren, Iparmendebaldera joz Arrobiazpiko lepoa iragan ondoren, Arrobiaga mendira igoko gara. Jarraian, aukera badugu, Berotegi mendiko tontorrera ere helduko gara edo bestela, eskuineko bidetik zeharkatuko dugu.
Edozein modutan Atxurzagako lepora iritsiko gara. Inguruko biztanleek lepo honetan ospatzen zituzten behialeko batzarrak eta Gerra Karlistetan bataila gogor bat gertatu zen leku honetan, karlistentzat galera handiak eragin zituena. Lepo honetatik Izazpirako igoera gogorra ere hasiko dugu, 330 metroko desnibela gainditu behar dugu-eta. Hala ere, igoerak merezi du, bertatik eskaintzen zaigun ikusmira paregabea baita. Urola bailara osoa menperatuko dugu, baita Aizkorri eta Aralar aldekoa ere edota itsasaldeko bista

Igartubeiti baserria, bost mendetako bidaia

Ezkiorako bidean, kilometro batera Igartubeiti baserriaren zurezko aurrealdearekin topo egingo dugu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1993an erosi ondoren zahar-berritze lanak egin ziren XVI. mendeko baserri honetan. Lehenbizi baserria piezaz pieza askatu ondoren, egurra garbitu, tratatu eta berriro eraiki zuten. Baserria industerakoan Erdi Aroko etxola baten aztarnak aurkitu zituzten. 1530ean baserria eraiki zutenean haritz egurra erabili zuten, baina geroxeago, baserri asko erretzen zirenez, harria erabiltzen hasi ziren eraikuntzan. Igartubeiti kasu berezia da arlo honetan, egurrezko estrukturak gaur arte iraun duelako. Baserria eraikitzerakoan sagarra estutzeko tresna ere egin zuten, dolarea, urte osoko sagardoa egiteko aste bakar batean erabiliko zutena alegia, baina baserriaren ekonomian berebiziko garrantzia izango zuena.

Igartubeitin sartzea denboran zehar bidaia egitea bezalakoa da, gure arbasoen garaira eta bizilekura itzultzeko, hain zuzen ere. Sarrera nagusia zeharkatu bezain pronto mendetako giro bereziak bereganatuko gaitu. Parez pare ukuilua izango dugu, bertatik sortzen zelarik neguko hotzei eusteko beharrezkoa zen beroa, ganaduen hats beroa, alegia.
Dolarearen zurezko torlojoak erakusten digu tresna honen garrantzia baserriaren barruan eta aurrerago sukaldean sartuko gara bere pertz handia, laratza eta zurezko altzari eta tresnaz horniturik. Sukaldearen ondoan banakako logelak badira eta familia osoak elkarrekin lo egiten zuen logela ere ikusiko dugu.

Ate nagusiaren ondotik sortzen dira goiko solairura eramango gaituzten eskailerak. Hantxe dago dolarearen zatirik ikusgarri eta pisutsuena, bederatzi metro eta erdiko luzera duen palanka horma hain zuzen ere.
Ezaugarri hauek guztiek erakusten digute Igartubeiti euskal baserriaren adierazle bikaina dela. Bertan gainera, sagardo produkzioaren erakusketak egiten dira eta zapaldutako sagarraren usaina, kearena edo lehortzen jarritako belar eta larruen usaina, baserriaren bazter guztietan sumatzen dira, mendetako hatsa arnastera eramango gaituztenak

Informazio praktikoa
NON JAN:
- Agirre-etxe
(Santa Lutzi Anduaga)
943 72 59 87
- Argindegi (Ezkio) 943 72 02 67
- Itsasoko Ostatua (Itsaso)
943 88 03 15
- Labekoa (Santa Lutzi Anduaga)
943 72 25 52
- Mandubiko Benta (Mandubia)
943 88 26 73
- Osinalde Taberna (Santa Lutzi
Anduaga) 943 72 25 54


NON LO EGIN:
- Mandubiko Benta (Mandubia)
943 88 26 73
- Ezkioko albergea (Ezkio)
943 72 13 03


UDALA:
- Bulegoak 943 72 13 03
- Faxa 943 72 56 66
- Liburutegia 943 72 35 25
- Mediku Kontsultategia
943 72 14 04


Azkenak
Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Eguneraketa berriak daude