Irlanda eta Euskal Herriko gatazkak bi eredu ezberdinak dira gaur egun

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Uzkur egon naiz beti Irlandako egoera gurearekin alderatzerakoan, senak adierazten zidanari jarraiki, hango egoera zeharo ezezaguna baitzitzaidan/baitzait. Eta abuztuan eginiko bisita laburrak funtsean nire prebentzio hori areagotu du. Egoskorkeria hutsa? Agian. Baina datuak ez zaizkit falta.

Nire ustea da Irlandako prozesu politikoak eta Euskal Herrian bizi dugunak ez dutela, egun, zerikusi handirik, erabat ezberdinak diren estadioetan daudelako. Esan liteke bi gatazka historiko horien fase modernoak paraleloak direla. ETA eta bere ondoren sorturiko mugimendu abertzaleak 1960an dute sorrera, eta 60. hamarkadaren bukaeran hasi zen gatazka zakartzen. Irlandan, era berean, 1969an dauka gatazkak bere azken txanpa honen hasiera. Denboraz, beraz, prozesu hurbilak dira. Baina hango gatazkak ezagutu duen garapena eta hemengoak ezagutu duena txit ezberdinak dira. Kurritu dituzten ibilbideak zeharo diferentak izan dira.
BISTAKOA gauza da Irlandako gatazkan dagoen osagai armatuak askoz garapen sakonagoa izan duela. Datu adierazgarrietaz ari naiz. Guztira 3.500tik gora dira hildakoak, eta 15.000 preso errepublikar -eta beste horrenbeste beste aldetik- izan da. IRAren ihardueraren gogorra ez zaio inori ezezaguna. ETA eta beste talde batzuen ihardueraz edozein balorazio, etiko zein politiko, egin daiteke. Ongi. Baina errealitate gordina da euskal borroka armatuak txantxetakoa dirudiela irlandarrek aritutakoaren parean. Aldiz, gatazkaren garapen sozial eta politikoa askoz motzagoa da han hemen baino. Gatazka batik bat militarra izan den heinean beste alor batzuk -hasi borroka ideologikotik eta bukatu masa mugimenduen eratzearekin- artatu gabe geratu dira (mugimendu errepublikarraz ari naiz) eta honi heltzen ari zaizkio une honetan.
Bi gatazkok, beraz, bide ezberdinetatik abiatu dira eta, ondorioz, ezin da azterketa sinkronikoa egin, ezin daiteke argazki bana atera eta erkatu, logika edo mekanika ezberdinei erantzuten dietelako. Eredu irlandarrak ondorio ezin argiagoak ekarri ditu, euskal gatazkak ekarri ez dituenak. Laburki esanik, borrokaren gogorrak Londres konbentziarazi du irtenbide poliziala ezinezkoa dela -edo koste handiegiak ekarriko dizkiola-, eta horregatik da gatazka termino politikoetan konpontzeko borondatea erakutsi duela. Downing Steet-eko adierazpenak hortxe du bere zutoina. Baina, bestetik, borrokaren gordinak bi komunitateen arteko banaketa are mingarri eta gaindiezinagoa ekarri du, errekontziliazioa helezin bihurtu. Ulsterizazioa generitzon fenomeno horri, gogoratzen?
Euskal gatazkak, zorionez edo zoritxarrez, oso bestelako erritmoa izan du, zalantzarik gabe apalagoa termino militarretan (terroristetan nahi baduzue) eta aberatsagoa politikoki eta gizartearen egituraketa eta partehartzeari dagokionez. Ukaezina da, halaber, ez Madril ez Paris ez direla konbentzitu irtenbide politikoaren beharraz eta, bestaldetik, ukaezina da ere euskal gizartea, gatazkaren gogortasuna gora behera, eta oraindik baino ez bada ere, nahikoa integraturik dagoela, josia dagoela, ez dagoela komunitateen arteko banaketa itzulezinik.

ZEIN prozesu dago zinezko normalizaziotik gertuago? Zaila da erantzuten. Hemengo zailtasunak denon ezagunak dira. Hango estakuruen berri jaso egiten ari gara arestian: salduta eta traditurik sentitzen den komunitate loyalistaren itxikeria, Londresen borondate herabea. Auskalo zer duen etorkizunak ekarriko. Baina tranpa analitikorik ez luke inork egin beharko. Madrilek eta Parisek jakin behar dute errepresioari eraginda ere azkenean irtenbide elkarrizketatu eta politikoan bukatu beharko dutela (eta ea orduan zer esplikatuko dioten punta de lanza bezala darabilten euskal herritargo Espainia edo Frantziazaleari). Eta abertzaleok behar dugu jakin ezin daitekeela Downing Street-era heldu Londres konbentzitu gabe. Hori nola egin behar den dugu etengabeko eztabaida, eta ez naiz horra orain sartuko. Baina sakrifiziorik gabe ez dela izango erakutsi dit ere Irlandara eginiko bisita atseginak


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude