EZKERRA ETA BURUJABETZA


2001eko otsailaren 25ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Neoliberalismoaren oinarrian kokatzen diren korronte ideologiko eta ekonomikoek globalizazio ekonomiko, gizakien indibidualizazio eta kulturen baterakotasunerako erizpideak garatzen jarraitzen dute esparru geopolitiko ezberdinetan. Esparru geopolitiko bakoitzean, alternatiba politiko eta soziala bideratzeko ezkerretik ditugun arazoekin, kapitalismoaren fase berri honen ezaugarriek izaera berezia hartzen dute, baina beti gizakien arteko desoreka soziala eta kulturen urraketa sortuz.
Europako eraikuntza korronte neoliberal horietan sustraitzen da edo, hobeto esanda, europear eraikuntzarako ereduak neoliberalismoa definitzen dituen elementuetan dauka bere oinarria: botere politiko eta ekonomikoaren konzentrazioa autonomoak diren gune ekonomiko-finantzieroetan, kapital multinazionalaren eragina, bizkarrezur demokratiko eta botere politiko eza europar instituzioetan eta estatu gabeko nazioen autodeterminazio eskubidetik bideratutako benetako federalizazioa gauzatzeko borondate falta...
Desoreka larriek eta gizartean somatzen den bertebrazio faltan laburbiltzen diren ondorio horiek oraindik politikoki eta sozialki -nahiz eta ekonomikoan bueltarik ez izan- finkatu gabe dagoen europar eraikuntzarako eredua definitzen dute.
Neoliberalismoaren garapen honek, merkatuari egiten zaion kultoaz, estatuaren paper orekatzaile ekonomiko eta sozialaren galeraz eta kultur eredu haundien bultzadaz, bideak zabaldu eta eskubide kolektibo zein kulturalak zapaltzen dituen eskenatoki horri erantzuna eman nahi duten hainbat herri zein giza kolektibotan sortzen diren errealitate aberats eta indartsuen kontra jotzen dute.
Ekialdean ezagutu dugun prozesuaren ondorioz estatu berriak sortu dira (Lituania, Eslovakia, Txekia, Estonia...), neoliberalismotik bultzatzen den globalizazio eta alienaziorako tresneriaren aurka nazionalismoa arrisku bizia bilakatuz. Balkanetako guda iraultzen den nazionalismoa kriminalizatu eta kritikatzeko erabili da, irudi faltsu eta atzerakoia salduz. Horra hor Estatu espainiarra, frantziarra, EEBBek... bideratu duten manipulazioa gatazka horrekin lotutako kontu guztietan helburu zehatz batekin, nazionalismoaren kontra jotzea bide guztietatik.
Nazionalismoaren aurkako eraso honen atzean arrazoi anitz dago. Alde batetik, zapaltzen den nazionalismo horrek estatuetatik inposatzen diren uniformatze politiko, kultural eta sozialak hankaz gora jartzeko duen gaitasuna. Bestetik, tendentzia globalizatzaileei aurre egiteko alternatiba politiko, ekonomiko eta sozialen inguruan sektore sozial desberdinak bildu eta egituratzeko duen indarra. Indar oso eraginkorra ikuspegi demokratikotik zein justizia sozialaren aldetik.
Ezker zein eskuineko esparruetan izandako eztabaida luzeen ondoren, herriek bere burujabetzaren alde garatzen dituzten borrokek duten zilegitasun ukaezina baino areago joanez, inoiz baino objetibotasun eta ziurtasun handiagoaz baiezta dezakegu Euskal Herria, Galizia, Katalunia, Eskozia eta beste europear herrialde askok burujabetzaren alde garatzen dituzten borrokek erabateko gaitasun eraldatzailea dutela, demokrazia politiko eta sozialean oinarrituz ezaugarri eta balore berriz jantzitako Europa bat egituratu nahi dutelako.
Burujabetzaren erreibindikapenaren sustraitzearen inguruan eta gizarte alternatiba progresistak suspertzeko duen gaitasunaz eritzi kontrajarriak izan dira. Eskuin abertzaleak, Estatu zapaltzaileekiko menpekotasunari lotutako eskema autonomistek kutsaturik, burujabetza eta independentzia bideak isolamendua eta pobreziaz lotu ditu behin eta berriz. Ezkerreko esparruetatik, "klase subjetua zatikatzea", eta elkartasunaren aurkako bide autarkikoak garatzea leporatu zaio independentismoari.
Gaur egun, bi hausnarketa ildook agorturik daude eta, eskuin abertzaleak zein aipatutako ezkerreko sektoreok, bere diskurtsoa berregokitu behar izan dute herri desberdinek bere burujabetzaren alde daramaten borrokak duen kapital demokratiko eta eraldatzaile izugarria baloratzeko orduan.
LAB sindikatuaren 5. Biltzar Nagusian eztabaida hauek gainditu nahi izan ditugu abertzalismoa eta internazionalismoaren arteko lotura baikorra azpimarratuz eta globalizazioaren barnean independentzia eta interdependentziaren arteko harremanari buruzko hausnarketan sakonduz. Hau da, guretzat, nortasun nazional eta kulturala garatuz norbere nazioa eraikitzea eta beste herrialdeekiko elkartasuna eta elkarlana garatzea, batez ere herrialdeotako langileria eta esparru herrikoiekin, guztiz posiblea izateaz gain, ezker politiko eta sozialak barneratu behar duen funtsezko ihardunbidea da.
Ideia hauek aurrez aurre egiten dute topo korronte neoliberaletatik bultzatzen den politikarekin: merkatuen harrapatze erasokor eta hondatzailearekin eta dinamika horien zuzentzaile izan daitezkeen marko juridiko eta ekonomikoen mota guztien deuseztatzearekin. Horrexegatik, ziur gaude posible dela esparru nazionaletatik logika ekonomiko eta sozial desberdin bat gauzatzea. Logika berdinkideagoa, autogestio ereduetan eta kudeaketa ekonomiko demokratikoan oinarritua, hots, merkatuaren hedapena eta bere joko arau basatiak eragotzi edo baldintzatzeko gai dena.
Herrien eskubide demokratikoetan, bere balore kultural eta sozialetan eta, nola ez, internazionalismo berri baten aldarrikapenean oinarrituz gauzatu behar du bere alternatiba politikoa XXI. mendeko ezkerrak.


Azkenak
Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Sektore publikoan gurasotasun baimena luzatu eta seme-alaba bakoitzeko diru laguntza handituko duela iragarri du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren Familia, Haur eta Nerabeen V. plana aurkeztu du Nerea Melgosa sailburuak asteazkenean. Hamazazpi "trakzio-neurri berritzaile" jaso ditu planak, baina ez dute zehaztu noiz jarriko diren indarrean.


Eguneraketa berriak daude