MUGA GUZTIEN GAINETIK

  • Izan ere, Oiartzunaldean hasiko dugun bidea nafar Bidasoaldetik segitu, Lapurdi Garaian barneratu eta azkenik Baztanen bukatuko dugu, hau da, herrialde bakoitzean euskal nortasuna bizi-bizirik mantentzen den eskualdeetan zehar. Oiartzundik ekarriko gaituen Aritxulegi mendate bihurgunetsuaren ostean, Lesaka, Bera eta Etxalar herrietako etxe eta baserri ederrak ikusiko ditugu, geroago azken herri honetako usategi ospetsuak bisitatzera joango garelarik. Lapurdin dagoeneko, bertako herririk polit-ederrenetako batetik pasako gara, Ainhoatik, hain zuzen. Azkenik, ibilaldiaren bigarren zatian batez ere kobazuloak izango dira protagonista, antzinako euskaldunak bizi ziren haitzulo ederrak edota sorgin eta akelarreekin lotutako ingurune magiko eta misteriotsuak.

2000ko urriaren 01ean
Abiapuntua Oiartzungo elizaldea izango da, herria osatzen duten auzoen erdigunetzat har dezakeguna. Aurrehistoriatik populatutako bailara, Ptolomeo grekoak "Oiasso" izenaz aipatzen du, eta Erdi Aroan Donostiaraino ailegatzen zen, hiriak independizatzen hasi zitzaizkion arte.
Elizaldean bertan Esteban Donea Enparantzaren (fija zaitezte iturrian) inguruko kaleetatik paseo atsegina burutu daiteke, bertan dagoen XVII.eko Udaletxea (arkupeak eta haraneko armarri bi), San Esteban eliza (visigotikoa lehenbizi, erromanikoa gero eta gotikoa gaur egun) eta San Joan Bataiatzailearen Basilika-Ospitalea (XVI. mendea) bisitatu ostean. Iturriotz auzoan Ozentzio baseliza eta Dorre Etxe gotikoa azpimarra ditzakegu, eta Gurutze auzoan aldiz, Irungo mugan dagoen Andrearriaga hilarriaren kopia (orijinala Donostiako San Telmon dago).
Elizaldetik Lesakara zuzen doan bide zahar eta estu baina oso politean, 7. km.rako Aia Harria ikusten hasiko gara, eta 2 km. beranduago Aritxulegi Mendatea eta Nafarroa harrapatuko dugu. Jaitsiera ezin basati eta ederragoa da, giza aztarnarik gabeko bailara arbolatsuan zehar, nekazal animaliak aske eta lasai bizi diren txokoa.
Eskumaldean Endarako Urtegia utzi ostean, 24. km.an azkenean "zibilizazioa" agertzen hasten da, hots, Lesakako lehen baserriak. Etxe ederrak soberan dituen erdigunean berriz, 2,5 km. aurrerago sartzen gara. Plazan ezkerrera Iruñerantz, eta 2 km. geroago Berarantz, laster Nafarroa Garaiko ipar muturrean dagoen herri honen elizalde atseginera iritsiko gara, etxe ederrak Bera osoan zehar barreiatzen badira ere.


LESAKA

Olentzero pertsonaia mitikoaren jatorria omen den herri eder honek era berean Bortzirietako (Bera, Lesaka, Etxalar, Igantzi eta Arantza) erdigunea markatzen du.

Laburpen historikoa
Bere izena agiri batean lehenengoz 980. urtean aipatzen bada ere, herri gunea ez dirudi XIV. menderarte sortu zenik, Mendialdeko Bortziriak jaiotzeaz batera.
Gipuzkoarekiko hurbiltasuna zela-eta, Nafarroako muga hori eraso eta lapurren aurka defendatu asmoz, hiriak zenbait pribilejio eskuratu zuen, XV.aren hasieran handituak. Halere, 1444an Gaztelako gudarosteek hiria suntsitu egin zuten.
Bitartean, mende hauetan Lesakako ekonomia jarduerarik nagusiena udalerri osoan zehar barreiatutako burdinolak izango ziren. Gaur egun ere, batez ere industriaz arduratzen den herria dugu.

Ikustekoak
Hiriko monumenturik adierazgarriena XVI. mendeko San Martin de Tours parrokia da, Berpizkundeko eta barrokoaren elementuak erakusten dituen eliza.
Gurutze latindar oinplanoaren barrualdean, gurutzeriako sabaia izardunak ikus ditzakegu, organo erromantiko eder bat eta batez ere guztiaren erdian den erretaula nagusi errokokoa, XVIII. mendekoa.
Doloretako Ama Birjinaren komentu interesgarria, edo hobe esanda eliza, hori bakarrik geratzen baita, XVIII. mendekoa da.
Eraikin zibilei dagokienez, lehenbizi zera esan behar da, Lesakak jauretxe-bilduma luze eta oso interesgarria gordetzen duela, azken bost mendeetako hirigintzaren adibide adierazgarria suertatuz. Horrela, Lesaka zerbaitegatik nabarmentzen bada, bere baserri-etxe-multzo ederrarengatik da, estilo ezberdinetan eraikitakoak.
Plaza Zaharrean dugun Udaletxea barrokoa baina apaingarririk gabekoa da, XVII.ean eraikia. Arku batzuen gainean harlanduz egina, hiriko beste eraikin askoren itxurari jarraikitzen dio.
Herria zeharkatzen duen ibaitxoaren inguruan (honen alboetan uztailaren 6an dantzatzen den Zubigaineko ospetsuak bi aldeetako auzoen arteko aintzinako liskarren amaiera ospatzen du), Zabaleta edo Kaxerna Dorretxea aurkezten zaigu.
Defentsa-eraikin handioso eta ikusgarri hau XV. mendetik oso ondo kontserbatu izan den leinu-dorrea dugu. Oso interesgarria den beste dorretxe bat Miniurineakoa da, XV. mendekoa eta gotiko estilokoa.
XVI-XVII. mendeetako euskal estiloko etxe bildumaren artean ibaiaren alboan dagoen Etxezarrea edo Mikelainea azpimarratuko dugu. 1541ekoa, bere balkoi eta leiho gorriskek horma zuriaren gaineko lerro bertikal beltzekin eta behealdeko harrizko gorputzarekin osotasun eder-ederra sortzen dute.
Etxe ederren zerrenda luzetik beste batzuk aipatzearren, Txalainea (aurrekoaren garaikoa), Domingo Baita eta Txanpalenea beranduagokoak, egurrezko elementuak hoberen gorde dituen Alzateabaita (erreka ondoan ere bai). Azkenik, jauretxeei dagokienez, 1700eko Joanederrenea barrokoa eta Matxikotenea, estilo berekoa, nabarmendu behar ditugu.


BERA

Bidasoako Bera inguru galantean barreiaturiko herria da, eta erdigune moduko bi dauzka: elizaldea eta Altzate auzunea. XV. mendeko gerren eta 1638ko sute handiaren ondorioz, aurreko aztarnak desagertu eta aurkituko duguna zera da: XVII-XIX. mendeen arteko jauretxe bilduma zabal eta ederra.
Honela, Legia kalean (aipatutako bi erdiguneak lotzen dituen kalea) Elzaurpea Etxea dugu, gotiko bakarra. Illekueta auzuneko Zelaia Etxea, berriz, Berpizkundeko estilokoa da. Azpimarratzeko beste bat Itzea da, Barojatarren etxea. Dena den, jauretxe bildumarik ikusgarriena Altzate eta Legia kaleetan zehar dugu.
Eliza XV.ekoa da, eta barruan organo ikusgarria gordetzen du. Tenplutik gertu Udaletxea dugu. Bere aurrealdean pertsonaia alegorikoen margo polikromatu ikusgarriak daude.
Informazio Praktikoa
Informazio Praktikoa

OIARTZUN

- Udaletxea
Esteban Donea Enparantza.
943- 49 01 42 / 03 77.
- Udaltzaingoa
943- 49 33 11.
- Anbulategia
Arraskularre
943- 49 26 04.
- Botikak:
Errandonea
Esteban Donea Enparantza.
943- 49 03 52.
- Bankuak:
Kutxa, Lankide Aurrezkia, Guipuzcoano, BSCH
Esteban Donea Enparantza.
- Garabia:
Cillero- Ergoien auzoa 51.
943- 49 37 85/.
- Kotxe-tailerrak:
Zuzendu
Ugaldetxo Poligonoa 12.
943- 49 43 33.

Jatorduan:

- Mateo Jatetxea
Ugaldetxo 11.
- Zuberoa Jatetxea
Iturriotz auzoa 8.
- Kazkazuri Jatetxea
Kazkazuri 1.
- Tolare Jatetxea
Ergoien auzoa.
- Bidebitarte Sagardotegia
Autopista sarrera ondoan.

Jan eta lo egiteko:

**Hotel Lintzirin
N-1 errepidea, 469. km.
943- 49 20 00.
Log. bikoitza 7.700-9.800 pta.
**Hotel-Egoitza Gurutze-Berri
Gurutze auzoa.
943- 49 06 25
Log. bikoitza 5.900-7.800 pzta.

Lo egiteko:

- Arri-Gain Nekazal Etxea
Iturriotz auzoa.
943- 49 11 04.
Logela bikoitza 5.000-6.500 pzta.
- Arkale-Zarra Nekazal Etxea
Gurutze auzoa.
943- 49 00 65.
Log. bikoitza 4.000-5.000 pzta.


LESAKA


- Udaletxea
948- 63 70 02 / 05.
- Osasundegia
Antoiu kalea.
948- 63 73 36.
- Botika:
L.M. Lasterra
Albistur 27.
948- 63 71 34.
- Bankuak:
CAN, CRN eta Lankide Aurrezkia
Bittiria kalea.
- Kotxe-Tailerrak:
Sarasola
Bittiria kalea z/g.
948- 63 72 84.

Jatorduan:

- Kattu Jatetxea- Arretxea 22.
- Koxkonta Jatetxea- Otzango auzoa.
- Kasino Jatetxea- Plaza Zaharra 14.
- Irubide Jatetxea- Biurriana auzoa 3.

Jan eta lo egiteko:
**Hotel Bereau
Frain auzoa
948- 62 75 09.
Logela bikoitza 6.000-8.000 pzta.
*Ekaitza Ostatua
Plaza Berria 13.
948- 63 62 75 47.
Logela bikoitza 5.500-7.000 pzta.
- Agiña Nekazal Etxea
Landan isolatua.
948- 38 70 57. Logela bikoitza 6.400 pzta.
- Matxinbeltzenea Aterpetxea- Arretxea 22.
948- 63 77 96 / 62 75 73.
Logela 1.200 pzta.

Lo egiteko:

*Tolareta Ostatua
Plaza Berri 2.
948- 63 71 06.


BERA


- Udaletxea
948- 63 00 12.

Jatorduan

- Beola Jatetxea
Xantelerreka z/g.
- Larun Gain Jatetxea
Larun z/g.
- Benta-Zahar Jatetxea
Elzaurdia Auzoa.
- Venta Gora Jatetxea
Ibardin Gaina.

Jan eta lo egiteko:

*Euskalduna Hostala
Bidasoa kalea 5.
948- 63 03 92.
Logela 5.500-6.000 pta..
- Etxeberzea Nekazal Etxea
Zalain auzoa.
948- 63 02 72.
Log. bikoitza 5.000-6.500 pzta.
Lo egiteko:
*Hostal Zalain
Zalain auzoa.
948- 63 11 06.
Logela 3.500-4.000 pzta.


Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude