Hauteskunde kanpainako kinielak albo batera utzi eta bost gai giltzarritan jokoan dagoena jaso du ARGIA aldizkariak. Hirugarrena da hau: lurralde garapena Urdaibain.
Bizkaiko Busturialdea eskualdeko zati handi bat Biosferaren Erreserba izendatu zuen UNESCOk 1984an, Urdaibai izenpean. Bost urte geroago, Eusko Legebiltzarrak Urdaibaiko Erreserbaren Babeserako Legea (5/89) onartu zuen. Aho batez egin zen onarpen hura, baina adostasunak ez zuen jarraipenik izan: 22 urtez, alderdi politikoen arteko polemika eta liskar iturri etengabea izan da Urdaibai.
Azken urteotan batik bat. 2009an PSE-EEk Jaurlaritzan boterea eskuratu zuenetik, Oka itsasadarraren bazterrak gudu-zelai bihurtu dituzte sozialistek eta EAJk.
Urdaibairen Legeak hala ezarrita, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari dagokio Erreserbaren kudeaketa. Horrek ez du esan gura, haatik, eskumen guztiak hark dituenik. Hainbat alorretan, Bizkaiko Foru Aldundiak eta udaletxeek atxiki dituzte lehendik zituztenetako batzuk. Eta erakunde horietan EAJ da nagusi. Urdaibain dauden 22 udalerrietatik, hamaseik dute alkate jeltzalea gaur egun. Aldiz, eta bitxia eman badezake ere, 5/89 legea onartu zenetik Ingurumen Saila ez da behin ere EAJren esku egon, hainbeste urtez Ajuria Eneako maizterrak beraiek izan arren. Hogeitaka urte hauetan, Euskadiko Ezkerrari, EAri eta PSE-EEri egokitu izan zaie kartera hori. EAJ, berriz, Diputazioaren eta udalen bitartez saiatu da Urdaibaiko kontuetan zuena baino eragin handiagoa izaten.
Patronatua, hamaika ika-mikaren antzezlekua
Egoera horrek sortu duen eskumenen gerra Urdaibaiko Patronatuan igarri da. 5/89 legearekin batera sortu zen Patronatua, Erreserbaren kudeaketa-organoa, eta bertan daude ordezkatuta instituzio guztiak eta zenbait eragile sozial. 1997an egindako legearen erreforma batek haren osaketa aldatu zuen, administrazioei pisu handiago emanez. Udalei, batez ere: hiru ordezkari izatetik sei izatera pasatu ziren. Ondorioz, Urdaibairen arduradun nagusia, Jaurlaritza, gutxiengoa da Patronatuan. Udal gehienetako ordezkariak EAJkoak direnez, hala nola Aldundiko beste hiru, jeltzaleak dira pisu handiena dutenak.
Busturialdeako talde ekologista bateko kide batek esana da: “EAJ buru izan den udalerri gehienek –denak esatea injustua baita–, eta Aldundiak berak ere, Erreserbaren kontra jokatu dute”. Eragile sozial ugarik behin eta berriz leporatu diete Sabin Etxekoei higiezinen alorreko interesen arabera dantzatu izana, Urdaibairen Legearen aurka maiz. Esandakoaren lekuko dira epaitegiek baliogabetu dituzten hainbat hirigintza-plan, batzuk gauzatuak eta beste batzuk ez.
Eragile sozial horiek sano kezkatuta daude orain. Erreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidariaren berriztatze-prozesuari ekin berri dio Jaurlaritzak, eta haren ondorioetako bat izango da Jaurlaritzako Ingurumen Sailak aspalditxo iragarri zuen zerbait: eskuduntza batzuk, hirigintzari dagozkionak batez ere, Lakuaren kontrolpetik askatu eta udalen esku utziko ditu, Guggenheim aferak PSEren eta EAJren artean sortutako tentsioak zertxobait baretze aldera. Mugimendu ekologistako zenbait iturriren berbetan, oilategiaren zaindari azeria izendatzearen parekoa litzateke hori.
[Arabako Foru Aldundiaren Euskara Saila. Plan Estrategikoak ez du aurkaririk]
Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei.
Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.
Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.
Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez, Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.
Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]