YouTube euskaratu dute
  • Youtubek bere zerbitzuak euskaraz eskaintzen ditu joan den ostegunetik aurrera. Bideoak online bistaratzen dituen webgunea, munduko orririk bisitatuenetakoa da, eta 2006an Googlek erosi zuen. Egun Youtube 51 hizkuntzatara itzulita dago.

2011eko irailaren 30a
Youtube euskaraz

2005. urtean sortu zuten PayPalen lan egiten zuten hiru pertsonak. Zerbitzua berehala egin zen ezagun mundu osoan eta handik urte eta erdira, 2006ko azaroan, Googlek erosi zuen 1.650 milioi dolarren truke. Egun, bilatzailearen azpi-atal bat da.

YouTubek eragin handia izan du interneten, eta horren erakusle da 2006an, Time aldizkariak "urteko asmakuntza" bezala izendatu izana.

Nabigatzailea euskaraz konfiguratuta daukanari euskarazko azala erakutsi behar lioke webguneak. Hala ez bada, orriaren behekaldean, hizkuntza hautatzeko aukera dago.

Zenbait estadistika

Ondorengo estadistikak, Youtubek bere blogean jarritakoak dira:

- 2010ean, 13 milioi bideo-ordu baino gehiago kargatu ziren, eta 48 bideo-ordu kargatzen dira minuturo, hau da, egunero 8 urte-eduki kargatzen egunero.

- Egunean 3 mila milioi bideo baino gehiago ikusten dira

- Erabiltzaileek, astero, iraupenez 240.000 film luzeren baliokide diren bideoak kargatzen dituzte

Kanal honetan artxibatua: Google

Google kanaletik interesatuko zaizu...
2015-05-31 | Joxerra Aizpurua
Amazon eta enparauentzat beste lehiakide bat: Google

Aste gutxi barru, Googlen bilaketak egitean, “erosi” botoia ikusiko dugu. Orain arte Amazon, e-Bay eta antzeko atariek eduki dute lidergoa salmenten alorrean, baina laster Google izango dute lehiakide gogor.

Oraingoz “erosi” botoia ez zaio erantsiko bilaketa baten ondorioz era arruntean eskaintzen

...

2014-12-10 | Nerea Ibarzabal
The Pirate Bay deskarga webgunea, Suedian jazarria, Costa Rican ongi etorria

The Pirate Bay webgunearen zerbitzariak eta ordenagailuak konfiskatu ditu poliziak Stockholm hiriburuan astearte goizean, Torrent Freak-ek jakinarazi duenez. Egile-eskubideak urratu izana da polizia-operazioaren arrazoia.


2014-07-04 | Judith Perez
Kubako blokeo ekonomikoak "ez du zentzurik", Googleko presidentearen ustez

“Herrialde bat modernizatzeko modurik onena adierazpen-askatasuna sustatzea eta smartphoneak eta informazio erremintak kubatarren eskura jartzea da”. Horixe idatzi du Eric Schmidt Google enpresako presidenteak sarean Kubara egindako bisita baten ondoren.


2014-05-14 | Ane Lusarreta
Interneten "ahaztua izateko eskubidea" onartu du Europako Justizia Auzitegiak

Google bere erabiltzaileen datu pertsonalen erantzule dela esan du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak. "Ahanztura digitala" eskubide gisa aitortua izan dadin urrats garrantzisua da epaia.


2013-10-31 | Izar Azpiroz
Google-en oinarria

PageRank-a Google bilatzailearen oinarrian dagoen algoritmo sorta da. Larry Page eta Sergey Brin-ek, Google-en sortzaileek, Stanford unibertsitean garatu eta  1999 ko urtarrilaren 9an patentatu zuten PageRank marka.


2013-05-15 | Martin Vicioso
Alemaniak Google behartuko du iradokizun automatikoak kentzera iraingarriak badira

Koloniako auzitegiak Google zigortuko du bilaketetako iradokizun automatiko iraingarriak egiteagatik. Enpresari baten izena ‘iruzur’ eta ‘zientziologia’ terminoekin erlazionatu zuen bilatzaileak, eta salaketa jarri zuen.


2013-03-19 | Jon Torner Zabala
Tontorrik altuenetara bidaia birtuala Google-en eskutik

Kontinente bakoitzeko mendi tontor garaienen irudiak jaso ditu Google Maps zerbitzuak. 360 graduko argazki ikusgarrien bidez, aukera dugu Aconcagua, Kilimanjaro edota Everestera birtualki bidaiatzeko.


2013-03-05 | Martin Vicioso
The Pirate Bay Ipar Koreatik?

Torrent zerbitzuen erreferentzia den The Pirate Bay webguneak hemendik aurrera Ipar Korean hartuko du ostatu. Hori jakinarazi dute euren blogean. Lehengo astean aditzera eman zuten Norvegiatik eta Kataluniatik egingo zutela lan, baina copyrightaren aldekoen presioak Norvegiako Alderdi Piratak euren babesa baztertzea eragin zuen. Oraingoan, berriz, Ipar Koreatik egingo dute lan, antza denez, ‘Lider Gorenak’ berak gonbidatuta. Erabiltzaile batzuen ustetan albistea ez da egia, webguneak egindako txantxa bat baizik.


2013-01-21 | ARGIA
Megauploaden oinordeko Mega webgunea sortu dute, eta hasieratik euskaraz dago

Megaupload zerbitzuaren fundatzaile Kim Schmitzek artxiboak bildu eta deskargatzeko Mega ataria sortu du, FBIk Megaupload itxi eta urtebetera. Euskaraz eta beste 31 hizkuntzatan dago eskuragarri.

Azkenak