argia.eus
INPRIMATU
YouTube euskaratu dute
  • Youtubek bere zerbitzuak euskaraz eskaintzen ditu joan den ostegunetik aurrera. Bideoak online bistaratzen dituen webgunea, munduko orririk bisitatuenetakoa da, eta 2006an Googlek erosi zuen. Egun Youtube 51 hizkuntzatara itzulita dago.

2011ko irailaren 30
Youtube euskaraz

2005. urtean sortu zuten PayPalen lan egiten zuten hiru pertsonak. Zerbitzua berehala egin zen ezagun mundu osoan eta handik urte eta erdira, 2006ko azaroan, Googlek erosi zuen 1.650 milioi dolarren truke. Egun, bilatzailearen azpi-atal bat da.

YouTubek eragin handia izan du interneten, eta horren erakusle da 2006an, Time aldizkariak "urteko asmakuntza" bezala izendatu izana.

Nabigatzailea euskaraz konfiguratuta daukanari euskarazko azala erakutsi behar lioke webguneak. Hala ez bada, orriaren behekaldean, hizkuntza hautatzeko aukera dago.

Zenbait estadistika

Ondorengo estadistikak, Youtubek bere blogean jarritakoak dira:

- 2010ean, 13 milioi bideo-ordu baino gehiago kargatu ziren, eta 48 bideo-ordu kargatzen dira minuturo, hau da, egunero 8 urte-eduki kargatzen egunero.

- Egunean 3 mila milioi bideo baino gehiago ikusten dira

- Erabiltzaileek, astero, iraupenez 240.000 film luzeren baliokide diren bideoak kargatzen dituzte