Werten erreformari erantzun diote euskalgintzako hainbat eragilek

  • Euskararen Gizarte Erakundearen Kontseiluaz gain, hezkuntza alorreko eta sindikatuetako ordezkariak ere prentsaren aurrera agertu ziren atzo Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak egin nahi duen erreformari erantzuna emateko. Bilbon egin zuten prentsaurrekoa eta bertan adierazi zuten, erreformak euskarari “eraso larria” egiten badio ere, aurretik egindako apustuarekin jarraituko dutela.


2012ko abenduaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Werten erreformaren aurkako prentsaurrekoa atzo Bilbon (Argazkia: Naiz)

Berriaren gaurko edizioak jasotzen duenez, atzoko agerraldian Kontseiluko hezkuntza eragileez gain, beste esparruetako ordezkariak ere azaldu ziren: CCOO, ELA, LAB eta EILAS sindikatuetakoak, besteak beste.

Erreformak hizkuntza normalizatzearen prozesua eten eta azken urteetako lana bertan behera utziko luke agente horien ustez. Baina egindakoarekin jarraitzeko asmoa dutela azpimarratu dute Andoainen editatzen den egunkariak jaso duenez: “Euskalgintzak ilusioz, determinazioz, gogoz eta pasioz lan egiten jarraituko du. Horrelako erasoei aurre egiteko, inoiz baino beharrezkoagoa da eragile sozial, sindikal eta politikoen zein instituzioen arteko elkarlan trinkoa”. 

Werten erreforma

Gaztelania bermatu eta hizkuntza koofizialak gutxiagotuko dituen erreforma jarriko du martxan Wertek, gaztelania erkidegoetako hizkuntza nagusia bilakaturik. Horrekin, bertan behera geratuko lirateke Kontseiluak 2008an osatu zuen Ikasle Euskaldun eleanitzak sortzen txostenak finkatutako helburuak. Euskara ez da “enborreko” irakasgaia izango, “espezialitatekoa” baizik. Ikasleak aukeratu dezake euskaraz ikasiko duen ala ez. Gaztelania, atzerriko hizkuntza, bigarren atzerriko hizkuntza, gorputz heziketa eta erlijioa egongo lirateke euskararen aurretik, besteak beste.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: LOMCE legea
Batxilergoko bost modalitate ezarriko ditu Lomloe lege berriak datorren ikasturtean

Espainiako Gobernuak abenduan onartu zuen hezkuntza lege berria, eta 2022-2023 ikasturtean aplikatuko da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko maila bakoitietan. DBHn, hautazko ikasgai gehiago eskainiko dira, eta batxilergoan, arteari lotutako bi modalitate eta beste modalitate... [+]


LOMLOE, trileroen jokoa

"... hezkuntzako gastu publikoa barne-produktu gordinaren gutxienez ehuneko 5 handitzea..." Alderdi sozialistak erabili ohi duen eta LOE aldatzeko Lege Organikoaren Proiektuan jasotako dialektika tranpati horren beste esaldi bat da. STEILASentzat, hezkuntzan inbertsio... [+]


2020-11-06 | ARGIA
Lomce legearen ordezkoak ez ditu diruz lagunduko ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeak

LOMLOEn, LOMCE ordezkatuko duen legean, zuzenketa bat onartu du Espainiako Kongresuak: diru laguntzarik ez ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeentzat. Neurriak EAEko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan izango du eragina, baina horietako batzuek... [+]


LOMCE indargabetuko duen Hezkuntza Legeari argi berdea eman dio Espainiako Gobernuak

Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eragingo duen Hezkuntza Legea onartu du Espainiako ministroen kontseiluak. Bertan behera geratuko dira LOMCEk ezarri zituen errebalida polemikoak eta ibilbide espezializatuak, eta Erlijioa ez da notarako izango, besteak beste.


Bizi ala iraun?

“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren... [+]


Eguneraketa berriak daude