Gutxienez hamahiru lirateke sare sozialetan "terrorismoa goratzeagatik" atxilotutako txiolariak

Zuzeneko jarraipena
  • Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, txiolarien aurkako polizia operazioa abiatu dute "terrorismoa goratzeagatik". Hainbat lagun atxilotu dituzte, horietako bat gutxienez Euskal Herrian; Katalunian eta Galizian ere atxilotuak daude. Armiarma VI izena jarri diote operazioari.

EFE agentziak Amurrion izandako atxiloketa baten berri eman du eta argazkia ere zabaldu du. Gaztea Bilboko La Salve kuartelean izango luke guardia zibilak. Barne ministerioak ez du ordea konfirmatu EAEn atxiloketarik izan ote den.

 

 

Naiz-ek azaldu duenez gutxienez 13 lirateke orain arte atxilotutako txiolariak eta Espainiako Barne Ministerioak Nafarroan atxiloketa bat egon dela konfirmatu du.

Ahotsa.info-ren arabera atxiloketa Antsoainen egin dute, baina gaztea jadanik etxean dago, bertako gazte mugimenduak txio bidez jakinarazi duenez:

 

 

Gazte Abertzaleak elkarteak agiria plazaratu du txiolarien atxiloketak salatuz. Bere esanetan "hamaikagarren aldiz adierazpen askatasunari muturrekoa" eman dio Espainiako Gobernuak, eta gogorarazi du Mozal Legea aplikatuz joan den astean Axier Lopez Argiako kazetariak jasotako isuna.

Hemen oharra osorik.

 

Bartzelonan bilkurak deitu dituzte eguerdi eta arratsaldez, atxiloturiko txiolariei elkartasuna adierazteko eta kontrol polizialaren kontra.

Atxilotuei zuzenduriko babes mezuak nagusitu dira sare sozialetan

Armiarma IV polizia operazioan atxilotzen ari direnen aldeko babes mezuak nagusitu dira sare sozialetan. #TxiolariakAske traola erabiltzen ari dira. 

 

Oraingoz zazpi dira atxilotuak, polizia operazioak aurrera darrai

Oraingoz zazpi pertsona atxilotu dituzte sare sozialetan "terrorismoa goratzea" egotzita. Euskal Herrian, Katalunian, Galizian Madrilen, Andaluzian eta Valentzian izan dira atxiloketak. Hala jakinarazi dute Barne Ministerioak eta Guardia Zibilak Twitterrez:

Cataluña, Murcia, Navarra, Galicia, País Vasco, Madrid, Comunidad Valenciana y Andalucía.

Txio bidez eman dute operazioaren berri

Barne Ministerioak txio bidez eman du polizia operazioaren berri:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


Eguneraketa berriak daude