'Txanton Piperri' erabiliko du ESAITek euskal ereserki gisa aurrerantzean

  • ESAITek jakinarazi duenez, Txanton Piperri opera erabiliko dute Euskal Selekzioaren ereserki gisa. Hilaren 23an euskal selekzioak partidua jokatuko du Eslovakiaren aurka, Donostiako Anoeta estadioan. Aurrerantzean partidu guztietan abesti hori erabiliko dutela jakinarazi dute.


2012ko ekainaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Abestiaren letra egokitu egingo dutela jakinarazi du ESAITek, eta "semeak" hitzaren ordez "seme-alabak" erabiliko dute. Kanta ostegunean grabatuko dute Bilbon.

Txanton Piperri obraren hitzak Toribio Altzaga idazle donostiarrak idatzi zituen. 1861an jaio zen eta 1941ean hil Donostian. Obra oparoa utzi  zuen eta formatu ugaritan: operak, komediak, itzulpenak eta abar, denak euskaraz.

Musika, Buenaventura Zapirain organista eta konposatzaile lekeitiarrak egin zuen. 1873n jaio zen eta 1937n hil Donostian. Zapirain  opera euskaldunaren aitzindaritzat hartzen da. Bi opera euskaldunen musika egin zuen: Anbotoko Damia eta Txanton Piperri.


Azkenak
Olatukoop
Hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde

Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


Eguneraketa berriak daude