Turisten itsasontzien porturatzea blokeatu dute hainbat orduz Venezian

  • Egunero milaka turista eramaten dituzten itsasontziak ingurumenean eta hirian eragiten ari diren kalteez kezkatuta, #NoGrandiNavi lemapean festa eta aldarrikapena uztartu dituzte joan den asteburuan Venezian, gurutzaontzien porturatzea debekatzeko eskatuz. Itsasoz, 30.000 turista iristen dira egunero goi-denboraldian Veneziara, The Guardianek jaso duenez.


2016ko irailaren 28an - 12:09

“Ez dugu gauez hutsik egongo den turisten hiririk nahi; arnasa hartzea posible den hiria nahi dugu”, azaldu du ekintza antolatu duen Generation 90 mugimenduak. “Hiri errealean biziko garen azken belaunaldia izango gara agian, non etxebizitza eta lana bilatzea edo eguneroko bizitza kalean egitea gauza normala izango den”, gaineratu dute.

Abuztuan “Turistak kanpora! Hiria suntsitzen ari zarete” lemadun kartelak zintzilikatu zituzten Venezian. Nazio Batuen Erakundeak urte hasieran ohartarazi zuen 2017rako Veneziak gurutzaontzien porturatzea debekatzen ez bazuen, kultura ondare diren baina desagertzeko bidean dauden hirien zerrendan izango dela.

@sherwoodfoto.k sareratu ditu argazkiak:

 

Itsasoan, poliziarekin tentsio handia izan zen, protestariak turisten itsasontzira hurbil ez zitezen saiatu zirenean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak, jakina, turismoari estuki lotuak: Hard Rock aisialdi... [+]


25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


Pisu turistikoak debekatu ditzakete bizilagunek, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez

Donostiako eta Oviedoko bi eraikinetan izandako arazoak direla eta, epaileek auzokoen erkidegoen esku utzi du pisu turistikoak debekatzea. Hala ere, beharrezkoa izango da debekua eraikineko etxebizitzen-estatutuan jasota egotea.


Tasa turistikoa aplikatzeko lehen urratsak ematen ari da Jaurlaritza

Estatu mailan tasa turistikoa erkidego gutxik jarri badute ere indarrean, mundu mailan dagoeneko 137 hiri turistikotan kobratzen dute zerga hori.


Eguneraketa berriak daude