Telegramak: Nafarroako Gobernuak 100 egun

  • Euskarak dagokion tokia hartu du Nafarroako Instituzio garrantzitsuenetan; euskaldunok arnasa hartu dugu. Euskalerria Irratiak lizentzia lortu du. ETB ikusgai da TDTz. Urtea amaitu aurretik IKA eta AEK diruz laguntzea ezinbestekoa litzateke.


2015eko urriaren 30an - 11:53
Urriak 30: Nafarroako Gobernuak 100 egun. (Arg.: Navarra.es)

Beste hedabide askok ere normaltasuna lortu beharko lukete, euskarazkoek bereziki, baina baita ere baztertuak bizi izan diren beste askok. Aldaketaren ikuspegia bultzatuko duten hedabide sarea indartzea giltzarri da epe ertain eta luzera.

Instituzio garrantzitsuenek ateak ireki dituzte, eliteen gotorlekuak herritar eta gizarte taldeei zabalduz. Ikurrinak kuku egin du hainbat udaletan zigorrik jaso gabe; Sinboloen Legearen aldaketa dator eta berarekin normaltasun demokratikoa sinboloetara.

Alde guztietako biktimen memoria landu da. Abortatzeko eskubidea arautuko duen lege dekretua prest da. Lagundutako ugalketa eta transexualen eskubideak arautuko dituzten legeak ere bai. Duintasunez hiltzeko araudia ere aurreikusten da.

Uxue Barkos eta Iñigo Urkullu bildu dira eta EAErekiko harremanak normaltze bidean dira. Berdin Akitaniarekiko harremana, beraz, Ipar Euskal Herriarekikoa ere bai.

Hezkuntzan PAIren (ingeles eredua) zabalkundea geldiarazi da behin-behinekoz. Nafarroako Ospitaleko jantoki publikoaren egitura berregingo da. Olaztiko Cementos Portlandi hondakinak erretzeko baimena kendu zaio.

Dirua falta da, gehiago biltzeko ezinbestekoa da erreforma fiskala. Nafarroako Gobernuko aurrekontuaren ia 200 milioi euro hipotekatuak dira urtero, zor publikoa eta itzaleko sarietarako. Dirurik ez bada, gastuaren norabidea aldatu behar da: bide bat: stop azpiegitura erraldoiei.

Imanol Haranburu afera, Hezkuntza Saila eta Gobernuaren orbana: penagarria. Kolpe gogorra pertsonen duintasuna eta bizikidetzari. Arriskua: mobilizazio soziala gelditu da. Esperantza: anbizio handiko gobernu programa tinkoa da, luzerako ematen du. Uxue Barkos lehendakariaren irudia tinko finkatzen ari da Nafarroa osoan. Alternatiba UPN da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Gobernua
Trafiko eskuduntza bermatzeko Foru Hobekuntzaren erreforma adostu dute Nafarroako eta Espainiako gobernuek

Foru Hobekuntzaren erreforma adostu dute Nafarroako eta Espainiako gobernuek, Trafikoa foru exekutiboaren eskuduntza historiko eta esklusiboa dela blindatzeko.


Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude