Sutea Seaskak Kanbon duen egoitza nagusian

  • Kazeta.eus-ek argitaratu duenez, sutea piztu da asteazken goizean Kanbon, Seaskaren eraikinean.

ARGIA @argia
2018ko urtarrilaren 10a
Kazeta.eus-ek argitaratu duen argazki honetan ikusten da suteak eragindako kea.

Lehen informazioen arabera, goizeko 8:37etan deitu diete suhiltzaileei, Seaskak Kanbon daukan eraikinean piztu den sua itzaltzeko. Sua jada kontrolpean daukatela iragarri dute.

Kazeta.eus-en arabera, eraikinaren beheko solairuan hasi da sua, Xiba egitasmoaren materialak jasotzen diren gelan.

Bertaratutako suhiltzaileen arabera, "aski bortitza" da sutea. Ez du zauriturik eragin. Haren kausak ez dira ezagutzen oraingoz.

Kanal hauetan artxibatua: Seaska  |  Kanbo

Seaska kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-06 | Seaska
Prefosta - 2018ko Herri Urratsen abestia
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

2zio rap talde lapurtarrak egin ditu aurtengo Herri Urratseko kantua eta bideoklipa: "Prefosta". Manex Erdozaintzi eskolan grabatu dute bideoklipa, Behe Nafarroaren eta Zuberoaren arteko mugan dagoen kolegio bakarrean.


2018-04-03 | Miren Osa Galdona
Frantziako Gobernuarekin harremanak hautsi dituela jakinarazi du Seaskak, irakasle gehiago izatea eragozten diolako

230 ikasle gehiago izango dituzte Seaskako ikastolek datorren irailetik aurrera. Irakasleen kopurua, ordea, ez da neurri berean haziko: Frantziako Hezkuntza Ministroak esan du egungo irakasleekin egin beharko diotela aurre datorren ikasturteari. Mobilizazioak iragarri dituzte gobernuaren erabakia gaitzesteko. Lehena maiatzaren 4ean izango da.


2018-03-13 | Euskal Irratiak
Baionako Bernat Etxepare Lizeoan "Euskararen Sagartzea" ekitaldia ospatu dute larunbatean

Baionako Bernat Etxepare Lizeoan "Euskararen Sagartzea" ekitaldia ospatu dute larunbatean. Lizeo berriaren ekipatzeko, sagarrondoak saltzen ibili dira bi urtez Ipar eta Hego Euskal Herrian. Helburua 300.000 euro biltzea zuten, eta milaka lagunen babesa bildu dute ere bidean.


2017-06-25 | Mikel Asurmendi
Etxepare Lizeoa
25 ikaslek estreinatuko dute Lanbide Heziketa saila

Bernat Etxepare Lizeoak Lanbide Heziketa saila zabalduko du 2017-2018 ikasturtean. Areago, egoitza berria estreinatuko du Baionan bertan. 280 ikasle inguru ari dira ikasten gaur egun eta 25 gehiago ariko dira lanbide heziketan. Lizeoko Hélenè Charritton zuzendariak azaldu dizkigu proiektu berriaren nondik norakoak.


Baxoa euskaraz egiteko ezintasuna salatu dute ikasleek

Ipar Euskal Herriko ikasleek hasi dituzte baxoko azterketak. Oraindik, ordea, ez dute guztia euskaraz egiteko aukerarik, eta "Aitzina pausoa, euskaraz baxoa!" lelopean elkarretaratzea egin dute Angeluko Sainte-Anne lizeoaren aurrean lehen azterketa egunean, ekainaren 15ean.


2017-05-12 | Kanaldude.tv
Kanaldude Zuzenean: Herri Urrats
MULTIMEDIA - solasaldia

Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia ospatu aurretik Senperera hurbildu da Kanaldude aurtengo Herri Urratsen protagonistekin hitz egitera.


2017-05-12 | Mikel Asurmendi
Herri Urrats Senperen: legedia arrotz, euskara haizu!

Igandeon, Herri Urrats Senpereko aintziran. Aizu, zenbatgarrena? Zenbat gara? Ez du muntarik. Euskara eta irakaskuntza “haizu” izateak du axola. Euskal legediaren aiduru, zilegi izatea, alegia.


2017-05-11 | Gure Berriak
Ipar EHko ikasle euskaldunek zergatik ez dute euskaraz ikasten jarraitzen?
MULTIMEDIA - erreportajea

Lapurdi, Baxe Nafarroako eta Zuberoako ikasle euskaldunek euskaraz ikasten jarraitzeko dituzten trabak, hainbat ikasle eta irakasleren ahotan.


2017-04-19 | Mikel Asurmendi
Bokalek bere ikastola ukanen du, oraingoz Calandreta gabe

2017ko irailean euskara eta bearnesa hizkuntzek Bokale herrian ikastetxe bakarrean leku har zezaketela aipatu genuen 2016ko urrian. Seaska eta Calandreta ikastetxeen federazioak elkarrekin aritu dira egitasmoan, uneon baina, Calandreta eskola zabaltzeko ikaslerik ez dago.   


2017-03-31 | Seaska
Haizu - 2017ko Herri Urratsen abestia
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Maiatzaren 14an izango da Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia Senperen. Aurtengo edizioaren kanta Ken Zazpi taldeak egin du. Hitzak Amets Arzallusenak dira eta bideokliparen irudiak Gaizka Izagirre eta Lander Garrorenak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude