Getxoko Erromo auzoko Itzubaltzeta gaztetxeak su hartu du asteazken goizaldean. 12 urteko bizitza autogestionatua zuen eraikina eraitsi dute suaren ondorioz. Azkenaldian lapurrak eraikin barrura sartu izana salatu badute ere, Udalak ez duela hori ekiditeko neurririk hartu kexu dira gaztetxeko kideak.
Gaztetxeko kideek zabaldu duten oharrean gogorarazi dute hemendik gutxira Udalarekin hitzarmena sinatzekotan zirela gaztetxean obrak egiten hasteko, eraikina hobetu eta lapurretak saihesteko. "Guzti horrek asko lasaitzen gintuen, argi geneukalako gaztetxeak biziraun eta arrisku guztiak desgertuko zirela", diote gazteek. Sutearen ostean kezkaturik azaldu dira orain ez dakitelako prozesua zertan geratuko den. Halere, gazteek adierazi dute Itzubaltzeta Gaztetxeak bizirik jarraituko duela. Hori dela eta, gaur 20:00etan Santa Eugenia plazatik abiatuko den manifestaziora etortzeko deia luzatu dute.
Argazkiak: Itzulbatzeta gaztetxea
Albistea eguneratzen ari gara
Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.
Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]
Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.