Gasteizko Alde Zaharreko etxe okupatu bat hustu du Udaltzaingoak

  • Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko maiatzaren 14an - 14:57
Azken eguneraketa: 2024-05-15 16:44
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2017an jakinarazi zuen GES Gazte Emantzipaziorako Sareak hiru etxebizitza okupatu zituela, horietako bat zen Kutxi kaleko 92. zenbakia. Astelehenean 10:00ak aldera udaltzain ugari hurbildu dira bertara eta etxebizitza husteari ekin diote. Bi ordutik gora egon da moztuta kalearen atal bat, udaltzainek eta etxegabetzea betetzera deitutako langileek barruan zeuden objektuak atera bitartean. Ez da erresistentziarik egon.

Polizia-talde handi batek Aiztogile kalea hartu du Txapelarri eta Hala Bedi tabernen artean eta inor ez zegoela egiaztatu ondoren, izapide guztiak bete eta sarraila aldatu dute, jabeak altxamenduaren ondoren etxebizitzaren jabetza berriro hartzen duela ziurtatzeko. Ate blindatu bat jarri dute sarreran, jende gehiago sartzea galarazteko.


Okupazioa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.