Donostialdeko okupazio bulegoak hamargarren urteurrena ospatuko du

  • Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira Groseko Saretxe etxebizitza sindikatua, Iruñeko Haritu sarea eta Bilboko AZET etxebizitza sindikatua.


2023ko azaroaren 16an - 07:34
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Larunbatean, hilak 18, Errenteriako gaztetxean egingo dute egun handia. Goizeko 11:00etan argi indar tailerra egingo dute, eta 13:00etan topa herrikoia. 14:00etan izango da bazkaria eta izen ematea donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net bidez edo 676271810 telegram bidez egin beharko da.

Arratsaldean, 17:30ean, mahia ingurua antolatu dute, Transfeminismotik okupatuz, eta gauean, kontzertuak: Itzala,  Brüma, No Name Tiriri, Peedöh, Hienas Terkas eta Azkura DJ taldeekin.

Hamar urteotan, okupazio bulegoak laguntza juridiko eta teknikoa eskaini dio okupatzen ari diren herritarrei. Horretarako, astero aholkularitza espazioak eskainiz. Azken sei urteotan Antiguako Txantxerreka gaztetxean egon badira ere, orain, Birundan egongo dira asteartero, 18:30etatik, 19:30etara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.