Sexu erasoagatik atxilotu zituzten bost lagunetatik hiru, espetxera

  • Aurreko ostiralean, 18 eta 25 urte bitarteko lau gizon atxilotu zituzten, sexu erasoa eta indarkeriaz egindako lapurreta egotzita.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 07an - 09:13

Aurreko ostiralean 18 eta 25 urte bitarteko bost gazte atxilotu zituen Udaltzaingoak Gasteizen, eraso matxista eta lapurreta egotzita. Antza denez, emakumea eta berarekin zihoan lagun bat taberna batetik ateratzen ari zirela, azken horren ezagun batzuekin egin zuten topo. Emakumea atari batean sartu zuten eta kreditu txartela, nortasun agiria eta dirua lapurtzeaz gain, ukituak egin zizkioten. Emakumearekin zihoan laguna erasoa geldiarazten saiatu zen, baina ez zuen eragozterik lortu eta, gainera, eraso egin zioten.

Epaileak atxilotutako bost gizonetako hiru kartzelara bidali ditu; laugarrenari urruntze agindua ezarri dio, eta bosgarrena, berriz, Espainiako Poliziaren esku utzi du, legez kanpoko egoeran dagoelako.

Erasoa salatzeko elkarretaratzea

Gasteizko Udalak azken eraso sexista salatu du, eta ohar baten bidez jakinarazi duenez, indarkeria matxistaren protokoloa aktibatu du, eta besteak beste, biktimaren esku jarri ditu behar dituen baliabide psikologikoak, juridikoak, sanitarioak, babesekoak eta harrerakoak. 

Astearterako erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu du, 12:00etan, Plaza Berrian. Era berean, mugimendu feministak deitutako gaitzespen-ekintza guztiekin bat egingo duela iragarri du Udalak, eta herritar guztiei horietan parte hartzeko gonbitea luzatu die.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexismoa
Zuen etxean ere emakumeak arduratzen al dira opariak erosteaz?

Opariak erosteaz batik bat emakumeak arduratzen direla diote azterketek. Durangoko Azokan murgilduta eta Gabonak gertu, gai aproposa dirudi inkestek erakusten duten errealitateaz, gizonek jartzen dituzten aitzakiez eta emakumeek duten "zama mental ikusezina"... [+]


Nolakoak dira haurrentzako ipuinak, genero ikuspegitik?

Haur literaturako pertsonaietan aniztasun falta dagoela eta estereotipo eta rol sexistak gehiegitan erreproduzitzen direla ondorioztatu du Parean elkarteak, azterketa egin ostean. Sustraietatik eraldatuz dokumentala atera du orain, ikerketaren emaitzak, ipuin gomendioak eta haur... [+]


Zumaiako festetan gutxienez hiru eraso salatu dituzte

Zumaiako Mugimendu Feministak jakin duenez, txosnagunean bi eraso sexista izan dira, eta taberna batean eraso homofoboa. Elkarretaratzea egingo dute asteartean, 19:00etan.


Haurrei zuzenduta dauden iragarkietako genero estereotipo errepikatuenak

Jostailuen interneteko iragarkiek genero rol eta estereotipo gehiago erreproduzitzen dituzte, telebistako iragarkiek baino. Hori da Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak egin duen txostenaren ondorioetako bat. Hamar estereotipo errepikatuenak zerrendatu dituzte, horien... [+]


2021-10-17 | June Fernández
Kamera aurrean
Gaztea, argala eta liraina izan behar duzu... emakumezkoa bazara

Naiara Vink EHUko ikerlariaren doktoretza tesiak agerian utzi du Espainiako Estatuko emakumezko berriemaile eta aurkezleek bizi duten presio estetiko sexista. Zein da egoera Euskal Telebistan eta nola irauli daiteke? Sei euskal kazetariri bota diegu galdera.


Eguneraketa berriak daude