Segiko kide izatea leporatuta zigortutako Oarsoaldeko hiru gaztek ezkutatzea erabaki dute

  • Segiko kideak izateagatik zigortu zituzten bost gazteetatik hiruk “ezkutatzea” erabaki dutela iragarri dute bideo honen bitartez.

     


2013ko urtarrilaren 4an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sei urte eta erdiko zigorra ezarri zieten Auzitegi Nazionalak. Helegitea jarri ostean Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen zigorra joan den Abenduaren 18an.

Bideoan azaltzen duten bezala, “jarduera politikoa eta gazte mugimenduetan eginiko lanagatik” zigortu dituzte, “torturapean egindako autoinkulpazioak” oinarri hartuta.

Bideoan adierazten duenez Xabier Lujanbiok: “Arkaitzek Maitanek eta nik uste dugu eman dezakegun erantzun egokiena jardun politikoari eustea dela eta horregatik erabaki dugu ezkutatzea”. gainera jendeak emaniko babesa eskertu du.

Auzitegi Gorenak hiru hauez gain Aitor Alberdi eta Aitor Franco ere zigortu zituen. Aldiz, Iosu Arruabarrena absolbitu egin zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 29
Teknologia
Aldarrikapen istorioak

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

2025eko irailaren 29
Barra warroak
Kaleko orban beltzak

Eguneraketa berriak daude