Seaskaren aldeko hotsak nagusi izan dira aurtengo Herri Urratsen

  • Milaka euskaltzale bildu dira, beste behin, Senperen. Prefosta lelopean, Larzabalgo Manex Erdozaintzi ikastolentzat izango dira aurtengo irabaziak. Seaskak Frantziaren Gobernuari eskatzen dizkion irakasle kopuruaren gatazka eguneko protagonista bilakatu da.  


2018ko maiatzaren 14an - 10:23
Irudia: @IurreBidegain

Jai giro beroa izan da Senpereko lakuan. Lehen orduan eguraldiak lagundu ez badu ere, egunak aurrera egin ahala eguzkia atera da. Ikastolek azken urteetan izan duten ikasle kopuruaren gorakadaren ondorioz, 25 irakasle plaza  gehiago eskatu dizkio Frantziako Hezkuntza ministerioari. Hark, aldiz, lau plaza gehiago baino ez dizkie eskaini oraingoz ikastolei. Joan den larunbatean, manifestazioa egin zuten Baionan, ikastolentzako irakasle gehiago galdegiteko.

Paxkal Indo Seaskako lehendakariak azaldu du lau postuak urrun daudela beren beharretatik: “25 postu behar ditugu, ez daitezen berrogeitik gora ikasle izan geletan, eta elbarritasun bat duten haurrek baldintza duinetan ikas dezaten”. Pierre Barriere Frantziako Akademiako ikuskariak bere aldetik nabarmendu du irakasleen formakuntzan jarri behar dela fokua, “hori ere erronka“ bat dela.

Gaurko ekitaldian, babesa eskatu die Indok Ipar Euskal Herriko hautetsiei. Iragarri duenez, Seaskak mozio bat helaraziko die "ondoko egunetan" herriko etxeetan eztabaidatu eta onartu dezaten.

Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak kezka agertu du Frantziako Akademiaren jarrerarekin, eta euskararen etorkizuna jokoan dela ohartarazi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri Urrats
‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


2025-01-08 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, besteren artean, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


2024-05-13 | ARGIA
Beskoitzeko ikastola eraikitzeko baliatuko da Herri Urratsen jasotako dirua

Maiatzaren 12an Senpereko lakuaren inguruan egin da Herri Urrats, ohi bezala. 41. edizioan Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak hiru gauza galdegin ditu: baliabideak, hizkuntza politika ausartagoak eta euskararen ofizialtasuna.


TxikiLinux Txokoa Herri Urratsen, sistema eragile libre eta euskalduna ezagutzera emateko

Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]


Muga Zero taldea da Herri Urratseko lehen maketa lehiaketaren irabazlea

40 taldeen artetik garaile atera da Muga Zero punk-rock taldea.


Euskaraz abesten duten taldeen maketa lehiaketa antolatu du Herri Urratsek

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festak “aukerak ireki” nahi dizkie euskal musikagileei. Urtarrilaren 3an amaituko da izena emateko epea, eta otsailean iragarriko dute irabazlea. Saria maiatzaren 12an Herri Urratsen zuzenean jotzea izango.


2023-05-15 | ARGIA
“Elkartasun uholdea” behar du Seaskak, ekaitzak Herri Urrats festa zapuztu ostean

"Ekaitz erauntsiak Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko geneukan ametsa zapuztu du. Besta bere handitasun osoan ezin ospatze horrek milaka euroko galera ekonomikoa ekarri dio Seaskari; hori dela-eta, deialdi zabal bat egiten diogu euskal jendarte osoari".


Software libre eta euskaldunak txokoa izango du Herri Urratsen

Igande honetan, maiatzak 14, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko da Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, Ilargikoop ikasle kooperatibak bere txoko propioa izango du Xiberoa gunean. Elkartenetekin batera egun osorako egitaraua antolatu dute:... [+]


2023-01-25 | ARGIA
Aldarrikapenez beteta etorriko da Herri Urrats, 40. urteurrenean

Aurten 40 urte beteko ditu Herri Urratsek eta, “sorpresaz beteta” etorriko da, antolatzaileek ARGIAri azaldu diotenez. “Urratsak zubi” lelopean, maiatzaren 14an egingo da festa Senperen eta aldarrikapenek leku inportantea izango dute, azterketak euskaraz... [+]


Baikortasun berria

Ba oso inbento ona da Herri Urrats. Ipar Euskal Herriko ikastolek aurrera egiteko eta hori dena, noski, baina baita Hego Euskal Herritik egun-pasa joaten garen askorentzat, katarsi politiko-mentala egiteko ere. Gure kainismoaren aurkako antidoto perfektua. Bat-bateko... [+]


TxikiLinux Txokoa antolatu dute Herri Urratsen

Igande honetan, maiatzak 8, Ipar Euskal Herriko ikastolen festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan, bi urteko etenaldiaren ondoren. Joatekoak bazarete Araba gunean antolatu duten TxikiLinux Txokora gerturatzea gomendatzen dizuegu. Goizeko 9:00etatik aurrera bertan izango... [+]


Eguneraketa berriak daude